© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/04/18

Bide polita, ongi ekipatua, arroka onarekin eta konpromiso gutxikoa. Hasierako hormatxoan eta azken luzeko diedroan aseguruak gertu daude. Txapa horiak. Bilgune erosoak. Hurbilketa eta itzulia erosoak.
Bidea identifikatuko dugu bere oinarrian aurkituko dugun arroka handi eta adierazgarriarengatik.

Hurbilketa: Funikularraren goiko geltokitik Sant Jeronira doan bidea hartu. Serra de les Paparres begiratokira iritsi baino 50 metro lehenago (15-20 min) gure ezkerrean beherantz egiten duen bidezidor bat jaiotzen da.  Bidea hartu eta bertatik jaitsi bigarren gendarmera iritsi arte. Bertara iristerakoan ezkerrean geratzen den horma aldera egin eta hormaren oinarriari jarraitu bidearen hasiera adieraziko digun arroka triangeluar adierazgarria aurkitu arte. Arroka bere forma bitxiarengatik eta azpian duen zuloarengatik ezagutuko dugu.
Hurbilketarako informazio gehigarria: hemen sakatu.

L1 (30 m, 10 aseguru, 5a). Hormatxo bertikal bat hasieran. Aseguruak gertu. Gero plaka etzana. Azken asegurua eta bilgunearen artean urrutiratzea dago.
L2 (25 m, 5 aseguru, 3c). Diagonalean ezker aldera igotzen den plaka etzana. Azken metroak, dena zuzen, zertxobait bertikalagoak dira. Lehenengo eta bigarren aseguruen artean urrutiratzea dago.
L3 (20 m, 6 aseguru, 4a). Bilgunetik irteterakoan plakatxo bat. Ondoren azken metroetan hormatxo bertikal bat duen espoloitxo bat. Hormatxoa oso ongi babestua. Laugarren asegurua bikoitza da (aukerazko bilgunea?)
L4 (30 m, 10 aseguru, 5c edo 5a/A0). Bi aseguruekin babesturiko 3 metro inguruko zeharkaldi horizontal laburra ezkerrera diedroaren azpian jartzeko. Pasagune fina diedrora sartzeko, baina ongi babestua (aseguruak gertu, A0 modura egin daiteke). Ondoren diedrotik ongi igotzen da aseguruak gertu eta euste leku onak daudelako. Laugarren asegurua igaro ondoren eskuineko espoloitxora irten. Zati erraza azken diedrotxo-tximiniaraino. Azken hau ere erraz igotzen da. Gailurra baino apur bat beherago dago azken bilgunea (katez lotutako 2 parabolt eta eraztuna).



Jaitsiera: 20 m ingurukoa den rapel motz eta eskalonatua batek lepo batean uzten gaitu. Hortik, oinez, beste 5 minututan Sant Jeroni bidean izango gara.

Materiala: 10-12 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan, ez dira behar.
Arroka: Oso kalitate oneko konglomeratu trinkoa.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h45min
Nork ekipatua: Guillem Arias, Abuztua 2011.


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario