Bide
laburra, baina interesgarria. Ez dizu kale egingo. Ez da bide zuzena,
baizik eta hormak duen bide errazena jarraitzen saiatzen da. Bidea
ongi ekipatua dago, orokorrean arroka ona agertzen du eta hasierako
bi luzeetan eskalada bertikala da. Eskuin aldera egiten den
zeharkaldi aereo bitxi bat eta destrepe arraro txiki bat duen
atzerako bideak (dena ongi babestua), adorea ematen diote bigarren
luzeari.
Bide
aproposa denboraz gaizki bagabiltza. Hurbilketa motza. Jaitsiera
rapelatuz edo oinez egin daiteke. Gu oinez jaitsi ginen (jaitsiera
erosoa; 35 min-tan kotxean zara bueltan). Rapelatuz ez dut uste
denbora gehiegi aurrezten denik.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1
(20 m, 6 aseguru, 4c). Ezkerretik hobe igotzen den tximinia.
Aseguruek gidatzen zaituzte, baina bigarren aseguruan eskuin aldera
pasa behar da. Plaka bertikal handiaren oinean jartzeko,
horizontalean, eskuin aldera, 3-4 metro egin. Euste leku onak dituen
plaka bertikaletik bilguneraino zuzen igo. Pasagune fin bat bilgunera
igotzeko.
L2
(25 m, 9 aseguru, 4c). Eskuin aldera zeharkaldi horizontal oso
aereoa (ongi babestua). Ondoren, erlaitz handi batera igo arte, zuzen
igo. Jarraian beste zeharkaldi bat egin behar da, oraingo honetan
ezkerrera, eta pasagune arraro den (sabaian dagoen parabolt batez
ongi babestua) 1,5 m inguruko koska jaitsi behar da. Azkenik
oposizioan igotzen den diedro-tximinia. Bilgunea lurrez jantzia
dagoen erlaitz handi batean egiten da, sabaiaren azpian, hormaren
ezkerreko erpinean. Luze honetarako interesgarria da zinta luzeak
eramatea sokaren marruskadura gutxitzeko.
L3
(25 m, 5 aseguru, 4a). Kanalaren ezkerrean dagoen plaka etzanetik
igo. Eskuinera pasa eta lurrez zertxobait hartuta dagoen
kanal-diedroari ekin. Arroka trinkoa kanal-diedroaren eskuin aldean.
Ezkerreko aldean dagoen arrokari aldiz arreta jarri behar zaio.
Bilgunea gailurreko tontortxoaren eskuineko erpinean dago.
Jaitsiera:
Azken bilgunetik 2-3 metro ezkerrera 12 mm-ko spitez eta
eraztunez osatutako beste bilgune bat ikusiko dugu. Beste aipamen
batzuek diotenez, lurrean uzten zaituen 45 m-ko rapela da. Beste
aipamen batean rapelatzeko tarteko beste bilgune bat agertzen da
hormaren erdi aldera. Guk ez genuen rapelatu, oinez jaitsi ginen.
Horretarako,
oinez metro batzuk igo eta argi ikusten dugunean ezkerrera egin, argi
indarraren dorre aldera (1. dorrea). Bigarren dorre aldera begetazioz
libre dagoen eremutik jarraitu eta bertatik hirugarrenera. Ez du pena
merezi begetazioan sartu eta monasteriora igotzen den bidearen bila
igotzea. Landaredia oso itxia da eta arantza ugariekin. Hirugarren
dorrea pasa eta zertxobait aurrerago, harrizko bi harresi modu erraz
eta eroso batean jaistea ahalbidetuko digun bidea adierazten duen
mugarria dago. Jaitsierako bideak Gramuntillera doan auzo-errepide
asfaltatuan uzten gaitu. Kotxera itzultzeko, guztira, 35 min inguru
beharko ditugu.
Materiala:
9-10 zinta (batzuk luzeak) + bilgunerako materiala. Friends eta
fisureroak soberan.
Arroka:
Kareharria (Konglomeratua).
Orientazioa:
Hego-ekialdea.
Iraupena:
2h.
Nork
irekia: Ramon Caballé, Josep Solana eta J.M. Tunica, otsaila
1981.
Nork
birrekipatua: César Pérez Hurtado.
0 comentarios:
Publicar un comentario