Bide polita, arroka onarekin eta oso ongi ekipatua.
Bi zatitan bananduta egoterakoan zatitan egiteko aukera dago. Bi zatietako
edozein egin dezakegu (goikoa ala behekoa) eta zati bertikalak nola gainditzen
ditugun ikusita beste zatia egitea ala ez erabaki. Hala ere behetik egitea
aholkatzen dut. Sentsazio hobeagoarekin amaitzen duzu. Guztiz gomendagarria den
bidea da.
Iristeko:
Hurrengo
sarrera kontsultatu (Montserrat).
Hurbiltzeko: Teleferikoaren
goiko geltokitik Sant Joan kaperara doan pista jarraitu. Kapera aurretik igaro
eta Sant Joan eta Sant Onofre baselizen hondakinetara doan aldapa eskuinean utzi
(10 min.). Justu gure ezkerrean marka urdinez adierazita dagoen bidezidorra
jaiotzen da. Behe aldera egiten du. Bidetik jaitsi enborrez eginiko oztopo bat
aurkitu arte. Marka urdinak dituen bidea jarraitu (eskuinekoa) eta lepora igo.
Beste aldera jaitsi eta markak jarraitu. “La Torna” bidearen oinarritik pasa
ondoren bideak berriro behera egiten du (ezkerrera). Nahiko jaitsi behar da.
Bideak ematen du ezkerrera asko jotzen duela eta gure helburutik aldentzen
dela, baina horrelako batean bideak bihurgune handi batean norabidez aldatzen
du (ezkerrera jotzen du). Bertan bidexka bat jaiotzen da. Bidezidorra jarraitu eta hormaren oinarrira
iritsiko gara. Horma inguratu eta berehala aurkituko dugu bidearen hasiera.
Inguruko
mapa eskematikoa kontsultatzeko begiratu hurrengo sarrera: Montserrat II.
L1
(45 m , 12
aseguru, 4c).
Hasieran metro batzuk zuzen igo behar da, baina gero ezkerrera, lurretik gertu,
goranzko zeharkaldia egin behar da bilgunearen azpian kokatu arte. Ondoren
zuzen igo bilguneraino. Zeharkaldiak oinez fidatu behar den pasagune finen bat
du.
L2
(30 m , 14
aseguru, 6a+ edo 5a/A0). Gilborrera iritsi arte, plaka. Gilborra modu
librean (6a+) edo A0 modura gaindi daiteke. Zati hori igarotzerakoan, beste
zati bertikal bat geratzen da, baina euste leku onak eta aseguruak gertu ditu.
L3
(20 m , 3
aseguru, 3b).
Gailurretik metro batzuk beherago uzten gaituen plaka etzana.
L4
(35 m, 11 aseguru, 4c). Plakatik zuzen igo
eta laugarren aseguruan, ezkerrera, zeharkaldi motz bat egin. Ondoren zuzen igo
bilguneraino. Bilgunea baino metro batzuk beherago pinta txarra daukan lauza
handi bat dago. Ezkerretik ingura daiteke (2 aseguru) edo zuzen igo (adi
arrokarekin).
L5
(30 m, 14 aseguru, 6a edo 5a/A0). Horma bertikalaren azpian jartzeko, ezkerrera, metro bateko zeharkalditxo
bat egin behar da. Horma bertikala A0 modura egin daiteke. Ondoren hain
bertikala ez den beste zati bat, euste leku onekin. Azkeneko 15 metroak erraz
igotzen dira plaka etzan batetik zehar.
Jaitsiera:
Oinez.
Materiala: 14 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Mendebaldea.
Iraupena: 2h15min.
Nork
irekia: Guillem
Arias, uztaila-abuztua 2011.
0 comentarios:
Publicar un comentario