© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2020/10/24

 

Bide bitxia. L1 eta L3 luzeak kanal estu baten barrutik doaz. Zati bertikal batzuk dituzte eta bertan, X handi bat eginez, tximiniak igotzeko teknika jarri behar da praktikan. Niri gertatzen zaidan bezala, eskalada mota horretara ez bazaude ohituta, izerdi patxada bat botako duzu. Orduan eta kanporago joan hobe, baina batzuetan, ia nahi gabe, barrura sartzen zara eta kasu horietan arrastaka ibili behar zara. Bestalde Predicaderan beti eguzkitan eskalatzea ohituta egonik, deigarria egiten da bide hau ia ibilbide guztia haizetik babestuta geratzen da eta itzaletik doa. Arroka, beti bezala, primerakoa. Ekipamendua ere.

Bidea aurkitzeko “Jabali errante” bideko oinarritik metro batzuk ezkerrera mugitu. Bidearen oinarrira jaisten uzten duen soka finko bat aurkituko dugu . Bidearen izena harkaitzean margotuta.

 

Iristeko, hurbiltzeko eta jaitsiera: Ikus hurrengo informazioa.

 

L1 (35m, 17 aseguru, 5c).  Horizontalagoa den kanal-tximinia batez banandurik dauden bi kanal-tximinia bertikalek pasagune fin batzuk dituen plaka hori batean uzten gaituzte. Kanal-tximiniako bi zati bertikaletatik, bigarrena da luzeena eta mantenduena.

L2 (25 m, 9 aseguru, 5c). Pasagune fina bilgunetik irteteko. A0 modura egiteko aukera dago. Gero zailtasuna gutxituz doa eta euste leku onak dituzten plaka eta erresaltetatik igotzen da.

L3 (30 m, 9 aseguru, 4c).  Lehenengo luzekoak baino txikiagoak diren erresalteak dituen kanal-tximinia. Erresalte zailena, azkena.

L4 (35 m, 11 aseguru, 5b).  Hiru zati bertikal aurkezten dituen erdiko ezproitik igo behar da. Hirugarren zati bertikala ematen duena baino hobeto gainditzen da euste leku onak baititu. Luzearen zailtasunak hirugarren zati bertikalaren hasieran eta amaieran daude. Bilgunea zertxobait deserosoa. Bilgunea eta oinak ipintzen dituzun lekuaren artean metro batzuetako sakonera duen kanal bertikal  bat dago. Zutik jarrita ez da postura hartzen. Onena eserita aseguratzea da.

L5 (35 m, 10 aseguru, 6a+ edo A0/5b).  Bilgunetik irteteko 2 paraboltekin ongi babestutako pasagune makurtua. Ezproiaren ertzetik zertxobait igo eta bere eskuinean geratzen den plaka bertikalera pasa behar da.Horretarako eskuineko kanalean zertxobait sartu behar da. Zati bertikala, baina euste leku onekin. Pasagune fina irteeran. Harmaila batzuk eta azken plakatxoak bilgunean uzten gaituzte.

 




Materiala: 17 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisuak ez dira behar.

Arroka: Kareharrizko tillita, oso urratzailea. Kalitate berezikoa.

Orientazioa: Hego ekialdea.

Iraupena: 2h.

Nork irekia eta ekipatua: “Sueño vertical”, abendua 2017.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario