Guillem Arias nekaezinaren beste bide bat.
Eskertzekoa da gizon honen lana. Lerro hauetatik, esker mila.
“Nuria” oso ongi ekipatutako bide erraza da.
Eguraldia oso segurua ez denerako, arroka oso lehorra ez dagoenean edo eskalada
egun bat osatzeko bide aparta da. Bidea plaka etzan handi bat da. Denak nahiko
etzanak, azken luzea izan ezik. Azken honek bi hormatxo ditu.
Bide hau ere aproposa da haurrak edo inoiz eskalatu
ez duen jendea eramateko, baita ikastaroak emateko. Horma ez da ezertan
bertikala eta bilguneak oso erosoak dira. Horrez gain, bilgune batzuk 4
paraboltez osatuta daude eta horrek aldi berean bi bikotek eskalatzeko aukera
eskaintzen du.
Hirurogei metroko bi sokekin luzeak binaka elkartu
ditugu. Soka motzagoekin edo jarduera luzatu nahi badugu banaka egitekoa aukera
dago ere.
Bidea Miranda de Santa Magdalena gailurrean amaitzen
denez Magdalena Superior edo Inferior orratzetan dauden beste bide batekin
jarraitu daiteke.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera
(Montserrat 2).
Eskemako (a) bidea: “La Torna”ko lepoa pasa ondoren, bideari jarriatu eta Mirador de Sant
Joan osoa inguratu Punta Pam a Pam orratzarekin osatzen duen leporaino iritsi
arte. Bideari jarraitu. Bidea erorita dagoen zati batekin egingo dugu topo.
Zati hori pasa eta behe aldera egiten duen bideari jarraitu. Bidegurutze batera
iritsiko gara. Bertan pintura berdearekin puntu bat margotuta duen zuhaixka
batekin egingo dugu topo. Gora egiteko unea da (bidea zertxobait hartuta dago
eta zertxobait “basurdearena” egiten ibili behar da). Plakak gure ezkerrean
sumatzen ditugunean (10 min inguru Punta Pam a Pam lepotik) ezkerrera jo
(hasieran emeki beherantz eta gero gorantz egiten du) plaka oso etzan bat
aurkitu arte. Plaka horren oinarria jarraitu zilar koloreko parabolt bat
aurkitu arte. Aurrera 10 m inguru eginez txapa horia (Gullem-enak beti horrela
koloreztatuta daude) duen parabolta aurkituko dugu plakaren oinarrian. Parabolt
horrek “Nuria” eta “Directa Nuria” bideen hasiera adierazten du.
Eskemako (b) bidea: Guillem
Arias-ek beste bide bat proposatzen du (https://blogdelguillem.blogspot.com).
L1
(55 m, 10 aseguru, 3b). Plaka etzana. Hasi eta 4 m ingurura nahiko
gertu dauden 2 parabolt ikusiko ditugu. Ezkerrekoa “Nuria” bidearena da eta
eskuinekoa “Directa Nuria” bidearena. Luzearen bigarren zatia (R1´ondoren)
errazagoa da (II).
L2
(45 m, 9 aseguru, 3c). Zertxobait gehiago pentsatu beharra dagoen
bi pasagunetxo dituen plaka etzana.
L3
(50 m, 10 aseguru, 3c). Ur-arrastoa
zeharkatu (euria egin ondoren bustita aurki dezakegu) eta plaka etzanetik igo.
R3´ bilgunetik aurrera oinez igotzen den tarte oso etzan batek banatzen dituen
bi erresalte soilik geratzen dira.
Jaitsiera:
Oinez.
Materiala: 10 zinta + bilgunerako
materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria (Konglomeratua)
Orientazioa:
Hego-mendebaldea.
Iraupena: 50min.
Nork ekipatua: Guillem
Arias, 2010.
0 comentarios:
Publicar un comentario