Bide
luzeetan hasteko bide aproposa. Inguruko beste bideren batekin
konbina daiteke (eguraldiagatik guk egin ezin gunuena). Oso ongi
ekipatua.
Pallestras
sektorea begetazioz nahiko jantzia dago, baina eskalada begetaziorik
gabeko kalitatezko (zatitxoren bat izan ezik) arrokatik burutzen da.
Aurreko
egunetan euria egin badu bigarren luzeko plakaren erdialdea bustia
aurki dezakegu. Egileen aipamenean hirugarren luzeko lehenengo
koskari 4c ematen diote. Guri ez zitzaigun hainbestekoa irudi oso
ongi babestua dagoelako eta zertxobait ezkerrera eginez oso erraz
gainditzen delako.
Bidearen
hasiera aurkitzeko hormaren oinarrira hurbildu. Bertan eraztun
handiak dituzten parabolt handiak ikusiko ditugu. Militarrek
ekipatutako bideen hasierak adierazten dituzte. Gure eskuinean,
zertxobait igota, urki-“bostkoitz” (5 enbor dituen urkia)
bereizgarri bat ikusiko dugu eta zertxobait gorago urki bakarti bat.
Metro batzuk gorago (6-8 m) zikin arrasto beltz bi ikusiko ditugu
horman. Bigarrenean (goikoan) bidearen lehenengo parabolta ikusiko
dugu (lurretik 4-5 metrora dago).
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera (Ampriu).
L1
(30 m, 4 aseguru, 4b). Harmailak eta blokeak. Bilgunea erlaitz
handian egiten da eraztun handia duen parabolt handi batean.
L1bis
(20-25 m). Oinez eskuinera egin eta espoloiaren ertza inguratuz
uhar txiki baten oinarrira hurbildu. Bere eskuinean igo beharreko
plaka handia dago. Lehenengo txapa ikusten da. Gorputzetik
aseguratzen da (toki zabala eta erosoa).
L2
(40 m, 10 aseguru, 4c). Plaka etzana hasieran. Gero bertikalagoa
jartzen da. Amaieran diedro bat. Aurreko eguneko ekaitzarengatik guk
plakaren zati bat bustia aurkitu genuen. Bilgunea pinu txiki batean
atzean dago.
L3
(50 m, 8 aseguru, 4a). Kanal-uharraren ezkerrean geratzen den
espoloitik igo lehenengo koskara iritsi arte (bi pinuen artean dago).
Koska gainditu ondoren itsasgarritasunezko plaka etzan batetik
igotzen jarraitzen da. Beste koska txiki bat eta berehala gara
bilgunean. Bi koskak oso ongi babestuta daude eta gainontzekoa oso
etzana da.
Jaitsiera:
R3 eta R2 katez lotutako bi parabolt eta eraztunez osatuta daude,
rapelatzeko prestatuta. R3tik, kanal-uharretik, 45-50 metroko rapel
batek R2n uzten gaitu. Bertatik 30 metroko rapel batekin lurrean gara
(R1bis-ean; 60 metroko soka batekin, justu, baina ongi iristen da).
Bertatik oinez jaisten da.
Materiala:
10 zinta +bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan
daude.
Arroka:
Gneisa.
Orientazioa:
Ipar-ekialdea.
Iraupena:
1h15min.
1º
igoera: J.M. Arizon eta Luis Alfonso, 2008.
0 comentarios:
Publicar un comentario