Bertara
azkar iristen den bi bide erraz eta ongi ekipatuak. Nahiz eta
erlaitzetan harri solte ugari aurkitu, arroka kalitate handikoa da.
“Eurónica” bidearen bigarren luzeko sabaia oso ongi ekipatuta
dago eta estutasun batean, lasai-lasai, A0 modura egin daiteke.
Bideak dituen norabide aldaketak direla eta ongi dator zinta luzeak
eramatea. “Principiants” bidea lehenengo luzean dagoen txapa
urdinarekin eta L2ko kanal nabariarekin erraz ezagutzen da.
Bi
bideak elkartuz eskalada egun polita irteten da. Bi bideetan bilgune
guztiak rapelatzeko prestatuta daude.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
Principiants
(4b+, 80 m, derrigorrez 4b)
L1
(30 m, 1 aseguru, 3b). Erresalteak dituen plaka etzana. Luzean
aurkituko dugun txapa baino lehen (lurretik 15 m ingurura dago)
zuhaixka bat dago eta bertan zintaren bat ipintzeko aukera dago.
L2
(25 m, 5 aseguru, 4b). Hasieran kanal moduko bat pasagune finaren
batekin. Ondoren eskuineko espoloira irten eta bilguneraino igo.
L3
(25 m, 3 aseguru, 4b+). Bilgunetik eskuin aldera irten, lurrak
hartutako erlaitz handia zeharkatu eta pasagune finaren bat duen
horma bertikal motz bati ekin.
Materiala:
5 zinta + bilgunerako materiala. Baga bat L1eko zuhaixkarako.
Friendsak eta fisureroak soberan daude.
Arroka:
Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Hego-ekialdea.
Iraupena:
40min.
Nork
irekia: J.M. Tunica, apirila 1997.
Eurónica
(5b, 80 m, derrigorrez 4c)
L1
(25 m, 6 aseguru, 5b). Errepidean jaiotzen den ongi babesturiko 3
metro inguruko hormatxo bertikalarekin hasten da luzea. Erlaitz
belartsu bat zeharkatu eta plaka etzan bati ekin ezkerretik hobeto
gainditzen den sabai batera iritsi arte. Sabai gainditu ondoren plaka
etzana bilguneraino.
L2
(30 m, 8 aseguru, 5b). Bolo handiz osatutako plakatik igo
kanalaren erdian dagoen sabai azpian jarri arte. Hirugarren aseguruak
A0 modura egitea baimentzen du. Bosgarren asegurutik aurrera 5 metro
inguruko zeharkaldi bat egin behar da ezker aldera (ongi babestua).
Plaka etzan batera irteten da. Eskuin aldera igo behar da (ez igo
gure ezkerrean ikusiko ditugun aseguruen aldera, “Principiants”
bidekoak dira). Marruskadura gutxitzeko ongi dator zinta luzeak
eramatea.
L3
(25 m, 4 aseguru, 4b). Bilgunetik eskuin aldera irten, lurrez
jantzia dagoen erlaitz handia zeharkatu eta sabaitxoak dituen
hormatxo motz bati ekin. Hasieran eskuin aldera eginez igo behar da
eta ondoren zuzen.
Jaitsiera:
Bideetatik rapelatzen. R3tik R2ra jaitsi eta bertatik lurrera
beste rapel batean (60 metroko 2 sokekin).
Materiala:
8 zinta + bilgunerako materiala. Zinta luzeak. Friendsak eta
fisureroak soberan daude.
Arroka:
Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Hego-ekialdea.
Iraupena:
1h.
Nork
irekia: J.M. Tunica, martxoa 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario