© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2014/01/11

Montserratera itzuli gara. Eguberriko oporrak direla eta, oso erakargarria eta, zergatik ez, magikoa den mendizerra honetara hurbildu gara hainbat bide erraz, oso errazak, eskalatzeko asmoarekin. Eguraldiaren iragarkia ez zen guztiz txarra eta euria egiten ez bazuen egun motz hauek aprobetxatzeko aukera izango genuela bagenekien. Zortea izan genuen eta haizeak gogor jo zuen egun bat izan ezik, beste bi egunetan eguraldia portatu zen eta ia egun osoan eskalatzen egon ginen. Eguzkiaren goxotasuna aprobetxatzeko asmoarekin egin ditugun bide guztiak mendizerraren hego isurian daude. Inguruko informazio orokorra izateko eta Montserrateko Monasterioak eskaintzen dituen zerbitzuez jakiteko ikus hurrengo sarrera.

Inguruko mapa eskematikoa.

Funikularraren goi-geltokitik ikusten dena.

Sant Pere-ra hurbiltzeko bidea, Sant Joan kapelatik ikusita.

Inguru hau apur bat gehiago ezagututa Montserrat izenburua zuen sarreran azaltzen den mapa eskematikoa berregin dut.Nire ustetan Gorroen, Miranden eta lepoen posizio eta izenak egokia dira, baina oraindik ez nago guztiz ziur Interneten begiratuta Miranda edo lepo bererako izen desberdinak aurkitu baititut. Zerbait gaizki badago, arren esan eta zuzenduko dut.


Miranda de Santa Magdalena eta Magdalena Superior inguruko eskea (Nuria bidea egiteko hurbilketa):



Cambiar idioma (Castellano)
Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario