© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2019/08/24

Zerbait etzanak dauden plaka segida. Blokeren bat mugitzen den L2ko zati motz bat izan ezik, arroka kalitate oneko gneisa da. Arrokaren ezaugarriarengatik helduleku gehienak eskuinera inklinatuak daude (goitik behera).  Itsasgarritasunezko pasagune batzuk, beste guztia oinentzat eta eskuentzat helduleku txikiekin. L3ko plaka aurrekoak baino etzanagoa da eta zailtasuna seigarren asegurutik bilgunera dagoen zatian dago (eskuentzat helduleku oso txikiko itsasgarritasunezko pasaguneak dira eta oinetaz fidatu behar da).

Iristeko eta hurbiltzeko:  Ikus hurrengo sarrera
Pallestra sektorera hurbildu eta “Xanadu” eta “Grease” bideak hasten diren erlaitz handi aldera igo (ikus sarrera hori). Erlaitz handira iritsi baino zertxobait lehenago (“Felipe el herboso” bidearen L2ko plaka handiaren aurrean gaudenean; ikus sarrera hori), eskuiera, mugarri batzuk ikusiko ditugu. Hartxingadi bat gurutzatu eta bidezidor baten arrastoei jarraituz bideen oinarrira iristen da. Hobe da gauzak “De punta a punta” bidearen oinarrian uztea gero hortik egiten baita azken rapela. Erreferentzia bezala bidea lertxun talde baten alboan (eskuinera) dagoen erlaitz batean hasten da. Metro batzuk trepatu behar dira erlaitz horretara igotzeko.

L1 (25m, 8 aseguru, 5c). Ezkerretik eskuinera igotzen den plaka luzea. Pasagunetxo fina plakan sartzeko eta besteren bat luzearen erdi aldera. Bilgunea erlaitz handi eta eroso batean.
L2 (50 m, 13 aseguru, 5c). Ezker aldera igo behar da sabai nabariaren azpira iritsi arte. Zeharkaldi horizontal erraz bat ezker aldera bilgunearen bertikalean jarri arte. Blokeak dituen zati bertikal batek azken plakan uzten gaitu. Bertan zailtasuna jaitsi egiten da, baina aseguruak zerbait urrutiratzen dira.
L3 (30 m, 7 aseguru, 6a).  Sabaira iritsi arte disfrutatzen diren bi plaka. Sabaia ematen duena baino errazagoa da. Bere eskuinean beti aurkituko ditugu helduleku onak. Ondoren, erlaitz txiki batetik, ezkerrera pasa eta azken plakari ekin. Plaka honetako zailtasuna azken metrotan dago.



Jaitsiera: Bidetik rapelatuz. R3tik R2ra eta hortik “De punta a punta” bidearen R1era (“Desalentao” bidearekin partekatzen dena).

Materiala: 13 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Gneis.
Orientazioa: Ipar mendebaldea.
Iraupena: 1h30min.
Nork ekipatua: Carlos Carracedo y Luis Alfonso, 2003.


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario