© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/06/07

OHARRA: sarrera hau aurreko sarrera baten eguneraketa da.

Ataun Gipuzkoako herri luzeena da. Jentilbaratzako hormetan eskalada eskola bat dago eta ertzean luze ugariko bide bat, oso polita. Lehen ongi ekipatua zegoen, baina orain hobeto orain dela gutxi Gipuzkoako Mendi Federazioak birrekipatu duelako. Luzeetan 12 mm-ko paraboltak aurkituko ditugu eta bilguneak katez elkartutako 2 kimikoz osatuta daude. Bilguneak eraztunez hornituta daude. Beraz bilguneak rapelatzeko prestatuta daude.
Bideak maila oso lorgarria duenez luze ugariko bide batean eskalatzen hasteko egokia izan daiteke. Hurbilketa eta jaitsiera oso erosoak ditu.

Iristeko: Ataunera joan eta San Martin igaro eta berehala ezkerretara, Arrateta auzo aldera, hartu eta 500 metro aurrerago ertz guztia ikusiko dugu. Kotxea aurkituko dugun bidegurutze batean edo bide ertzean utzi.

Hurbiltzeko: Errepidetik igo, errekatxoa gurutzatu eta hormaren oinarrira igo (3 min).

L1 (40 m, 9 aseguru, 4c): Plaka etzana arroka trinko batean. Luzearen amaieran dagoen horma gainditzeko trukua arrokaren ertzean dagoen moko batera igotzea da.
L2 (40 m, 6 aseguru, 4a): Plakatxo etzan batzuk jarraian. Lehen asegurua 4-5 metrora dago. Luzeko pasagune “zailena” aseguru horretara iristea da.Emanten duena baino errazagoa da (ezkerrera zeharkaldia oinentzako erlaitz txiki batzuen gainetik), baina zertxobait "expo" da.
L2bis (45 m): Oinez egiten da.
L3 (45 m, 4 aseguru, 3c): Kanal bitxi bat hasieran, oso etzana. Jarrain plakatxo bat. 
L4 (40 m, 8 aseguru, 4b): Plaka bat hasieran. Diedro-tximinia batean amaitzen du luzeak. 
L5 (50 m, 2 aseguru, 3b): Kresta jarraitu behar da beti. Bilgunea gailurrera esplanadara iritsi baino lehen dagoen paraboltean egin behar da.




Jaitsiera: Lepo batetaraino jaitsi gailurretik irteten den bidezidor malkartsua jarraituz. Hemendik bi aukera daude. Lehena ezkerretik jaistea da. Horretarako bidezidor baten arrastoak jarraitu behar dira. Bidea nahiko malkartsua da. Harrobira eramaten du bideak. Tarte labur batean destrepe txiki bat egin behar da. Ez da zaila baina arretaz ibili behar da bertan. Lurra hezea badago mendiko oinetako eramatea komenigarria da bide hau aukeratzen bada.
Bigarren aukera eskuinean dagoen kanaletik jaistea da. Metro batzuk jaitsi ondoren malkartsuagoa egiten da. Eskura geratzen den zuhaitz batetik rapelatzeko unea da. Kanalaren oinarriraino rapelatu. Hesi bat zeharkatu eta bidezidor on batetik errepideraino jaitsi. Nire iritziz aukera hau da garbiena, azkarrena eta erosoena.

Materiala: 10 zinta + bilgunetarako materiala. 
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Ipar-ekialde.
Garaia: Urte osoa. Euria egin eta gero, lehenengo luzean, hormaren azpian, filtrazio bat egoten da. Filtrazioak nahiko egun irauten du eta hormara hurbiltzea bustita egoten da.
Iraupena: 2h15min.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

4 comentarios:

  1. Espansio guztiak 12mm-tako paraboltez aldatuak izan dira. Bilerak katez elkartutako kimikoekin errekipatuak izan dira, lehenbizikoa (2 parabolt) eta azkenekoa izan ezik.

    ResponderEliminar
  2. Entzuna neukan (Gipuzkoako Mendi Federazioak birrekipatu omen du). Berriro egiteko asmoa neukan ea nola geratu den ikusteko, baina oraindik ez dut aukera izan. Ea egun hauetako batean errepikatzen dudan (berriro).
    Ongi izan eta eskerrik asko informazioagatik.

    ResponderEliminar
  3. Ekipazio bikaina. Eskalada erraza bezain ederra! Mila esker informazio honengatik guztiagatik, Xabier!

    ResponderEliminar
  4. Ez horregatik eta
    jarraitu disfrutatzen!

    ResponderEliminar