© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2011/06/19

Bide polita, nahiko bertikala eta era askotako eskaladarekin. Estratudun plakak eta horma bertikalak kalitate oso oneko kareharri gris batean. Ekipamendua ezin hobea da, baina Brazil bidean baino bananduagoak daude aseguruak.

Iristeko: Orpierrera hurbildu (ikus informazio zehatzagoa)
Hurbiltzeko: Adrech-eko aparkalekutik Adrech-eko hormara igotzen den bidea hartu. Metro batzuk aurrerago, ezkerrera jotzen duen bidezidorra hartu. Bide honek, igoera eta jaitsiera txiki batzuekin, hormara hurbilduko gaitu (20 minutu inguru).

L1 (20 m, 9 aseguru, 5b+): Estratudun plaka bertikala. Hogei metro inguru egin eta gero bilgune alternatibo bat aurkituko dugu. Gora jarraitu eta 20 metro gorago aurkituko dugu lehenengo bilgunea.
L2 (20 m, 12 aseguru, 5c+): Hasietan horma bertikal motz bat euste-leku onekin, gero nahiko atletikoa den fisura bat eta, azkenik, plaka gris bertikal bat, ezkerretik eskuinera igotzen dena, bilgunera iritsi baino apur bat lehenago pasagune gogor batekin. Hiru bilgune aurkituko ditugu: bi kimiko bat eta spit batez osatuak eta bat 2 kimikoz osatutakoa.
L3 (30 m, 11 aseguru, 5b): Plaka txiki bat erresalte txiki batekin. Lurrak hartutako ranpa batetik jarraitu eta eskerreko plakara pasa. Bilgunea, erlaitz handi batean, hildako zuhaitz baten alboan.
L4 (25 m, 9 aseguru, 5c): Eskuinetik irten eta, ezkerretik eskuinera eginez, horma bertikal bat igo. Euste-leku onak daude, baina apur kanpora botatzen du.
L5 (25 m, 6 aseguru, 5a): Bilgunetik irten eta horma bertikal txiki bat gainditu. Luzeko zailtasun bakarra da. Ondoren bidea etzan egiten da eta zailtasuna asko jaisten da.
L6 (30 m, 13 aseguru, 5b): Bira labur batek banandutako bi plaka. Lehenengo plaka nahiko etzana da. Bigarrenak babaresa polit bat du.

Material nahikoarekin L4 eta L5 luzeak batera egin daitezke.




Jaitsiera: Kresta eskuin aldera (eki aldera) jarraitu. Kate batez babestutako zati horizontal bat zeharkatu. Ondoren, zati lau bat zeharkatu eta horma erraz bat igo. Kresta utzi eta bere ezkerretik jarraitu. Destrepe txiki bat egin eta bidezidorrera jaitsi. Ongi markatutako bidezidor honek lepo batera igotzen gaitu (10 min.). Beste aldera pasa eta bidezidorrari jarraituz bidea jaitsi. Ascle-eko hormaren albotik pasatuko gara. Jaisten jarraitu Adrech-eko hormara iritsi arte. Bere oinarria inguratzen duen bidezidorrari jarraitu eta berehala gara, modu eroso eta azkar batean, Adrech-eko aparkalekura jaitsiko gaituen bidean.

Materiala: 13 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kalitate oneko kareharri grisa.
Orientazioa: Hego-eki aldea
Iraupena: 2h45min. 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario