Anfiteatro (Plaza de Aragón) handi batez
banatutako bi plakaz osatuta dagoen bidea motza. Tarte bat osatzeko edo
luzeetan hasteko bide aproposa. Goiko plaketan, bidearen ezkerrera eta
eskuinera, bide berriak ekipatu dira (“Lourdes”, “Lucia” eta “Plaza Aragón
s/n”).
Jarduera zertxobait laburra suertatzen
da, baina 2 luzez osatutako inguruko bideekin osa daiteke. Adibidez “Furtivos”
edota “Clandestina” bideekin.
Iristeko: Chodes
herrian jaiotzen den pista erabiliz hormetara hurbildu eta trenbidearen alboan
dagoen aparkalekuan aparkatu.
Hurbilketa: Bi minutu eskasean bidearen oinarrian gaude. Ezinezkoa da nahastea.
L1 (35 m, 9 aseguru, 4c). Hasieran
oinentzat erlaitz txiki ugari dituen plakak. Ondoren, ezkerretik hobeto egiten
den erresalte bat (eskuinetik zikina). Azkenik pasagunetxo finenak dituen
plakatxo bat.
L2 (15 m, 0 aseguru, II). Ia oinez egiten da. Hurrengo plakaren oinarrira
iristeko trantsiziozko luzea. Bilgunea kankamo bat eta mailloia duen parabolt
batez osatuta dago.
L3 (30m, 7 aseguru, 5b). Sabai batez banandutako bi plaka. Pasagunetxoa
sabaia gainditzeko. Euste leku inbertitu baten eta ipuru txiki baten
laguntzarekin ongi egiten da. Goi aldeko plaka oso polita, zimurrez osatutako
euste leku ugariekin.
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. R3tik R1era eta hortik lurrera. 60 metroko bi sokekin
seguruenik tirada batean lurrera iristeko aukera dago, baina harriak botatzeko
aukera handia izango delakoan gaude. Hobe bitan zatitzea.
Materiala: 9 zinta + bilgunerako
materiala. Fisureroak eta friendsak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kararria.
Orientazio: Hegomendebaldea.
Iraupena: 1h.
Nork irekia eta ekipatua: Jesus Yarza eta Javier Vera, urtarrila 2017.
0 comentarios:
Publicar un comentario