Egun hotza eta lainotua suertatzen da. Formiguera
hormara igotzea erabakitzen dugu bertan ezagutzen ditugun bideren bat egitera
eta “Normal” bidearen alboan beste bide bat ireki eta ekipatu duten
ezustekoarekin aurkitzen gara. Soka bikote bat bidea egiten zegoenez, denbora
egiteko, “Normal” bidea egitea erabakitzen dugu, ondoren bide berrian sartzeko
asmoz. Bideari zailtasunari buruz ez genuen informaziorik, baina susmoa genuen
inguruan dauden bideen antzekoa izango zela. Ez ginen oker.
Bideak kalitatezko arroka du eta ongi
ekipatua dago. Gogoarekin geratzen zara. Ezin hobea da inguruan dauden beste
bideren batekin konbinatzen bada.
Bideen izenak hormaren oinarrian dagoen
harri batean margotuta daude. Bidea Josep Molin Basi-ren omenean irekita dago.
Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1 (40 m, 6 aseguru,
4a).
Itsasgarritasun handiko harri trinkoz osatutako plaka. Bilgunera iristeko azken
metroak oso etzanak dira.
L2 (25 m , 7 aseguru, 4c). Hasieran
horma bertikala. Bigarren eta hirugarren aseguruen artean dagoen arroka-zubian
zerbait jartzeko aukera dago. Zati bertikala gainditu ondoren plaka etzanago
batetik eskuin aldera igo behar da.
Horma
eskuinagotik eginez seguruenik zertxobait zailagoa irten daiteke.
L3 (30 m, 9 aseguru,
5a).
Aurrekoaren antzekoa, baina mantenduagoa. Euste lekuak dituen plaka bertikala,
baina euste leku horiek bilatu egin behar dira.
Jaitsiera: Atzean
jaiotzen den bidezidorretik jaitsi gaitezke oinez edota “Normal” bidetik
rapelatuz. Bigarren hori egiteko, gure azken bilgunetik 3 metro azpira eta
ezkerrera rapelatzeko balio duen bilgunea ikusiko dugu (2 parabolt eraztunekin).
Materiala: 9 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Kareharria
(tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h.
Nork ekipatua:
Lluís Olóndriz, Miquel Urbano eta Joan Ramon Segura, 2016.
1. igoera: Lluís
Olóndriz, Miquel Urbano eta Joan Ramon Segura, apirila 2016.
0 comentarios:
Publicar un comentario