Bide ederra. Arroka eta ekipamendua oso
onak. Jarraitzeko gogoarekin geratzen zara. Inguruan beste bide bat egin
ondoren eguna osatzeko bide aproposa izan daiteke. Baita ingurutan ibilita
denborarekin justu bagabiltza ere bide aproposa izan daiteke, azkar egiten
baita. Bideak “postontzilandia” den arroka mota erakusten du hainbat tokitan.
Zailtasunean nahiko homogeneoa da, 4b/4c inguruan ibili daiteke, baina baditu
luzeei zailtasuna ematen dieten pasagunetxo batzuk. Bilguneak toki erosoetan, katez lotutako bi
paraboltez osatuak.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1
(35 m, 8 aseguru, 5a). Eskuinera eginez diagonalean igotzen den plaka
zimurtua hasieran. Txapen eskuinetik “postontzilandia”. Ondoren postontzi ugari
agertzen dituen plaka bertikala. Aseguruen eskuinetik hobeto igotzen da. Azken
asegurutik ezker aldera jo behar da. Hemendik bilguneraino asegururik gabe 10 m
inguru egin behar dira, baina oso zati etzana eta erraza da. Zintak eramaten
baditugu zati horretan dauden ezpeletan zintaren bat jar daiteke.
L2
(30 m, 10 aseguru, 5a). Ezker aldera irten. Txapen eskuinean pitzadura
bat ikusiko dugu. Tentagarria da, baina hobe da plakatik igotzea (aseguruen
ezkerretik) pitzadura itsua baita eta oso euste leku gutxi ditu. Ondoren
plakatik ezker eskubira eta eskunetik ezkerrera mugitzen ibili behar da agerikoena
dena bilatzeko. Bi pasagunetxo daude non zertxobait gehiago estutu behar den.
Lehenengoa zazpigarren aseguruaren inguruan eta bigarrena azken aseguruan.
Jaitsiera: Bilgunetik bi
metro eskuinera eraztun bat duen kimiko bat dago eta zertxobait aurrerago
erresalte txiki bat igotzeko ferratetako grapa bat. Hori gainditu ondoren, “K”
eta “Tardor Calenta” bideak amaitzen diren ingurura igoko gara. Bertatik,
bidezidorrari jarraituz, bidezidor nagusira jaitsi (5 min) eta kable eta grapak
dauden tokitik jaitsi. Kotxera itzultzeko 15 min inguru beharko ditugu.
Materiala: 10 zinta +
bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak, baina
beraiekin “jolastu” nahi baldin badugu, harkaitzak aukera handiak ematen ditu
pitzadura eta zulo ugari baititu.
Arroka: Kalitatezko
kareharri grisa.
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena: 45min
Nork irekia: Santi Sanz, 2019ko
amaiera aldera.
0 comentarios:
Publicar un comentario