Uste genuena baina gogorragoa suertatu
da bidea. Behetik irekia. Eskalada mota aldetik luze oso desberdinak (plaka,
gandorra, horma…)
Lehen luzeko horma-makurgune laburra
gainditzeko estutu behar da (kanpora botatzen du) eta azken luzeari 6a
zailtasuna ematen diogu. Lehen metroak ongi eskalatzen uzten ditu, baina
zailtasunean oso mantendua eta paso fin ugari dituen plaka bertikala da. Luzearen erdia egin ondoren gauza
lasaituko dela pentsatzen duzu, baina oker zaude, estutzen jarraitu behar da.
Ia amaiera iritsi arte ez du treguarik ematen.
Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.
L1 (20 m, 3 aseguru, 5c). Euste
leku oneko plaka nahiko etzana hasieran. Lehen eta bigarren aseguru artean
urrutiratzea, baina autobabesak jartzeko nahiko aukera daude. Ondoren
horma-makurgune labur bat. Euste lekuak ditu, baina kanpo aldera botatzen du. Azken
asegurutik bilgunera doan tartea zertxobait expoa da, gehien bat
bigarrenarentzat zailtasun maila aldetik justu bazabiltza. Eskuin aldera egiten
du eta erortzen bazara pendulu eder bat daukazu.
L2 (25 m, 5 aseguru, 4b). Eskuin aldera
irten. Gandorrera igotzeko pasagunetxo bat. Ondoren harri-bloke handiz
osatutako gandor zabala. Blokeren bat edo besterekin arreta izan behar da.
L3 (30m, 1 aseguru, 3c). Azken plaka handira iristeko egin behar den
trantsiziozko luzea. Lehen 15 metroak oinez egiten dira. Ondoren 5 m inguruko
plakatxo etzana, parabolt batekin babestua. Bilgunea erlaitz eroso batean.
L4 (30m, 11 aseguru, 6a). Bilgunetik
ezkerrera ikusten den parabolt lerroa jarraitu behar da. Bilgunetik irten eta
3-4 metro ezkerrera desplazatu parabolt lerroaren bertikalaren azpian jartzeko
eta igotzen hasi. Lehen metroak ongi egiten dira, baina hirugarren-laugarren
asegurutik aurrera oinak ongi jartzea funtsezkoa duten pasagune finak aurkituko
ditugu. Plaka bertikala da eta zailtasuna mantendua da. Txapen artean eskalatu
behar da. Hori bai, noizbehinka deskantsatzea ahalbidetuko diguten euste lekuak
aurkituko ditugu.
Jaitsiera: Bidea rapelatzeko prestatuta dago. Bilgune guztiak bi parabolt eta bi
eraztunez osatuta daude. Aukera hori egokia da hormako beste bideren bat egin
nahi bada. Oinez jaisteko atzean dagoen bidezidorra aurkitu eta oinez jaitsi.
Kotxera iristeko guztira 25 min inguru beharko ditugu.
Materiala: 11 zinta + bilgunerako
materiala. Fisu edota friends joko bat L1 luzerako.
Arroka: Kararria.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h 30 min.
Nork irekia
(behetik): David Dominguez eta Juan Gutierrez, otsaila 2014.
0 comentarios:
Publicar un comentario