Landarediak nahiko hartutako daukan eta spitekin eta
iltzeekin ekipatutako bide semiekipatua. Orokorrean arroka ona da, baina bada
L4ean arreta jarri behar zaion zati bat. Udaberrirako edo udazkenerako bide
egokia. Udaran, bero gehiegi. Goiz esnatuta ere bere izugarri pasa genuen eta
horrengatik erabaki genuen ez jarraitzea eta jaistea.
Azken luzeak deskribatzen beste krokis bat ipintzen dut.
Yvan Roure-rena da eta Internetetik hartutakoa da (http://www.caf-bagneres-bigorre.com/club-alpin-bagneres-photos-sortie-470.html).
Krokis horretan azaltzen den bezala igotzeko aukera bat baino gehiago eta
luzeak luzatzeko edo mozteko aukera dago.
Iristeko eta
hurbiltzeko: Ikus hemen.
L1 (30 m , 3 aseguru, 4c). Erlaitzeraino
trepadatxo bat eginez igo. Hemendik, toki garbienetatik, zuzen igo. Hasieran
landarez oso jantzia. Lehenengo spita 12 metro ingurura. Apur bat gehiago igo eta
eskuinera jo, gure gainean, eskuinean, ikusten den haritzaren aldera. Bera
baino apur bat gorago, bere ezkerrean, bilgunea aurkituko dugu (2 spit). Azken
metroak oso ziztatzaileak erratza (Ruscus) asko dagoelako.
L2 (25 m , 1 aseguru, 4b). Ezker
aldera irten. Plakatxo batera iritsi arte, eskuinetik ezkerrera jotzen duen
zeharkaldi gorakorra. Bere oinarritik zuzen igo. Bilgunea (2 spit) erlaitz
handi batean da. Berehala ezagutuko dugu zoruan zulo handi bat baitauka.
L3 (25 m , 4 aseguru, 6a edo 5a/A0). Bigarren
bilgunearen gainean bi konkor deigarri ikusiko ditugu. Hortik igo behar da.
Bilgune parean dagoen horma-gilborra bere ezkerretik inguratu eta terraza
belartsu batera igo. Gilbor bat gainditu eta zulo batera igo iltze batean
dagoen zintaren laguntzarekin. Beheko konkorra bere eskuinetik inguratzen da. Oinarentzat
aurkituko dugun mokotxo batek pasagunea gainditzen errazten du. Metro batzuk
gorago, krestaren ertzean, bilgunea dago (2 spit).
L4 (50 m , 3 aseguru, 4a). Lepotxo
bateraino krestatik igo. Erraza da, baina arrokarekin arreta apur bat jarri
behar da. Ezker aldera jarraitu, zuhaixka batzuen aldera, iltze bat aurkitu
arte. Hortik zuzen, gora, jo behar da sabaitxoaren azpian ikusten diren spiten
bila. Beheraka jotzen duen zeharkaldia plakatik irteteko. Bilgunea arroka-zubi
batean. Zinta luzeak eraman sokaren marruskadura handia baita.
Lehenengo 2 spitak nahiko gertu daudenez, zinta luze pare
batekin posible litzateke bilgunea bertan egitea. Krokis gehigarrikoek hori
egin dutela ematen du. Gero zuzen jarraitzeko (sabaitxoa gaindituz) ego zeharkaldia
egiteko aukera legoke.
L4 (30 m , 0 aseguru, 4c). Autobabestu
behar den luzea. Hasieran diedro-tximinia bat. Ondoren plaka etzan batetik
igotzen den kresta zabala. Azken hormatxo batek bilgunean (spit 1) uzten gaitu.
Arroka-zubi eder batek (ekipatu gabekoak) hormatxoaren pasagunea ongi babestea
ahalbidetzen du.
Yvan Roure-ren krokisa. |
Jaitsiera: Ikusi hemen.
Materiala: 6-8 zinta
+ bilgunerako material. Friends joko bat eta fisureroak.
Arroka: Landarez
jantzitako kareharria.
Orientazioa: Hegoa
Iraupena: 3h
0 comentarios:
Publicar un comentario