Bide oso polita. Kareharria kalitatekoa,
oso kalitate onekoa. Luxuzko ekipamendua (kimikoak). Bilguneak katez lotutako
bi kimikoz osatuak eta toki erosoetan jarriak.
Bideak “postaontzilandia” modura
izendatzen ditudan zatiak ditu. Toki horietan postontzi baten moduko euste leku
ugari agertzen ditu harkaitzak. Euste lekua hartzen duzunean hortik kamioi
batekin zintzilika zaitezkeelako sentsazioa izaten duzu. Luze guztiak politak
dira, baina L2 eta L3a benetan ederrak dira.
Bidearen hasieran R0 dago. Bere oinarria
gorriz margotuta duen kimiko handi bat da. Justu bere gainean “M” letra
aurkituko dugu harkaitzean markatuta (marka txikia da eta hasiera zaila da
ikustea/aurkitzea).
Oharra: Bideak guk
egin ez genuen beste luze bat du (L5). Aipamen oker bat geraman eta egin gabe
utzi genuen. Aitzakia ona itzuli eta bidea berriro egiteko.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
L1
(30 m, 8 aseguru, 5a). Hasieran, motzondoraino iritsi arte,
harmailak. Zati hau begetazioz zertxobait jantzia dago, baina ez du
molestatzen. Ondoren plakatxo batek estutu beharreko pasagunea duen sabel
batean uzten gaitu. Guk eskuinetik egin genuen, baina bidea egin ondoren irakurritako
aipamen batean, ezkerretik hobe dela zioten (hori dela eta bi aukerak marraztu
ditut krokisean). Azken metroetan zati lurkara bat zeharkatzen da. Azken metro
horiek joera gorakorra duen zeharkaldi bat dira (eskuin aldera). Zortzigarren
asegurua, goian eta ezkerrean dago, ia bilguneko erlaitz oinarriaren altuera
parean.
L2
(30 m, 8 aseguru, 5b). Ezker aldera egiten duen pitzadura polita bat
igo behar da hasieran. Euste leku onak ditu. Ondoren “postaontzilandia” den
plaka bertikala. Azken kimikoan dago luzearen pasagunea. Hobe ezkerreko
pitzaduratik plakatik baino.
Ia horizontalean 10 m inguru ezkerrera
egin arrakalez beteriko plakaren azpian jartzeko. Bilgunea aurkituko ditugun bi
kimikoetako edozeinean egin daiteke (1,5 m inguru bananduta daude).
Lehenengoari gorputzetik aseguratzeko aukera ere badago, lekuak hori uzten
baitu.
L3
(25 m, 7 aseguru, 5a). Arrakalez ostutako plaka ederra. Noizbehinka
baditu euste leku onak. Plaka gainditzean ezkerrera egin behar da eta horma
labur bati ekin. Bertan dago luzeko pasagune gogorrena. Azken metroak euste
leku onak dituen plaka batetik egiten dira.
L4
(25 m, 6 aseguru, 5b). Ageriko diedroa. Ondoren erdian
kanal-pitzadura moduko bat agertzen duen ezproia.
Oinez 20 m inguru igo aurrean dugun
hormaren oinarriraino. Bilgunea kimiko handi batean egin daiteke.
L5. Guk ez genuen egin. Azken bilgunetik bidezidorrari jarraituz ezkerrera egin behar da.
Materiala: 8-10 zinta +
bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak, baina
beraiekin “jolastu” nahi baldin badugu, harkaitzak aukera handiak ematen ditu
pitzadura eta zulo ugari baititu.
Arroka: Kalitatezko
kareharri grisa.
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena: 1h45min
Nork irekia: Antoni Alarcón eta Joan
Baraldes, urria 2016.
Nork garbitua eta birrekipatua: Santi Sanz, ekaina
2019
0 comentarios:
Publicar un comentario