© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/01/31

Paraboltez ekipatutako bidea. Bigarren luzean 15 metro inguruko plaka batean aseguru bakarra dagoenez, friendsekin jokatu behar da. Plaka apur bat etzana da eta pitzadura batek zeharkatzen du. Hori dela eta auto-babesteko aukera nahikotxo daude.
Bidearen izena hormaren oinarrian margotuta dago.

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

L1 (35 m, 8 aseguru, 5b). Euste leku oneko plaka bertikala. Hasieran apur bat zikina. Luze amaieran arroka nahiko pitzatua dago eta euste leku ugari eta oso onak ditu, baina harkaitzarekin kontuz ibili behar da. Bilgunea erlaitz handi batean.
L2 (30 m, 1 aseguru, 4b). Arroka trinkoz osatutako 15 m inguruko plaka apur bat etzana. Plaka pitzadura batek zeharkatzen duenez erraza da friendsak ipintzea. Aseguru bakarra plakaren erdi aldera (7-8 m). Plaka gainditu ondoren, bilguneraino trepadatxo bat geratzen da soilik. Bilgunea aurkitzeko plakatik irteterakoan ezker aldera jo behar da.
L3 (25 m, 4 aseguru, 4b). Arroka apur bat apurtua dagoen tokitik trepadatxo bat hasieran. Erraza. Tarte hori gainditzerakoan plakatxo bat eta ondoren grada batzuk. Amaieran ongi babestutako gilbortxo bat. Gilbortxoa gainditzea da luzeko zailtasun esanguratsuena (pasagune 1).


Jaitsiera: Bidetik rapelatuz. Erraza da sokak landaretzarekin trabatzea. Beraz hobe da, nahiz eta 60 metroko bi soka izan, 3 rapel egitea. Azken rapela 35 metrokoa denez, gutxienez 70 metroko soka sinplea beharko da.

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friends joko bat bigarren luzerako (agian lehenengorako ere erabilgarria izan daiteke bateren bat)
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa
Iraupena: 1h15min.
Nork ekipatua: F. Suñol, 2011.


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario