Predicaderan ireki den azkenetariko bidea. Arroka, beti
bezala, kalitate ezin hobekoa. Ekipamendua ere (12 mm metrikako paraboltak).
Bere albokoa den “Jabalí errante”-n bezala bidea, orokorrean, arroka trinkoa
eta euste leku onak dituzten plaka etzanetatik doa. Hirugarren luzeko irteeran
dagoen plaka bertikala eta ondoren, ezker aldera zeharkaldia eginez, zeharkatu
behar diren kanal batzuk dira bidearen zailtasun aipagarrienak. Nahiz eta
bidearen erreseina originalean L2ko irteerari 5c-ko maila eman, diedro modura
igoz eta eskuineko horman oinak ipiniz, errazagoa irteten da. Gainera euste
leku onak ditu.
Bilgune guztiak eraztunez hornituta daude rapelatu ahal
izateko. Sarritan errepikatuko den bidea izango da. Azkar egiten da eta
inguruko besteren bat egiteko aukera ematen du.
Iristeko, hurbiltzeko eta jaisteko: Ikus hurrengo informazioa.
L1 (50m, 9 aseguru, 4c). Zati batzuk zertxobait
bertikalagoak dituen plaka luze bat.
L2 (35 m, 9 aseguru, 5b). Hasieran plaka bat. Euste leku onak dituen ezproi bertikal labur batera
eramaten gaitu eta honek azken zati bertikalaren oineara (kanal moduko
bat). Euste leku onak azken zati
honetan. Diedro modura igota (eskuineko horman eskuineko oinak ipiniz) zuzen
saiatuta (5c) baino askoz errazago irteten da. R2 Jabalí erranteko R3rekin
komuna da.
L3 (35 m, 11 aseguru, 6a+ o A0/5b). Euste
leku txikiak dituen zati bertikala (6-8 metrokoa) bilgunetik irten eta
berehala. A0 modura egiteko aukera dago. Plataforma handi batera irtengo gara.
Bertatik ezker aldera egin eta zeharkaldi gorakor bat eginez kanal batzuk
zeharkatu behar dira. Ez dira pasagune zailak eta euste leku onak ditu, baina
zertxobait esposatua da zeharkaldian igotzen baita.
L4 (25 m, 3 aseguru, 4a). Plataforma
handi batera igo eta azken plakatxoari ekinez bilgunera iristen da. Jabalí
errante bidearekin azken luze hau komuna da eta azken zatia Afrodita bidearekin
ere.
Materiala: 11 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kareharrizko tillita,
oso urratzailea. Kalitate gorenekoa.
Orientazioa: Hego ekialdea.
Iraupena: 1h 15 min.
Nork irekia eta ekipatua: Óscar Buil, 2020.
0 comentarios:
Publicar un comentario