Bere albokoak diren “Anorexia” eta “Carla” bideen
antzekoa da. Hala ere L2n duen riglosen hain ohikoak diren gilborra aurreko bi
horietan daudenak baino gogorragoa da.
Bidea aurkitzeko zuhaitz txiki baten tamaina eta
forma duen ipurua aurkitu behar da
hormaren oinarrian. Ipurua baino zertxobait gorago txapa ilunak dituen
lerroa ikusiko dugu. “Victor García” bidea da. Ipurutik metro batzuk beherago
zuhaixka baten eskuinean dagoen tartea ikusiko dugu. Bertara hurbildu eta metal
koloreko txapa lerroa ikusiko dugu. Hori da geure bidea.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1
(25 m, 5 aseguru, 5a). Euste lekuak dituen plaka bertikala. Plaka hasieran
begi bistaz dirudiena baino bertikalagoa da. Aseguruak ez daude gertu.
L2
(45 m, 8 aseguru, 6a). Bilgunetik eskuin aldera irten eta horma
bertikal bat gainditu. Ondoren riglosen hain ohikoak diren gilbor kabroia
dator. Aseguruak gertu ditu, baina besoz fuerte egon behar da. Dagoenarentzat
pasagunea 5c mailakoa irudituko zaio. Ez dagoenari berriz 6a edo gehiago. Pasagunearekin
zertxobait borrokatuz A0 modura gaindi daiteke. Sabaia gainditu ondoren
eskuinera pasa eta kanal moduko bati ekin behar zaio. Igotzen goazen heinean
kanalak bertikaltasuna galtzen doa. Azken 15 metroak plaka etzan batetik doaz.
L3
(15 m, 0 aseguru, II). Oinez igotzen den
plaka oso etzana. Bilgunea parabolt batean (bestea txaparik gabe zegoen).
Gorago, 5 metro ingurura, espoloiaren ertzean, 2 paraboltez osatutako bilgunea
dago. Victor Garcia bidekoa da, baina bertan ere egin daiteke bilgunea.
L4
(20 m, 3 aseguru, 4c). Luzeko lehen erdian 5 metroko hormatxo
bertikala duen plaka laburra. Gero bilgunera iritsi arte arroka trinkoz
osatutako plaka etzanagoa. Bilgunetik 10 m gorago txapa horie eta eraztun handi
bat duen parabolt handi bat (12 mm) duen beste bilgunea dago.
Jaitsiera:
Oinez gailurrera igo. Bertan zinta eta kableak
dituen ipuru handi bat aurkituko dugu. Bertatik 35 metro inguruko rapel bat
egin behar da, 70 metroko soka batekin nahikoa da. Ondoren bidezidor batetik jaisten da bidearen hasieraraino.
Ipuruan ohikoa izaten da jaisteko errenkadak sortzea. Jende ugari eskalatzen
dabilenean pazientzia apur bat izan beharko dugu.
Ez badugu inor aurkitzen, 20-25 minututan bidearen
oinean gauzak jasotzen egon gaitezke.
Materiala: 8 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kareharria (Konglomeratua).
Orientazioa:
Hegoa.
Eguzkia goiz goizetik.
Iraupena: 1h45min.
Nork
irekia: Javier Oliván.
0 comentarios:
Publicar un comentario