Predicaderako beste bide motz eta
polita. Arrokaren kalitatea, beti bezala, primerakoa.
Lehen aldian egin genuenean ez genuen
ibilbidearekin asmatu. Karina eta Carlosek iruzkin batean dioten modura, L2ren
plakako aseguruak diedrotxo-kanalaren ezker aldean, 3-4 metrora, aurkituko
ditugu.
Beraien artean urruti dauden aseguruen artean zerbait jartzeko aukera egon daiteke, baina katxarreatzen eta tokiak aurkitzen jakin behar da (eta batzuetan ez dira hain agerikoak).
Azken bilgunea eraztunik gabe. Malloiren bat eraman.
Iristeko eta hurbiltzeko:
Ikus hurrengo sarrera. Eskuineko sektorera hurbiltzeko onena C bidezidorra, muinoari buelta osoa ematen diona, jarraitzea da.
L1 (20 m, 5 aseguru, 4c). Horma
motz bat hasieran, 4-5 m ingurukoa, 2 paraboltekin babestua. Bigarren
aseguruaren azpian, justu bere azpian, dago pasagunea ematen ahalbidetzen duen
euste leku ona. Euste lekua zertxobait altu geratzen da eta trukua beheko zuloa
alderantziz, behetik gora, hartzea da. Horreko oinak zertxobait igotzea
ahalbidetzen dizu eta horrela euste
lekura iritsi zaitezke. Jarraian eskuin aldera igotzen den euste leku onak
dituen plaka. Gandor etzan batera irteten da. Azken metroak (5 edo 6)
asegururik gabe arroka trinkoz osatutako plaka etzan batetik.
L2 (40 m, 6 aseguru, 5b). Erresalteraino iritsi arte, parabolt batez
babesturiko plaka etzan bat. Ondoren, diedrotxo-kanal batera iritsi arte, berriro
plaka etzan bat. Bidearen lerroa diedrotxo-kanaletik 3-4 metro ezkerretik doa. Plaka
horma bertikal baten oinarrira iritsi arte (hemen totem berde bat jartzeko
aukera dago, baina zertxobait kili-kolo). Horma bertikala ongi kokatutako hiru
aseguruekin babestua. Lehen asegurua jarri ondoren hobeto igotzen da zertxobait
ezker aldetik.
L3 (35m, 1 aseguru, 3c). Ipuru aldera igo (zintaren bat jartzeko aukera) eta
ondoren eskuineko gandortxotik igotzen jarraitu. Bertan dago luzeko parabolt
bakarra. Ondoren plaka zabal eta oso etzan bat. Azken zati honetan
autobabeseren bat jartzeko aukera dago.
Jaitsiera: Bidetik
rapelatuz.
Materiala: 6-8 zinta + bilgunerako
materiala. Friends joko bat ongi etor daiteke urrutiratzeren bat babesteko.
Arroka: Kararria. Tillita trinkoa.
Orientazioa: Hego ekialdea.
Iraupena: 1h.
Nor irekia eta ekipatua: Arturo Fernández eta Paz Pérez, 1996.
0 comentarios:
Publicar un comentario