© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2016/09/08

Eskalatzeko toki polita. Hurbilketa laburra eta erosoa, arroka ona eta ekipamendua luxuzkoak dira. Eragozpen bat bilatzekotan, tokia jendetsua dela izan daiteke. Hala ere, ohikoena jende gehiena lehenengo luzeetan geratzea izaten da eta bigarren luzetik aurrera lasaiago eskalatzen da. Goiz hurbiltzen bagara jendea kenduko dugu eta itzal tartea luzatuko dugu, eguerditik aurrera eguzkiak bete betean ematen baitio hormari.



Bilgune gehienak katez loturiko bi kimikoz osatuta daude. Badira beste batzuk iltze oso handi eta kimiko batez ere osatutakoak, hauek ere katez lotuta. Denak beraz rapelatzeko prestatuta daude. Jendearen kopuruaren arabera rapelatuz edota oinez jaitsi daiteke. Oinez jaisteko goiko kateari jarraitu behar zaio (ezker aldera) eta eskailera eta baranda metalikoz ekipatutako bide bertikal batetik jaitsi behar da.
“Kanpamentu base” delako on bat Bueteko kanpina izan daiteke. Chamonix inguruko kanpin guztiak beteta daudenean, hemen lekua egoten da. Leku lasaia da eta martxa gehiago nahi badugu kotxez 15 minututan Chamonix hiri erdian gaude.

Iristeko: Chamonix herritik Suitza aldera egin behar da D1506 errepideari jarraituz. Col des Motets igo eta Vallorcine aldera jaitsi behar da. Le Buet (Comune de Vallorcine) auzora (?) sartzerakoan gure ezkerrean aparkaleku handi bat ikusiko dugu. Tren geltokiarena da. Tren geltokira joango bagina bezala sartu behar gara, baina hori egiterakoan berehala ikusiko dugu kanpina adierazten duen kartela (“Des Motets”). Trenbidearekiko paraleloa doan asfaltatutako pista jarraitu eta egoki ikusten dugunean aparkatu. Kanpinean sartu baino lehen, bidearen ertzean, kotxea uzteko hainbat toki daude.

 
Eskema.
Hurbiltzeko: Kanpin aldera jaitsi eta “Rocher d´escalade” adierazten duen kartela ikusiko dugu (ikus beheko argazkia). Bidea trenbide azpitik pasatzen eta kanpinaren atzeko zatitik ere (iturria dago bertan). Zertxobait aurrerago pista utzi eta bidezidor batetik igo behar da (poste adierazlea). Hormaren oinarrira 15 minututan iristen da.
“Pilier de Vallorcine” biderako hormaren oinarria eskuin aldera jarraitu behar da eta bidetxo batetik terraza bateraino igo. Kimikoen bi lerro ikusiko ditugu. Gurea ezkerrekoa da.


Pilier de Vallorcine (4c, 95 m, derrigorrez 4b)
L1 (20 m, 10 aseguru, 4b). Pasagunetxo bat sarreran. Gero euste lekuak dituen plaka.
L2 (30 m, 14 aseguru, 4c). Plaka ezproitik. Oinetan fidatu behar den itsasgarritasunezko pasagunetxoa laugarren eta bosgarren aseguruen artean (aseguruak gertu, ½ m-tara).
L3 (20 m, 8 aseguru, 4b). Hormatxo bat hasieran. Gero ezproitik plaka.
L4 (25 m, 9 aseguru, 4b). Aurrekoak baino zertxobait bertikalagoa den itsasgarritasunezko plakatxoa hasieran. Ondoren, bilgunera iritsi arte, harmailak eta amaieran plakatxo bat.

Materiala: 14 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Gneis
Orientazioa: Mendebaldea. Itzala goizez.
Iraupena: 1h15min.

Courage dülfons! (5b, 95 m, derrigorrez 4c)
L1 (25 m, 9 aseguru, 4c). Lehenengo zatian pasagunetxoren bat duen plaka bertikala. Bilgune bat aurkituko dugu. Jarraitu aurrera eta harmailetatik hurrengoraino jarraitu. Pinu handiren eskuin aldean aurkituko dugun bigarrena da.
L2 (30 m, 10 aseguru, 3c). Tarteko bilgunera iristeko plaka pare bat gainditu. Hurrengo bilguneraino kanal etzanetik jarraitu (tarteko bilgunetik ez da ikusten azken hau).
L3 (25 m, 8 aseguru, 5b). Plaka zeiharra hasieran. Ondoren babaresa luze bat. Erdi aldera estutu behar den zatitxo bat du. Agerikoa ikusten dugunean zuzen irten (erraza, euste lekuekin).
L4 (15 m, 5 aseguru, 4b). Hormatxoa hasiera. Ondoren, bilguneraino iritsi arte, harmailak. Azken 6 metroak errazak, baino asegururik gabe.

Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Gneis
Orientazioa: Mendebaldea. Itzala goizez.
Iraupena: 1h30min.



Jaitsiera: Bidetik rapelatuz edo kableari ezkerrera jarraituz oinez, eskailera eta baranda metalikoak dituen bide bertikal batetik jaitsiz.



Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario