© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/01/30

Iristeko: Berga herritik C-16 errepidea jarraitu Guardiola de Berguedá aldera. Ronodella herrixka igaro eta handik lau kilometro ingurura, Malanyeu herrixkara igotzeko bidegurutzea aurkituko dugu. Errepide estu batetik 3 km-ko igoera gogorra dago (300 metroko desnibela igotzen da). Herriko sarreran aparkatu.



Hurbiltzeko: Herrixkan behera doan pista hartu eta, desbideratu gabe, masia batzuekin topo egin arte jarraitu. Lehenengo masia baino metro batzuk lehenago, errekatxo bat zeharkatu ondoren, gure eskuinean bidezidor nabari bat aurkituko dugu. Hori jarraitu eta baso barrutik, galerarik gabe, hormetara eramango gaitu (20 min). Gure bidea aurkitzeko beste 5-10 minutu beharko ditugu. Guztira kotxea uzten den tokitik 30 min inguru dira.



Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario