Eskalada eskola txiki batean kokaturiko bidea.
Aseguruak nahiko gertu ditu eta oso ongi aseguratuta dago. Hori bai, hainbeste
bide daude eta bata bestetik hain gertu, batzuetan zaila egiten zela zein lerro
jarraitu behar zen jakitea. Hala ere, guk egin genuen lerroaren alboan zeuden
beste lerro horiek antzeko zailtasuna zutela zirudien. Beraz, lerroz nahasiko
bagina ere ez dut uste horrek gauza asko aldatuko lukeenik.
Arroka primerakoa. Eskuentzat eta oinentzat euste
leku piloa duen kuartzita trinkoa.
Beheko luzeetan jende asko mugitzen da, baina
goikoetan gauza lasaiagoa da eta ez da hainbeste jende ibiltzen.
Iristeko:
Briançon herritik Lautaret mendate aldera egin.
Errepidetik goazela, Villeneuve (Serre Chevalier) herrian, Club Med adierazten
duen kartela ikusiko dugu. Bidegurutze hori hartu eta ibaia zeharkatu eta
berehala, aurkituko dugun errotondan, eskuinera egin behar da. Laku batzuk
dituen jolas-parke moduko baten eta ibaiaren artean doan asfaltatutako pistari
jarraitu behar zaio. Zertxobait aurrerago asfaltatutako pista lurrezkoan
bihurtzen da. Eskalada eskolara iritsi arte pistari jarraitu behar zaio (ikus
mapa).
Hurbiltzeko:
Hormaren inguruetan aparkatu. Bideetara hurbiltzeak
minutu bat baino gehiago ez digu eramango.
L1
(30 m, 14 aseguru, 4c). Euste leku onak dituen plaka bertikal motza.
Bilgune batzuk dituen erlaitz batera iritsiko gara. Hurrengo plakatik aurrera
jarraitu. Aurrekoa baino zertxobait bertikalagoa da, baina zailtasun aldetik
parekoa. Plaka oso etzan batera irteten da. Plaka etzan horretatik kimikoz
osatutako hainbat bilera dauden tokira iristen da. Hobe da beste 5 metro inguru
aurrera egitea eta bilgunea erlaitz belartsu zabal batean egitea (long liveak).
L2 (15 m, 7/8 aseguru, 4c). Plakatik
sabai-diedrora hurbildu. Ongi gainditzen da. Aseguruak gertu dituen plakatxo
batera iritsiko gara. Bertan bi aukera daude. Lehena R2c modura izendatu dugun
(parabolt eta kimiko bana) bilguneraino igotzen jarraitzea da (aurretik beste
batetik pasatzen da). Bigarren aukera seigarren asegurua txapatu ondoren
ezkerrera zeharkaldi horizontala egin eta erlaitz belartsu zabal batean dagoen
bilgunera hurbiltzea da (aurretik beste batetik pasatzen da). Azken bilgune hau
izkina batean dago eta bertara iritsi arte ez da ikusten. R2b izendatu dugun
bilgunetik, inongo arazorik gabe, oinez, R2 bilgunera jaitsi daiteke.
L3
(15 m, 2 aseguru, 4a). Hemendik aurrera
aseguruak paraboltak dira. Sabaiaren azpian jarri arte espoloitxoari jarraitu.
L4
(40 m, 9 aseguru, 4c). Euste leku onak eta aseguruak gertu
dituelako ongi gainditzen den sabaitxo-diedro hasieran (lehen asegurua
bilgunetik ½ metrotara dago). Ondoren plaka etzan luze bat. Pinu handira
hurbiltzen garen heinean etzaten doa. L3 eta L4 luzeak elkartzeko aukera dago.
Bilgunea pinu handian egiten da. Pinuaren atzean
sabai handi bat dago. Bertan parabolt 2 lerro ikusten dira. Sabaiaren ezkerrean
beste bi lerro aurkituko ditugu. Eskuinekoa hartu.
L5
(20 m, 4 aseguru, 4c). Euste lekuak dituen horma bertikala motza. Ondoren,
bilgunera iritsi arte, plaka etzana. Azken 6-8 metroetan ez da asegururik,
baina oso etzana da eta erraza da.
Jaitsiera: Ferratatik
jaisteko bidetik oinez jaisten da. Hormaren oinarrira bueltatzeko 10 min inguru
beharko ditugu.
Materiala: 14 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak soberan, ez dira beharrezkoak.
Arroka: Euste lekuetan eskuzabala den kuartzita.
Orientazioa:
Eki
aldea.
iraupena: 2h.
0 comentarios:
Publicar un comentario