Morata negurako ezin hobea da. Eguzki
pixka bat badago eta haizerik ez badu jotzen manga motxean eskala daiteke ere.
Plaka handiaren ezker aldean ireki eta ekipatu dituzten bide berriak
gozagarriak dira. Maila gozagarria, kotxetik 2 minutura eta amaitzerakoan taberna
hor bertan, garadardotxo bat hartzeko. Gainera bide desberdinak konbinatuz
“luzeak egiten” egon garen sentsazioarekin amai genezake. Nor eskaini dezake
gehiago?
Bideak erraz aurkitu eta identifikatzen
dira bere oinarrietan bidearen izena agertzen duen plakatxo batzuk ipinita
daudelako. Plakatxo horietan “Furtiva” eta “Proscrita” bideari Vº mailako zailtasuna ematen
diote eta “Purriano” bideari 6a, baina, zalantzarik gabe, zailtasun maila
zertxobait errazagoa da. Bilgune guztiak bi parabolt eta bi eraztunez osatuta
daude bidea rapelatu ahal izateko. Behean jendea badago adi harriak ez
botatzearekin.
“Equipo Vodka” taldeko kideen (Jesus
Yarza, Javier Vera eta lagunak) beste lan polit bat.
Iristeko
eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.
Furtiva (4c, 50 m, derrigorrez 4c)
L1
(25 m, 8 aseguru, 4b). Zailtasun aipagarririk ez duen arroka oneko
plaka.
L2
(25 m, 8 aseguru, 4c). Aurrekoa baino zertxobait bertikalagoa.
Zertxobait gehiago pentsaraziko digun pasagunetxoa hirugarren aseguruaren
inguruan.
Proscrita
(4c, 55 m, derrigorrez 4c)
L1
(25 m, 9 aseguru, 4b). Euste leku onak dituen plaka bertikala.
Zertxobait gehiago pentsaraziko digun pasagunetxoa zortzigarren aseguruaren
inguruan.
L2 (30 m, 7 aseguru, 4c). Plakatxo batekin hasten da. Ondoren harmaila batzuetatik plaka-erresalte batera iristen da. Harmaila batzuk azken horma bertikalari ekin baino lehen. Horma honek euste leku onak aurkezten ditu.
Purriano
(5c, 80 m, derrigorrez 5b)
L1
(30 m, 10 aseguru, 5b). Hasieran oinetan fidatu behar den
pasagunetxoren bat duen plaka. Ondoren hankak irekita ongi igotzen den
pitzadura diedroa. Euste leku oneko sabaitxoa eta azkenik, plaka batek
bilgunean uzten gaituzte.
L2 (20 m, 5 aseguru, 4b). Plaka etzana. Garbiketa lan handia egin da, baina oraindik zertxobait zikina dago. Jendea pasa ahala hobetuko da. Bilgunea iritsi baino lehen erresalte motz bat dago.
L3 (30 m, 13 aseguru, 5c). Lehenengo asegurua “Relájate y disfruta (6a)” bidearekin komuna da. Euste leku ugari eta arroka-zubi handiak dituen horma bertikal batekin hasten da. Irteera bertikala eta atletikoa. Hormaren irteeran estutu beharreko zati labur bat dago (3 parabolt gertu; A0 modura egiteko aukera dago). Ondoren zailtasun maila jaitsi egiten da eta oinetan fidatu beharreko pasagunetxo finen bat duen plaka luze batetik igotzen da. Azken erresalte eta plakatxo batek bilgunean uzten gaituzte.
Jaitsiera: Bideetatik
rapelatuz. Behean jendea eskalatzen badago, arretaz ibili harriak ez botatzeko.
Materiala: aukeratzen den
bidearen arabera 9 eta 13 zinten artean + bilgunerako materiala. Friendsak eta
fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kareharria.
Morata kalitateduna.
Orientazioa:
Hego
mendebaldea. Neguan eguerditik aurrera eguzkiak ematen dio bete betean.
Iraupena: Furtivos eta
Proscrita bideetarako 45 min bakoitzarentzat eta 1h15 min Purriano bidearentzat.
Nork
irekia/ekipatua:
Furtiva eta Proscrita Javier Vera eta Jesús Yarza.
Purriano "Equipo Vodka" taldeko Javier Vera, Jesús Yarza eta Carmelo Torrijo.
Aupa Xabier!
ResponderEliminarLehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiat blog honekin egiten deken lanagatik, lan itzela.
Furtivas bidea igo genian igandean eta bai oso erraza eta ondo aseguratua zeok, baina arroka batez ere lehen luzeko zati batzutan nahiko hauskorra edo soltea zegokela iruditu zitzaigun.
Besterik ez, eskertu berriro ere hire lana.
Jokin