© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/06/08

Bi minutuko hurbilketa duen bidea. Edozein momentutan egiteko balio dezake, baina eguraldia oso segurua ez denerako oso aproposa da atzera-egitea oso erraza delako eta ez duelako arazorik. Ongi ekipatua dago eta arroka ona da, baina goiko aldean oraindik jende gutxi pasa da eta arroka oraindik zertxobait “basatia” dagoenez blokeren bat edo besterekin arreta izan behar da. Denborarekin, jendea pasa ahal, hobetzen joango da.

Bideko zailtasun aipagarriena lehen luzeko 6a zailtasuna duen pasagunea da (5c/A0). Beste guztiak zailtasun oso eskuragarria du eta gozatu egiten da.

Bigarren luzearen erdi aldera “La gran travesía” bidearekin gurutzatuko gara (berdez margotutako paraboltak). Azken bi luzeetan paraboltak txapak izan beharrean kate-mailak dituzte.

Lehen bi luzeak rapelatzeko prestatuta daude (2 parabolt + 2 eraztun). Hortik aurrera hobe da goitik irtetea eta katez hornituta dagoen bidetik jaistea.

Gailurretik Morata de Jalón aldera dauden bistak zoragarriak dira. Horrengatik soilik pena merezi du igoerak.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera. Bidearen izena horman itsatsita dagoen harri zabal batean idatzita aurkituko dugu, Chopera eta Macizo de Ali sektorera damaren bidearen alboan.

 

L1 (35 m,11 aseguru, 6a). Nahiko etzana den plaka batek horma bertikal baten oinarrian uzten gaitu. Hasieran euste leku onak ditu, baina bere erdi aldera pasagune gogorra dago. Pasagune hori gainditu ondoren zailtasuna gutxitzen doa eta bilgunera hurbiltzen garen heinean plaka etzan batetik igotzen da.

Lehen asegurua zertxobait altua (7-8 metrora). Hala ere, nahi bada, alboko bidearen (Edelweis) lehen asegurua erabiltzeko aukera dago.

L2 (35 m, 9 aseguru, 5a). Plakatxoak eta harmailak hasieran. Ondoren, zeharkaldi labur bat eginez, metro pare bat ezkerrera egin behar da. Tarte honetan dago luzeko pasagunetxo gogorrena. Hori gainditu ondoren harri trinkoz osatutako inklinatutako erlaitz handi batera irteten da. Bertan parabolt berde bat eta eskuin aldera adierazten duen gezi berde bat aurkituko ditugu. Kontrako norantzan igo behar da eta ezkerrera xume eginez igo. Beste parabolt berde bat aurkituko ondoren, azken metroak, harmailak izango balira, erresalte motz segida batetik egiten dira.

L3 (30m, 3 aseguru, 3b). Gandorraren ertza aurkitzera, eskuin aldera irten bilgunetik. Ondoren galdorraren eskuin aldetik igotzen da, ertzetik metro batzuk behera. Luze oso etzana. Arroka ona, baina blokeren batekin edo bestearekin arreta izan behar da.

L4 (25m, 3 aseguru, 4c). Zimurdura pilo bat duen plaka bertikal laburra. Gailurrera iristerakoan altzairuzko klabea duen ipurua aurkituko dugu. Bertan bilgunea egin daiteke, baina 5 metro gorago, eskuinera, bi paraboltez osatutako bilgunea dago.

 




Jaitsiera: Ertza eskuin aldera jarraitu eta hormaren ertza jarraituz  eskuin aldera jaitsi. “Aguja del Olvido” orratzaren gailurraren parera izan arte jaitsi behar dugu. Mugarri bat  eta erresalte labur bat jaisteko balio duen kate zati motz bat ikusiko dugu. Hori jaitsi eta jaisten jarraitu, oinez, hurrengo kateak ikusi arte (mugarria hasieran). Kateek bertikalagoa den zati bat nahiko modu erosoan jaisteko aukera ematen dute. Bidearen oinera iristeko, guztira, 25 min inguru beharko ditugu.

 

 

Materiala: 11-12 zinta + bilgunerako material. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Kararria.

Orientazioa: Hegomendebaldea.

Iraupena: 1h 15 min.

Nork irekia eta ekipatua: Jesus Yarza, Javier Ortega eta Javier Vera, azaroa 2016.

 

Cambiar idioma (Castellano)


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario