Oharra: Lehen bi luzeak “Creador de
sueños” bidekoak dira eta beste biak “Concepción García” bidekoak.
Bide polita. Lehen bi luzeetan pasagune
finak dituzten arroka trinkoz osatutako plaketan eskalatzen da. Lehen luzeari
5c ematen diote, baina lasai-lasai 6a izan daiteke. Hurrengo bi luzeetan
(Concepción García bidearenak) arrokaren kalitatea jaitsi egiten da eta
euste-leku batzuekin arreta izan behar da (gehien bat azken luzean). Hala ere,
azken luzea kanal moduko baten barrutik doanez, bota ditzakegun harriek ez dute
arriskurik lineatik kanpo eroriko lirateke eta.
Bidea rapelatzeko prestatuta dago, baina
hobe oinez jaistea. Azkarragoa eta erosoagoa da. Atzetik jendea badugu edo
beheko bideetan jendea badago, oinez jaisteko asuntoa derrigorrezkoa bihurtzen
da. Segurtasunagatik.
Iristeko: Morata
de Jalón herritik abiatuta hormetara hurbildu eta Pared del Reloj hormara
hurbiltzen garen heinea, pistan aurkituko dugun lehen zabalgunean kotxea
aparkatu. Bi kotxeentzat lekua dago.
Hurbiltzeko: Oinez bideen oinarriraino igo (7 min).
L1 (30 m 8 seg., 5c). Plaka,
plaka eta plaka. Pasagune batzuk finak.
Aseguruen artean ezkerrera eta eskuinera, eta eskuinetik
ezkerrera mugitu behar da zulo onenak aurkitzeko. Bilgunea iritsi baino
lehenago pasagune fina. Hobe eskuinetik. Lehen asegura zertxobait altua.
L2 (30 m, 10 seg., 6a). Bilgunetik eskuin aldera irten. Lehen erresaltea
gainditu ondoren diedro ireki moduko bati ekin behar zaio. Ondoren oinetan
fidatu behar den pasagune finak dituen plaka dator. Pasaguneren batean oinak
asko igo behar dira. Azken metroetan plaka etzanago da eta lasaiago eskalatzen
da.
L3 (25 m, 5 aseguru, 5b). Harmailak hasieran. Bigarren aseguruaren parean,
eskuinera, dagoen harri bloke handirekin kontuz. Ematen du erortzekotan
dagoela. Luzea diedro-babaresa oso polit batekin amaitzen du. Estutu behar da.
L3 (25m, 5 aseguru, 5a). Pitzadura zabalaren ezkerrera dagoen hormatik igo
behar da. Euste leku onak, baina arrokak ez du konfiantza handia ematen. Beste
aldera pasatzen da (ezkerrera) eta kanal moduko batetik igotzen da. Lehenik
diedro motz bat gainditu behar da eta kanaletik jarraituz (harri solteak)
irteerako hormatxora iritsiko gara. Euste leku onak, baina hemen ere arrokarekin
arreta izan behar da.
Jaitsiera: Eskuin aldera eginez gailur aldera igotzen hasi. Horretarako hormaren
eskuin ertzari jarraitu. Goian (4 min) pintura urdin-zuriko markak aurkituko
ditugu. Horiei jarraitu eta bidezidorretik lepotxo batera jaitsi (7 min).
Hortik, eskuin aldera, zuzen jaitsi egokiena ikusten dugun tokitik (bidezidor
arrastoak). Kotxera iristeko 20 min inguru beharko ditugu.
Gauzak bidearen oinarrian utzi
baditugu, lepotik behera jaitsi eta eskuinean geratzen zaigun gandorraren
oinarria inguratu. Igoera xamur baten bideen hasieran utziko gaitu 5 minututan.
Rapelatzen jaisteko aukera
dago. Bilgunean 2 parabolt eta 2 eraztunez eraikiak daude (R3 izan ezin;
eraztunen partez maillotak).
Material: 10 zinta + bilgunerako
materiala. Fisuak eta friendsak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kararria.
Orientazioa: Hegomendebaldea.
Iraupena: 2h.
Nork irekia eta
ekipatua: ¿?
0 comentarios:
Publicar un comentario