Peña
Predicadera hormara bueltatzen gara berriro, bere arroka ezin hobera eta
eguzkiz berotutako giro berora. Oraingo honetan Espolón Guanchinfu izena duen
bidea egin dugu. Espolón Estarlux bidea baino metro batzuk ezkerrerago dago.
Esan
beharra daukat toki honetan eginiko hiru bidetatik zailtasunean homogeneoena
eta hobekien ekipatutakoa dela. Arroka beti bezala luxuzkoa. Luze politenak
azken hirurak dira. L3ko zeharkaldi gorakorra ez da zaila, baina 3. asegurua
txapatu arte zertxobait expo da erortzen bazara erlaitz handi baten zorua joko
zenuke eta. Bilgune guztiak erosoak dira eta parabolt eta eraztunekin osatuak
(azkena izan ezik) daude. Hori dela eta arazoren bat izanez gero bidea
rapelatzeko aukera dago.
Aurreko
kasuren batean aipatu dudan modura, toki hau udazkenean eskalatzeko primerakoa
da, baina ez dakit zergatik gu beti udaran etortzen gara. Patua izango da.
Udaran hurbiltzen bazarete goiz altxa edota egun lainotua aukeratu. Bere
orientazioa dela eta (hego-ekialdea), eguzkiak goiz-goizetik gogor jotzen du.
Peña
Predicadera Parque Natural de la Sierra y los Cañones de Guara barruan kokatuta
dago. Eskalada arautzen duen agindu berriaren arabera (Ots 2016), urte osoan
eskalatu daiteke horma hauetan.
Iristeko, hurbiltzeko
eta jaisteko: Ikus hurrengo sarrera.
L1 (30 m, 8 aseguru, 4a). Erlaitz
batez banandutako bi plaka. Pasagunetxo bat bigarren plakan.
L2 (30 m, 5 aseguru,
4b).
Plaka handi bat eta hormatxo bat etzanagoa den tarteko zati batez bananduak.
Igo ahala zailtasuna gutxitzen doa.
L3 (30 m, 5 aseguru,
4b).
Zeharkaldi gorakorra ezker aldera. Ez da zaila, baina hirugarren asegurua
txapatu arte zertxobait expoa da erortzekotan erlaitz handiko zorua jotzeko
aukera baitago. Bilgunea oso ezkerrera, uharra pasa eta gero.
L4 (35 m, 6 aseguru, 4c). Ezproiari
jarraituz erresalte batean amaitzen den plaka. Ondoren zati etzana eta azkenik,
bilgunera iritsi baino lehen, euste leku onak dituen hormatxo bertikala.
Hormatxo honetan dago luzeko pasagunetxoa.
L5 (30 m, 9 aseguru, 5b). Plaka
hasieran.Ondoren kanal zabal bat eta jarraian oso ongi babestutako (aseguruak
gertu) hormatxo-sabaitxo bat. Bere eskuinetik ongi igotzen uzten da eta behetik
begiratzerakoan ematen duena baino askoz errazagoa da. Zertxobait igo eta
ezkerrean geratzen zaigun kanalean sartu. Pasagune fin para bat eman behar dira
hurrengo asegurua txapatzeko (asegurua ez oso eskura) eta igo ahala,
bilgunerainoko tartean, luzea etzaten joaten da
L6 (20 m, 4 aseguru, 5c). Plaka etzana
hasieran eta ondoren, ongi ekipatutako kanal-tximini bertikala. Kanal-tximiniak
barrura sartzen zaitu eta oposizio pixka bat egin behar da igotzeko (motxilak
molestatzen du).
Materiala: 9 zinta +
bilgunerako materiala. Fisureroak eta friendsak soberan.
Arroka: Kareharria (itsasgarritasun
handiko tillita trinkoa).
Orientazioa: Hego-ekialdea
Iraupena: 2h15min.
Nork irekia: Angel
Guerrero, Paco Hinojo, Joaquin Floria eta Jorge Castaño, 1985.
0 comentarios:
Publicar un comentario