Itsasgarritasun handiko hareharri marroi
batean burutzen da eskalada. Bigarren luzeko erdian dagoen horma bertikal leuna
izan ezin, lehenengo hiru luzeak plaka etzanez osatuta daude. Oinak ongi ipini
eta beraietaz fidatu behar den itsasgarritasunezkoa eskalada da. Ur-txorrotaden
arrastoa zeharkatu behar den lekuetan arrokak gehiago irrits egiten du eta
atentzio gehiagorekin ibili behar da.
Altura hartzen den arren "patio"
sentsaziorik ez da. Rapelatzerakoan ematen du (nahiz eta aurrez jakin ez dela
horrela) eskuak erabili gabe oinez igotzeko moduko pareta dela. Hemen
deskribatzen den bidea inguru honetako errazena da. Inguruan badira besta
hainbat bide ekipatuak, baina zailagoak dira.
Iristeko: Arguis (Huesca) herrira hurbildu. Herria zeharkatu eta apur bat
aurrerago aurkituko dugun bidegurutzean ezkerrera, Bestué de Rasal aldera,
hartu. Errepidea 1,6 km
jarraitu. Zelaigune handi bat aurkituko dugu (obra-hondakin eta zaborra
ertzetan) gatz silo berde bat duena bere aurreko eskuin erpinean. Kotxea hor
utzi. Aurrez-aurre, goian, horma dugu.
Hurbiltzeko:
Errepidearen beste aldean jaiotzen den bidezidorra
hartu. Bidea mugarriz ongi adierazita dago baina oso labirintikoa da (igo,
jaitsi, ezkerrera, eskuinera ... egiten du). Adi egon behar da arrastoa ez
galtzeko. Hormaren oinarrira iristerakoan "Con cono y alicates" izena
aurkituko dugu paretan margotuta. Hiru metro inguru zuzen igo eta gure bidearen
hasiera aurkituko dugu. Izena paretan margotuta dago. Kotxetik 45 min inguru.
L1 (55m,
10 aseguru, 5c). Plaka etzanean ematen den
itsasgarritasunezko eskalada. Zuzen igo eskuinetik ezkerrera jaisten den
pitzadura bateraino. Ezkerrera zeharkatu 4-5 metro (ur-txorrotaden
arrastoa; pasagune fina itsasgarritasun faltagatik) eta eskuin aldera
diagonalean igo bilgunea dagoen erlaitz handiraino. Bigarren plaka-zati honetan
bada oinak ongi ipini behar den pasagune finen bat.
L2
(40m, 10 aseguru, 6b edo 5a/A1). Hasieran, horma
bertikalaren oinarrira iritsi arte, plaka etzana. Erreseña gehienek horma A0
modura gainditzen dela diote, baina erosoago ateratzen da oinentzat zinta
batzuk erabiliz A1 modura egiten badugu.
L3
(35m, 2 aseguru, 4b). Plaka oso etzana hasieran.
Bilguneraino azken 15-20 metroak oinez igotzen dira.
L4 (30m,
10 aseguru, 6b edo 5c/A1). Eskalada mota guztiz
aldatzen da. Itsasgarritasunezko plaka etzanetatik igotzetik eskalada bertikal
batera pasatzen gara. Kanal moduko bat duen horma bat hasieran. Pasagune
gogorra erlaitz batera igotzeko. Hortik horma desplomatuaren azpian uzten
gaituen plaka etzan batera pasatzen gara. Bi parabolt daude (bigarrena zinta
batekin) pasagunea A1 modura egiten laguntzeko (beste erreseña batzuetan A0
modura egin daitekeela agertzen da, baina oso gogorra iruditzen zaigu horrela
egiteko). Desplomatua gainditu ondoren bilguneraino azken metroak euste-lekuak
dituen horma bertikal batez osatuak daude.
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. L1 eta L2 luzeek rapelatzeko bilgune gehigarriak
dituzte.
Materiala: 10-12 zinta + bilgunerako materiala. Friends txikien joko bat.
Arroka: Hareharri marroia. Oso itsaskorra.
Orientazioa:
Hegoa.
Garai: Udaberria edo udazkena. Udaran bero asko (goiz ibili). Euria egin badu
egun batzuk itxaron behar dira ur-txorrodatak lehortu arte.
Iraupena: 2h
Ekipatzaileak: J. Plaza eta Charlie Bona, 2010.
0 comentarios:
Publicar un comentario