© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/07/18

Hurrengo bidea noiz argitaratuko duten itxaroten, Sendero Limite taldeak aditzera eman duten azken bidea da hau. Bere alboko “Vía del molondro” bidearen antzekoa da. Kalitatezko granitoan eskalatzen da eta itsasgarritasunezko plakak dira nagusi. L5eko plaka oso polita. Sendero Limitekoek diotenez bidearen izena mendizaletasunean aitzindari izan zen emakume baten omenez jarri dute. Lady Lister Vignemale gailurra igotzen lehena izan zen 1838. urtean.

Ongi ekipatua (luzeetan 8 mm-ko paraboltekin eta bilgunetan 10 mm-koekin) eta bilguneak toki erosoetan ipiniak. Altuera sentsazio gutxiko bidea. Bidea horma segida bat gainditzen doa eta edozein unetan bidetik jaisteko aukera dagoelako sentsazioarekin igotzen da. Luze batzuk nahiko motzak dira eta material nahikorekin aukera dago binaka egiteko (adibidez L1-L2 eta L6-L7).  Luze ugariko bideak eskalatzen hasi direnentzat bide aproposa. Itsasgarritasunezko plakak gustatzen zaizkienentzat ere bide egokia.

L4tik aurrera bi bideak paraleloan doaz, bilgunean erlaitz berdinetan daude eta posible litzateke bide batetik bestera pasatzea. Bidea “Machos” bidezidorrak eskuinera egiten duen lehen bihurgunea (bigarren bihurgunea) baino 5 m aurrerago hasten da.

 

Iristeko: Panticosako bainuetxera hurbildu eta inguruan dauden aparkalekuren batean kotxea utzi.

Hurbiltzeko: Ikusihurrengo sarrera.

 

L1 (25 m, 6 aseguru, 3c). Kanal belzkara hasieran. Ondoren harmail batuzk bilgunean uzten gaituzte (zinta bat pinuan + parabolt 1).

L2 (25 m, 5 aseguru, 4b). Erresalte bat bilgunetik irteteko. Ondoren itsasgarritasunezko plaka bat. Azlen metroetan arrokak ondulazioak erakusten ditu.

L3 (40 m, 2 aseguru, II). Trantsiziozko luzeqa. Bilgunetik oinez irteten da eta 10 m inguru egin ondoren ia oinez igotzen den gandor zabal eta oso etzan bati ekiten zaio. Bilgunea justu mugarria baino lehen dago.

Oinez ezkerreko hormara pasatuko gara. Bidea erakusteko soka finko bat ipinita dago.

L4 (20 m, 6 aseguru, 5a). Horma bertikal motza bat hasieran (hobeto egiten da lehen aseguruaren eskuin aldetik) eta ondoren itsasgarritasunezko plaka etzana. Gauza gutxi dago eskuetarako eta oinetaz fidatu beharra dago.

L5 (25 m, 8 aseguru, 5c). Erdian mini-erresaltetxo bat duen plaka erraldoia. Itsasgarritasunezko pasagune finak hirugarren eta bosgarren aseguruen artean. Luzatuz eta zertxobait tranpeatuz posible da A0 modura egite. Bilgunea pinu batean.

L6 (25 m, 6 aseguru, 4c). Ese moduko bat eginez igotzen den itsasgarritasunezko plaka. Gainditu ondoren, harmaila batzuk bilgunean uzten gaituzte.

L7 (30 m, 6 edo 7 aseguru, 3c edo 5c). Plaka etzana. Plakaren amaierara iristerakoan bi aukera daude. Lehena eskuinetik igotzea da. Trepada motz batek (pinutxo batean kokatuta dagoen zinta batekin babestua) bilgunean uzten gaitu. Bigarren aukera zertxobait kanpora botatzen duen 2 m inguruko horma labur bati ekitea da. Luzatu egin behar da (edo altua izan) euste leku onera iristeko. Zati honetako zailtasuna 5 c mailakoa da. Ez dator bat luze osoak erakusten duen zailtasun mailarekin. Zertxobait gehiago konplikatu nahi duenarentzat dela ematen du. 5c-ko pasagunea ongi babestua dago gertu dauden bi paraboltekin eta, nahi izanez gero, A0 modura egiteko aukera ematen dute.

L8 (40 m, 6 aseguru, 5a). Erresalteak dituen horma hasieran. Ondoren itsasgarritasunezko plakatxo batek mini-pinu bat duen erlaitz batean uzten gaitu. Hor aurkituko dugu bilgunea. Bilgunea aurrerago egin daiteke (pinu handi batean) gandor oso etzanari jarraitu (15-20 m inguru).

Hurrengo hormaren oinarrira iristeko, oinez, eskuinera, 20-30 m inguru egin behar dira.

L9 (25 m, 6 aseguru, 4c). Itsasgarritasunezko diedro-plaka hasieran. Ondoren eskuinera egiten zen zeharkaldi motz batek kolore marroiko arrastora eramaten gaitu. Bilgunea, arrasto marroiari jarraituz, 5-10 m atzean dago (pinu handi batean).

Hurrengo hormaren oinarrira iristeko, oinez, eskuinera, 15-20 m inguru egin behar dira.

L10 (25 m, 5 aseguru, 5a). Diedro-plaka. Azken metroak itsasgarritasunezko plakatxo batetik doaz. Bilgunea pinu txiki batean.





Jaitsiera: Mugarriak jarraituz berehala gara jaisteko bidezidorrean. Kotxera itzultzeko bideari jarraitzea soilik gertatzen da

 

Materiala: 8 zinta (13 luzeak elkartzen baditugu) + bilgunerako materiala. Fisureroak eta friendsak alferrikakoak.

Arroka: Granitoa.

Orientazioa: Hego mendebaldea.

Iraupena: 2h15min

Nork irekia eta ekipatua: Enrique Recio, Isabel Armendariz eta Julio Benedé, iraila 2021.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario