© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2016/09/05

Alpeetako bailara ezkutu eta polit bat ezagutzeko aitzakia polita. Merezi du errepidez bailararen  amaieraraino igotzea. Bidea motza da eta egun erdirako jarduera baterako balio dezake. Lehen luzea izan ezik, bertan 6-7 m inguruko horma bertikala baitago, bidea gneis beltzez osatutako plaka etzanetatik doa. Oso ongi ekipatua. Jarduera luzatu nahi bada, luzeak motzagoak egin daitezke.
Kimikoz babestutako luzeetan aseguruak arrokaren kolorearekin mimetizatzen dira. Bidea nondik doan hobeto ikusteko tarteka parabolt batzuk utzi dituztela ematen du.


Iristeko: Albertville – Moutiers – Landry – Peisey. Peisey herriko Moulins auzoa gurutzatu eta hurrengo bihurgune handian (egurrezko etxea handi baten aurrean dagoen bidegurutzean) kotxea aparkatu.

Bidegurutzea eta egurrezko etxea.
Hurbiltzeko: Zelaian ikusten diren bloke handien aldera egin behar da (guk blokea egiten han jendea ikusi genuen). Horretarako etxearen alboan jaiotzen den pista hartu behar da. Blokeen aurrera iristerakoan, ezkerrean, bidetxo bat dago. Hori hartu eta berehala eskuinera biratu eta bloke handien artetik igo bidearen hasierara igoko gaituen bidea aurkitzeko. Bidearen hasierara hurbiltzeko erlaitz belartsu batetik iristen behar da.

L1 (25 m, 12 aseguru, 5c o 4a/A0). Amaierako 6-7 m inguruko horma bertikalera iritsi arte, goroldio ugari duen (ez du eragozten) plaka etzanetik igotzen da. Hormaren lehenengo 4 aseguruetan estutu beharra dago, baina gero euste leku gehiago dago eta ongi igotzen da. Konplikatzen bada lasai-lasai A0 moduan egin daiteke.
L2 (35 m, 12 aseguru, 4b). Hasieran plaka bat zertxobait bertikalagoa. Ondoren etzan egiten da eta tarteko bilgune bateraino plaka zeihar etzan batetik igotzen da. Ondoren, ezproiaren ertza jarraituz, plaka zeihar etzan batetik igotzen da.
L3 (25 m, 11 aseguru, 4a). Plaka zeihar etzan luzea.



Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. Luzeak laburtzen badira 7 zintekin egin daiteke. Friends eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Gneis beltza.
Orientazioa: Hego-mendebaldea.
Iraupena: 1h20min.



Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario