© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2021/12/30

Bide hau Gainirten izenarekin izendatzen nuen, baina blogean jasotako komentarioengatik garbi zegoen hori ez zela bere izena. Bere izena Patxiku da. Bidea 2015ean Gipuzkoako Mendi Federazioak berrekipatu zuen, baina gero konturatu ziren ez zutela lehen luzeko ibilbide originala jarraitu. Aurten Federazioak jarri zituen aseguruak kendu eta plaka-diedro bertikal batetik doan sarrera originala berrekipatu du.

Bertikalagoan diren lehen 10 metroak izan ezik, bide gehiena plaka nahiko etzanetatik doa. Arroka granito zahar eta trinko batez osatuta dago. Aiako Harriko eremu ederrarekin gozatzeko aukera paregabea izan daiteke bide hau. Inguruan dauden beste bide batekin osa daiteke eguna. Tokia, beti bezala, zoragarria.

 

Iristeko: Oiartzun herritik Irunera doan errepidea (GI-2134) jarraitu. Kilometro bat aurrerago (1,3 Km), bidegurutze batean, eskuinera hartu (GI-3454).  “Ingelesaren Gaztelua 7” adierazten duen kartela dago. Aiako Harri aldera igo. Mendate gainean aparkatu, eskuinean dagoen zelaigune handian.

 

Hurbiltzeko:  Begiratu hemen. Hormaren oinera iristerakoan ezkerrera egin behar da. Bidearen hasiera Erlaitz I eta II bideak hasten diren lekutik, ezkerrera, 15 metro ingurura dago. Kimikoak berehala ikusiko ditugu.

 

L1 (30 m, 8 aseguru, 4c): Lehen metroetako plaka-diedroak sabaitxo baten azpian kokatuko gaitu. Sabaia bere ezkerretik saihesten da. Ondoren plaka motz batek L1 erdian dagoen babaresa politera eramango gaitu. Babaresa gainditu ondoren, euste leku oneko plaka batek bilgunean uzten gaitu. Hori bai, plakaren azken 5-7 metrotan ez dago asegururik. Bilgune erosoa.

L2 (25 m, 3 aseguru, 4a): Harmailak hasieran. Gero arroka trinkoz osatutako plaka etzana.

L3 (30 m, 3 aseguru, 3b): Zailtasuna asko jaisten da luze honetan. Plaka asko etzaten da eta luzearen erdian dagoen hormatxoa kenduta beste guztia oso erraza da.


 

Materiala: 8  zinta + bilgunetarako materiala.

Arroka: Granito zaharra oso itsasgarritasun onarekin. Arroka trinkoa.

Orientazioa: Mendebaldea.

Iraupena: 1h15min.

1. igoera: J. Etayo, R. Marina eta J.M. Rodriguez, 1977.

Nork ekipatua: Iñaki Igoa eta Andoni Arregi-k, 2004.

2015eko martxoan Gipuzkoako Mendi Federazioak berrekipatua.

Gipuzkoako Mendi Federazioak 2021ean L1 aldatu eta berrekipatu du.

Cambiar idioma (Castellano)


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario