Aixitako bide erregina. Arroka ezin
hobea eta, bailara aldera, merezi duten ikuspegiak. Bidea arrokak aukera
eskaintzen duen lekuetan auto-aseguruak jartzeko diseinatuta dago. L2ko plaka
bertikala gogortxoa da, baina guretzat giltzarria den luzea L4 da. Lehenengo
zatia bi paraboltek babesten dute, baina gainerako 2/3etan ez dugu aseguru
finkorik aurkituko. Oinekin fin ibiltzeko luzea da eta zailtasun maila ondo menperatuta
joan behar da lasai eskalatzeko eta autobabesak dauden pitzadura gutxi horietan
jartzeko.
Bilguneak leku erosoetan daude. Bidea
rapelatu ahal izateko ekipatuta dago. Bilgune guztietatik arazorik gabe jaitsi
ahal izango gara 60 m-ko 2 sokekin. Inguruko beste bideren bat egin nahi izanez
gero, rapel batean jaitsi daiteke Aixita eta Haitz Handiaren arteko lepora.
Goitik, gaztelutik, irteteko asmoa
badugu, R5etik gailurrera 60 metro inguruko gandorrari jarraitu behar zaio.
II-III mailako trepada bat da.
Krokisen batean L1 eta L2 lotzen
dituzte. Ez dugu aholkatzen. Horrek L2ko pasagune finak soken pisu guztiarekin
ematea behartzen zaitu. Gainera, R1etik, komunikazioa erosoagoa eta arinagoa da
sokakidearekin.
Bide guztiz gomendagarria.
Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.
L1 (25 m, 1 aseguru,
4b).
Plakatxoa hasierako hormatxo laburrera iritsi arte. Luzeraren pasagune gogorra
hemen dago. Hormatxoa gaindituta, harkaitz trinkoko plaka etzan batek
jarraitzen da. Arroka-zubiren bat eta friends-en bat jartzeko aukera. Bilgunea
zuhaitz handia baino 2 m gorago dago.
L2 (30 m, 5 aseguru,
5c).
Plaka zimurtsu batek harri trinkoko plaka etzan batean uzten gaitu, eta plaka
horrek zati bertikalean. Plaka bertikal fina, oinak ondo jartzeko modukoa. Urrutiratzea
3. eta 4. aseguruen artean, baina horien artean pitzadura nabarmen bat dago,
eta horrek aukera ematen du autobabes bat jartzeko. 4. segurua txapatu ondoren,
azken zatia zertxobait errazago egiten da parabolten eskuinetik igota. Zuzen,
baliteke 5c baino pixka bat gogorragoa irtetea.
L3 (20 m, 2 aseguru,
5a).
15 bat metroko zeharkaldia eskuinerantz, sabai handi batzuen azpitik. Rtik
irten eta tontor txiki batera igo. Metro pare bat jaitsi eta oinetarako duen
erlaitz moduko batetik arroka trinkoko plaka horizontalean zeharkatu. Amaieran,
horma txiki bat, goian parabolt batekin babestua. Paraboltera igotzea erraz
babesten da arrakala horizontal batean friends bat kokatuz. Luze erraza.
Zailtasun bakarra bilerara igotzea da.
L4 (25 m, 2 aseguru,
5b).
Bileratik horizontalean 3 m eskuinetara irten. Arroka trinkoko plaka bertikal
labur bati ekin behar zaio. Plaka ur tanta handiz osatuta dago. Eskuetarako gauza
gutxi. Oinez fidatzeko tartea da. Tarte horretan, luzera horretan dauden bi
parabolt bakarrak aurkituko ditugu. Bigarren parabolt horretatik bilerara arte
(18 m inguru) ez dago aseguru finkorik. Arroka trinkoko plaka bat da, apur bat
etzana, eta bizpahiru pitzadura ditu friendsak jartzeko. Goian, irteeran, hobe
da pixka bat eskuinetik egitea, zuhaitza dagoen tokitik, sabai handiaren
azpitik. Plakak eskuetarako erlaitz zeihar ezin hobea du. Zuzen, pasagune fina
ateratzen da (gainera, zaila babesten)
L5 (30 m, 4 aseguru,
5b).
Luzeraren zailtasuna gutxitzen doa igo ahala. Lehenengo metroak 4-5 metroko
horma bertikal batetik egiten dira. Helduleku onak ditu. Pasagune gogorrena
bileratik irtetea da. Bi ipuru daude eskuinean. Bigarrenean, lehen asegurua
dago (zinta bat). Lehen ipuruaren laguntzaz, ondo egiten da. Laguntza hori alde
batera utzita, pixka bat gogorragoa irteten da. Plaka bertikal batetik
jarraitzen du, helduleku asko dituena, sekulako sustraiak (atentzioa deitzekoak)
dituen ezpel handi bateraino. Luzearen bigarren zatia arroka nobleko plaka luze
bat da, inoiz bukatzea nahi ez duzun horietakoa helduleku, pitzadura eta
erlaitz ugariekin. Amaitzeko, bilerara igotzeko irtengune polit bat dago. Hobe
ezkerretik egitea.
Gailurreraino jarraituz gero (horixe
egin genuen guk), II-III-ko 60 bat metro dira, “ensanble” modura egin
daitezkeenak.
Jaitsiera: Gazteluaren
hondarretatik abiatzen den bidezidorrari jarraitu. 10-15 minututan bidegurutzea
dagoen mendi-lepora iritsiko gara. Ezkerreko bidea hartuta, autora iritsiko
gara. Guztira, lasai-lasai jaitsita, 25 minutu inguru izan daitezke autora
iristeko.
Materiala: 8 zinta + bilgunerako
materiala. Friends- eta pitzadura-joko bat. Zinta batzuk ere ondo etor
daitezke.
Arroka mota: Kareharria.
Orientazioa: Hego-ekialdea.
Udan bero handia.
Iraupena: 2 ordu
Nork irekia/ekipatua: Joseba Arlegi,
2013ko ekaina.
0 comentarios:
Publicar un comentario