Urtarrileko
azken egunetako eguraldi onak aprobetxatuz Aiztondora hurbildu gara San Miguel
de Aralar izeneko bidea egitera. Horma honetako beste bide gehienen antzera arroka
trinkoz osatutako plaketan eskalatzen da. Lehenengo luzean plakak nahiko
etzanak dira, baina hortik Aurrera bertikalak dira. Plaka ez den horretan aipatu
beharra dago azken luzeko desplomatuan eskuinetik ezkerrera egiten den zeharkaldia
da. Arroka begetaziorik gabe, trinkoa eta kalitatezkoa.
Bidea
oso ongi ekipatua dago. Urte osoan eskala daiteke. Jaitsiera bidetik rapelatzen
egiten da, bilgune guztiak eraztunekin hornituta rapelatu ahal izateko.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1
(30 m, 10 aseguru, 4b): Bi plakatxo etzanak pitzadura bertikal baten
oinarrian uzten gaituzte. Pitzadura hobeto gainditzen da bere ezkerretik. Luzea “Clásica sur” bidearekin partekatzen da.
L2
(30 m, 8 aseguru, 5b): Pitzaduraren azpian jarrai arte zati erraza.
Zuzen ekin eta posible dela ikusten dugunean ezkerrera pasa eta diagonalean
ezker aldera igotzen den pitzaduraren laguntzarekin igo. Pitzadura gainditu
ondoren plaka handi batera irtengo gara. Plaka hasieran txapen ezkerretik
igotzen da eta gero eskuinetik. Bilgunea iristeko pasagune fin bat dago.
L3
(25 m, 8 aseguru, 5c): Lehenengo aseguruaren azpian jarri arte,
zeharkaldi horizontal motz bat eginez ezker aldera irten. Oinetan fidatu beharra
dago, baina hasieran dirudiena baino errazagoa da. Aurrez aurre itsasgarritasunezko
bi pasagune fin dituen plaka luzea dugu. Lehenengo pasagunea lehenengo eta
bigarren aseguruen artean dago. Bigarrena bosgarren eta seigarren aseguruen
artean. Euste leku onera iristeko pasagune zertxobait luzea egin behar da.
Hemendik aurrera aseguruen arteko distantzia zertxobait handitu egiten da.
Azken metroetan oinentzat pitzadura bat dago. Bilgunera iristeko ezker aldera
zeharkaldia egiten laguntzen du. Bilgunea zertxobait deserosoa.
L4
(20 m, 7 aseguru, 6a): Euste leku onak dituen diedro oker baten
laguntzaz bilgunetik irten eta igotzen hasi. Lehenengo asegurua zertxobait
urruti (5 m ingurura). Ezker aldera jo eta horman zintzilik dagoen harri handia
gainetik pasa ondoren sabaiari ekin. Bertan, ezker aldera, zeharkaldi motz bat
egin behar da. Desplomea gainditu ondoren, bilgunera iritsi arte, euste lekuak dituen
plaka bertikaletik igotzen da.
Jaitsiera: Bidetik
rapelatuz.
Materiala: 10 zinta +
bilgunerako material. Friendsak eta fisureroak soberan daude, ez dira
beharrezkoak.
Arroka: Kareharria
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena: 1h45min.
Nor
ekipatua:
FNDME-ko Ekipamendu Batzordeak berrekipatutako bidea.
0 comentarios:
Publicar un comentario