© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2021/07/31

Egileak dion bezala, arroka “bereziko” bidea. Toki batzuetan nahiko altxatuta dagoen eta oraindik harri solte ugari dituen kareharria da. Harri-blokeren bat edo besterekin arreta izan behar da. Aurkituko dugun arrokarekin ez dezala inork ilusio handirik jarri.

Hala ere, oso ongi ekipatua dago 10 mm-ko paraboltekin. Metro t´erdi ingurura beti aurkituko dugu hurrengo parabolta y horrek harriarengatik estutasunik ez pasatzea dakar. 

Altuera sentsazio gutxi. R2 bilgunetik egoki ikusten da lurreraino jaistea 30 m inguruko rapel motz batekin. Hirugarren luzearen ezker aldean erlaitz belarkara handi bat dago eta horrek altuera sentsazioa gutxitzen dio. R3 bilgunea belaze zintzilikatu handi batean dago.

Bilgune guztiak sokarekin lotutako bi paraboltez eraikiak daude eta leku erosoetan daude. Hasierako bilgunean, R0an (parabolt 1), lotzea komeni da bidearen hasiera hartxingadi nahiko bertikal baten gainean baitago.

Bere hurbilketa, luzera eta itzuliagatik beste jarduera bat osatzeko bidea izan daiteke. Adibidez, guk Los Balcones de Anayet egin baino aurreko arratsaldean egin genuen. Jendea pasa ahala garbitzen joango da eta hobetuko da. Jarduera polita gera daiteke orduan.

 

Iristeko: Portalet mendatera (mugaraino) hurbildu eta Espainiatik etorrita ezkerrean geratzen den lehen aparkalekuan kotxea utzi. Pistatik igota, metro batzuk aurrerago, bi edo hiru kotxe uzteko lekua dago.

 

Hurbiltzeko: Pistatik igo eta berehala ikusiko dugu horma. Eskuinean dauden soroetatik igo eta hurbildu behar da bidera. Hartxingaditik igoera oso neketsua da. Egileen blogera lotura hemen.

 


L1 (15m, 7 aseguru, 5a).  Arroka gris eta nahiko altxatu batean bost metro inguruko horma hasieran.  Ondoren arroka trinkoagoz osatutako plaka etzana.

L2 (30 m, 15 aseguru, 4c). Zeharkaldi guztiz horizontala eskuin aldera arroka trinko batean. Aseguruak gertu. Ondoren euste leku onak dituen eta harri-bloke handiz osatutako zati bertikala.

L3 (35 m, 18 aseguru, 6a edo A0/5a).  Geruzez osatutako harri batetik zeharkaldi gorakor xumea ezker aldera. Ondoren euste leku kamutsak dituen eta ezkerretik eskuin aldera diagonalean igotzen den zati bertikala. Azeratzeko aukera. Sabel xume bat duen diedro ireki batetik jarraitzen du. Azkenik, plaka etzan batek belaze zintzilikatu handian uzten gaitu.

L4 (20 m, 8 aseguru, 4c).  Diedro-babaresa hasieran. Euste leku onak ditu, baina arrokak ez du konfiantza gehiegi ematen (aseguruak gertu). Ondoren, arroka trinkoago batetik, zeharkaldi gorakorra ezker aldera.

 


 


Jaitsiera: Oinez. Gailur aldera zertxobait  igo eta mugarriak ikusten hasiko gara. Behin lehenengoa ikusi ondoren besteak jarraitzea soilik geratzen zaigu. Kotxean bueltan egongo gara 20-25 minututan.

 

Materiala: 18 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak edota fisureroak soberan.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Ekialdea.

Iraupena: 1h30min.

Nork irekia eta ekipatua: Sueño Vertical, iraila 2020.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

1 comentario:

  1. Kaixo Xabier,

    Pasa den asteartean lanbro artean eskalatu genuen bide hau eta hau da ezustekoa zure kronika gaur topatu izana!!!

    Zuk diozun moduan, harkaitzarekin ilusi handirik egin behar ez den bidea da, eskerrak parabolt asko izateak harkaitzaren kalitatea nolabait konpentsatzen duen.

    Milesker kronikagatik, ederra eta zehatza betiko moduan!!!

    Smithy

    ResponderEliminar