© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2013/08/28

Ampriuk bi sektore ditu: Torre de  marfil eta Palestras. Bere altueragatik eta bere orientazioagatik (ipar-ekialdea), udarako egun beroetarako leku aproposa da. 

Iristeko: Benasquera hurbildu eta Cerler herrira igo. Herria zeharkatu eta errepidetik jarraitu eski-estazioaren goiko sarrera aldera (Ampriu). Errepideak behera jotzen hasten denean, Ampriu erreka gurutzatu baino metro batzuk lehenago, gure ezkerrean, kotxea uzteko tokia dago.

Hurbiltzeko: Torre de Marfil sektorera igotzeko errepidea gurutzatu eta soroetatik pistara igo. Pistatik jarraitu eta basotxoa zeharkatzen amaitzen gaudela, eskuinean jaiotzen den bidezidorretik igo (basoaren ertzetik doa). Kotxetik 15 min. inguru.
Palestras sektorera hurbiltzeko errekaren ezker albotik bi bidezidor doaz. Hobe da goitik joatea (erosoagoa), baina errekaren albotik doanatik ere igo daiteke. Bidea pistarekin elkartzen denean, erreka gurutzatzeko egurrezko zubi bat dago. Sektorea gure aurrean dugu. Kotxetik 20 min. inguru.

Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario