© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/03/16

Oharra: 2011ren urrian argitaratutako sarrera batek eguneraketa da hau.
Aiako Harria bezalako paraje zoragarrian eskalatzen egun eder bat igarotzeko bideak ditugu bi hauek. Bi bideak errazak dira eta orokorrean trinkoa den granitoz osatutako plaka etzanetan zehar doaz. Aurreko udaberrian Gipuzkoako Mendi Federazioak bideak kimikoekin birrekipatu zituen eta orain ekipamendua luxuzkoa dela esan daiteke. Lehenengo luzean aseguruak gertu daude eta bilgune guztiak leku erosoetan egiten dira. Asko gozatzen den bide horietakoak dira. Pena bat da hain azkar amaitzea.
Bere zailtasun maila baxua dela eta, aproposak dira luze ugariko bideetan sokaren buru bezala eskalatzen hasteko. Bide hauek inguruan dauden eta luze batekoak diren beste  bide batzuekin konbinatuz egun polit bat osa daiteke  (informazio gehiago http://oiartzualdeaneskalatzen.blogspot.com/p/aiako-harria.html)

Iristeko: Oiartzun herritik Irunera doan errepidea (GI-2134) jarraitu. Kilometro bat aurrerago (1,3 Km), bidegurutze batean, eskuinera hartu (GI-3454).  “Ingelesaren gaztelua 7” adierazten duen kartela dago. Aiako Harri aldera igo. Mendate gainean aparkatu, eskuinean dagoen zelaigune handian.

Hurbiltzeko:  Kotxea uzten den lekutik hiru panel ikusiko ditugu. Eskuinago kokatuta dagoen panelaren eskuinean jaiotzen den belarrezko pista hartu. Ehun metro aurrerago ezkerrean aurkituko dugun bidezidorra hartu. Bidezidor hori pintura gorri, hori eta zuriz markatuta dago eta “bunker” txiki baten albotik igarotzen da. Berehala, 20 metro eskas aurrerago, bidezidorra utzi eta pintura gorri, hori eta zuriz eginiko X bat duen pago baten aurrean jaiotzen den bidezidor batetik (arrastoak) igo behar da. Bideari jarraitu eta zelaigune batetara iritsiko gera. Hemendik Muganixen profila ikus daiteke bere osotasunean. Bideari jarraitu eta enbor zuzen eta luzez osatutako pagadi batera iristen da. Pagadia zeharkatu, apur bat altuera galduz, Muganix inguratzen duen bidezidorra aurkitzeko. Bide zuzena aurkitu dugula erraz jakiten da bidearen hasiera egurrezko ohol zahar batzuekin hesituta baitago (abereak ez igarotzeko izango dela suposatzen dut). Bide horretatik igo Muganixeko ertzaren oinera iritsi arte. Ertza inguratu Muganixeko gailurretik jaisten den belarrezko kanalaren parera iritsi arte. Hormara hurbildu. Lehenengo aseguruak berehala antzematen dira.




Erlaitz I (4b, 80 m, derrigorrez 4a)
L1 (25 m, 8 aseguru, 4b): Plaka nahiko etzana euste-leku onekin. Itsasgarritasun oso oneko arroka. Pasagunetxo gogorrena bidearen sarreran dago. Aseguruak nahiko hurbil. Bilgunea, kimikoz osatua, zuhaitz txikiaren alboan dago.
L2 (25 m, 5 aseguru, 4a): Arroka trinkoz osatutako plaka etzana. Aseguruak aurreko luzean baino zertxobait urrutirago daude. Bilgunea 3 parabolt eta spit batez osatua. 
L3 (30 m, 3 aseguru, 3b): Zailtasuna asko jaisten da luze honetan. Plaka asko etzaten da eta hormatxo bat izan ezik beste guztia oso erraza da.

Ekipatzaileak: Iñaki Igoa, Andoni Arregi eta Harry Martin Alejandre, 2006. Gipuzkoako Mendi Federazioak 2014ko udaberrian kimikoekin birrekipatua.

Erlaitz II (4b, 80 m, derrigorrez 4a)
L1 (25 m, 11 aseguru, 4b): Lehenengo metroak Erlaitz I-ekin komunak dira. Gero, bosgarren aseguruan, bideak eskuinera jotzen du. Luzea bere auzoko bidearen antzekoa da.
L2 (25 m, 4 aseguru, 4a): Arroka trinkoz osatutako plaka etzana. Aseguruak aurreko luzean baino zertxobait urrutirago daude. Bilgunea Erlaitz I bidearekin komuna da.

L3 (30 m, 3 aseguru, 3b): Erlaitz I bidearekin komuna da luze hau.

Ekipatzaileak: Iñaki Igoa eta Jose Rivas, 2009. Gipuzkoako Mendi Federazioak 2014ko udaberrian kimikoekin birrekipatua.



Materiala: Egin nahi dugun bidearen arabera 8 edo 11 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude
Arroka: Granito zaharra oso itsasgarritasun onarekin. Arroka trinkoa, baina blokeren bat zaindu behar da.
Orientazioa: Mendebaldea.

Iraupena: 1h15min.

Cambiar idioma (Castellano)
Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario