© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/05/03

Collbató herrira hurbildu nintzen lehenengo aldian, zaila suertatu zitzaidan orientatzea. Alde zahar txiki eta polit bat duen herria da, baina herriaren beste zati guztia bizitegi-gunea da (nahiko handia gainera) eta nahi duzuna aurkitu arte bueltak ematen denbora nahiko pasa dezakezu.
Hori dela eta kotxea uzten den lekura modu erosoenean eta azkarrenean hurbiltzea (niretzat behintzat) azaltzen duen mapa xume hau egin dut. Bertatik Els Graus eta La Codolosa eskalada eremuetara igo daiteke. Bigarren horretara Cova del Salnitreko atseden lekutik igo daiteke ere, baina leku horretatik aldapa gogorragoa da. Ura hartu  nahi bada, Carrer Pins kalearen hasieran dagoen parke txiki batean iturria dago.

A-2 autobiako 576 A irteera hartu. B-112 errepidea jarraitu eta, lehenengo saihesbidean, ezkerrera hartu. Zuzen jarraitu amaieraraino. Bertan eskuinera hartu eta igotzen hasi. Kaleen arteko bidegurutze batera (margotutako errotonda batera) iritsiko gara. Aurrean farmazia bat ikusiko dugu. Bere ezkerrean geratzen den kaletik igo behar da La Torre jatetxeraino. Hortik aurrera, erraza da, ez dago inongo konplikaziorik.



Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario