© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2013/11/10

Inguruko bideek bezala, arroka oso ona du bide honek. Bigarren luzeko 6a mailako zatia ongi babesturiko 8 metro inguruko horma labur bat da. Bilgune guztiak 2 parabolt eta eraztunez eratuak daude. Beraz bidea rapela daiteke. Hala ere erosoagoa da oinez jaistea. Azken sabaiko pasagunea oso gertu dauden 2 paraboltez ongi babestua dago.


Peña Predicadera Parque Natural de la Sierra y los Cañones de Guara barruan kokatuta dago. Eskalada arautzen duen agindu berriaren arabera (Ots 2016), urte osoan eskalatu daiteke horma hauetan.
Tokia udazkenean eskalatzeko leku aproposa da. Udaran oso goiz ibili behar da. Bere orientazioa dela eta (hego-ekialdea) goizean goizetik eguzkiak ematen dio.

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

L1 (45 m, 10 aseguru, 4b). Itsasgarritasunezko pasagunetxoren bat duen tentetzen doan plaka. Arroka oso ona, trinkoa eta oso itsasgarritasun handikoa.
L2 (30 m, 8 aseguru, 6a). Bilgunetik irten eta berehala 8 metro inguruko horma bertikala. Ongi babestua. Ondoren plaka asko etzaten da. Bilgunea bloke handia (bideari izena ematen dion "estarlux" blokea) baino apur bat lehenago dago.
L3 (30 m 2 aseguru, 3c). Blokearen eskuinetik, kanal moduko batetik, irten eta espoloira igo. Hemendik aurrera gauza asko etzaten da eta bilguneraino erraza da. Bilgunea plakaren erdian.
L4 (40 m, 5 aseguru, 4b). Hasieran tentetzen doan plaka etzana. Gero bidea eskuinean geratzen den kanal-diedrotik sartzen da. Espoloiaren zati horizontal batera irteten da. Bertan dago bilgunea.
L5 (40 m, 4 aseguru, 4a). Bilgunetik irten eta berehala kanal-diedrotxo bat. Gainditu ondoren erlaitz horizontal handi batera irteten gara. Aurrez aurre gaindiezina dirudien sabai handi bat dago. Bideak sabaia bere puntu ahulenetik gainditzen du, bere eskuineko erpinetik. Pasagunea nahiko ongi gainditzen da (A0 modura ere gainditzeko aukera dago). Mokoa eskuin aldetik inguratzeak eta kanpora apur bat irteteak pasagunea ematen laguntzen dute.






Jaitsiera: Oinez edo rapelatuz. Oinez jaitsi nahi badugu, gorantz 60-80 metro inguru igo eta mugarriz adierazita dagoen tokian arroilatxo bat gurutzatu. Altuera galdu gabe, bidezidor baten arrastoak aurkitu arte, ezkerrera gurutzatu. Bertatik jaitsi eta bloke handiaren ("El pito") bila jo. Bere inguruetan Mondinerora igotzen den bidea aurkituko dugu (mugarriz adierazia). Bide argi horri jarraituz berehala gara hormara ekarri gaituen pistan. Goitik pistaraino 25 min inguru. Hemendik kotxera itzultzea soilik geratzen da (beste 20 minutu inguru).

Materiala:  10 zinta + bilgunerako material. Fisureroak, friendsak eta zinta luzeak soberan daude.
Arroka: Kareharria (itsasgarritasun handiko tillita trinkoa).
Orientazioa: Hego-ekialdea
Iraupena: 2h.
Nork irekia: Max Garralaga eta Jesús Berges, 1985ean.


Nork berrekipatua: Óscar Buil eta  Pedro Diaz, 2012an.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario