Matices
bidea Eginoko bide “ahaztua” dela esan daiteke. Nahiz eta 2004ean
argitaratutako Txema Landaren “Vías seguras de Egino a Uharte”
liburuan iada agertu (uste dut liburu hau agortuta dagoela) eta "Guía de escalada en Álava" (Garbiñe Uriarte, 2012) liburuan bidea ongi deskribatuta egon, Interneten aipamen gutxi
agertzen dira. Beraz, ezezaguna eta gutxi errepikatzen horietakoa
dela ematen du. Orain dela hilabete batzuk, Juan Fernández de
Gamarrak informazio baliotsua pasa zidan (goiko aipamen bibliografikoak ere bereak dira) eta bidea non zegoen
aztertuta neukan, baina orain dela egun gutxi batzuk arte ez dut egiteko
aukerarik izan.
Niri,
benetan, gustatu egin zait. “Egino” estilokoa da. Zati batzuetan
begetazioz zertxobait jantzia dago, baina, orokorrean, postontzi
moduko euste-leku ugari dituen itsasgarritasun handiko arroka ona
azaltzen du.
Nahiz
eta bidea nahiko ekipatua egon, bere L4 eta L6 luzeengatik
semiekipatuta dagoela kontsidera daiteke. Luze errazak dira eta autobabesteko aukera ugari eskaintzen dituzte. Beraz, laburbilduz, zati zailak ongi ekipatuak
dituen eta errazetan autobabesak ipini behar diren bide polita dugu Matices.
"Despistatuentzat" (bideak aurkitzea kostatzen zaizkien horientzat) jakin bide hasieratik 4-5 m eskuinera (eki aldera) Usorako bidea azaltzen duten puntu gorri horietako bat dagoela margotuta harkaitzean. Bestalde, bide horri jarraituz L1 duen gailurtxoa arazorik gabe inguratu eta lepo batera igo daiteke. Bertatik R1bis bilgunera arazorik gabe hurbiltzen da. Lehenengo luzeko 6a mailako plaka ez egiteko modua da (nahiz eta A0 modura egiteko arazorik ez egon) edo balio dezake ere denboraz justu bazabiltza.
"Despistatuentzat" (bideak aurkitzea kostatzen zaizkien horientzat) jakin bide hasieratik 4-5 m eskuinera (eki aldera) Usorako bidea azaltzen duten puntu gorri horietako bat dagoela margotuta harkaitzean. Bestalde, bide horri jarraituz L1 duen gailurtxoa arazorik gabe inguratu eta lepo batera igo daiteke. Bertatik R1bis bilgunera arazorik gabe hurbiltzen da. Lehenengo luzeko 6a mailako plaka ez egiteko modua da (nahiz eta A0 modura egiteko arazorik ez egon) edo balio dezake ere denboraz justu bazabiltza.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Egino herrira hurbildu eta Aztorea eta Usoaren
aldera igo. Ikus hurrengo sarrerak (Arista de los caracoles eta Susi). Guztira kotxetik 25 min. inguru.
L1
(35 m, 5 aseguru, 6a edo 4c/A0). Hasieran 3 paraboltekin ongi
babestutako plaka bertikal laua. A0 modura egin daitekeen 6a-ko
pasagune bakarra. Hirugarren asegurutik eskuinera egin eta arte
handiraino igo. Espoloitik sabai batetaraino igo (erraza). Sabaia
gainditzeko pasagune arraroa eta zaila babesteko, fisurero oso handi
batekin ez bada behintzat. Sabaia gainditu ondoren krestatxo estu
batek lepotxo batera eramango gaitu eta pare bat metro aurrerago arte
gazte bat aurkituko dugu. Bertan egiten da bilgunea.
L1bis
(30 m). Ezker aldera, plaka handi bereizgarri aldera, oinez
hurbildu. Hormaren oinarrian egiten da bilgunea (eraztundun parabolt
1).
L2
(30 m, 7 aseguru, 5b). Plaka handia. Lehen asegurua lurretik 5-6
metrotara. Bilgunetik zertxobait ezker aldera irten eta bigarren
asegururaino zuzen igo. Bertatik, hurrengo parabolteraino, eskuin
aldera egin, horman aurkituko dugun pitzadurari jarraituz. Hortik
zuzen parabolt lerroari jarraituz.
L3
(15 m, 2 aseguru, 4c). Plaka bertikalean pasagunetxo bat
bilgunetik irteteko (ongi babestua). Ondoren ezkerreko ertz aldera
egin eta krestatxo horizontaleraino igo. Arte handi aldera egin eta
bere atzean bilgunea aurkituko dugu (eraztundun parabolt 1; friends
batekin sendotu daiteke). L2 eta L3 luzeak elkartzeko aukera dago.
L4
(40 m, 1 aseguru, 4a). Ia horizontalean, zertxobait gora eginez,
eskuin aldera irten blokeetatik zehar (etzana). Luzean aurkituko
dugun iltze bakarra txapatu ondoren, zuzen gorantz igo. Zati etzana
eta erraza da, baina adi ibili behar da harriarekin. Oso itxia den
basotxora iritsiko gara. Norbaitek bidea errepikatzen badu, igo
dezala zerratxo bat eta motz ditzala hainbat adar. Beste guztiok
eskertuko dugu. Zerratxoarena ez da txantxa. Arteen adar eta
hostoengatik basotxoa zeharkatzea oso urratzailea da. Bilgunea
basotxotik irten eta hormatxo bat igo ondoren dago (eraztundun
parabolt 1; fisurero batekin sendotu daiteke).
Beste
aukera bat (krokisean azaltzen dut, baina ez genuen egiaztatu)
basotxora iritsi baino lehen, eskuinera egitea izango litzateke,
begetazioz garbiagoa den harkaitzaren bila. Horrela basotxoa
saihestea lortuko litzateke.
L5
(25 m, 4 aseguru, 5a). Pitzadura bat eta, ondoren, bi pitzaduren
artean dagoen plaka. Plaka hori ongi igotzen da bi hankak bi
pitzaduretan jarrita. Hasieran dirudiena baino errazagoa den sabaitxo
bat amaieran. Bilgunea lepotxo batean (eraztundun parabolt 1; lurrean
aurkituko dugun arroka-zubi batekin sendotu daiteke).
L6
(30 m, 0 aseguru, 4c). Bilgunetik irten eta berehala, erdian
pitzadura bat duen 4-5 metroko diedroa. Friends bidez erraz babes
daiteke. Gero asko etzaten da eta amaitzeko krestatxo erraz bat.
Friends batekin (zoruan) sendotu daitekeen bilgunea (eraztundun
parabolt 1).
Materiala:
14-10 zinta (L2 eta L3 elkartzen badira ala ez) + bilgunerako
materiala. Bagak, friends eta fisurero joko bana.
Arroka:
Kareharria.
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena:
2h45min.
Nork ekipatua: Iñaki Lerma, ekaina 2003.
Nork ekipatua: Iñaki Lerma, ekaina 2003.
Norbaitek badaki nork edo nortzuk ireki zuten bide hau? edota nor edo nortzuk ekipatu zuten?
ResponderEliminarEskertuko nuke informazioa.