© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2025/03/21

Bide polit eta laburra, igo ahala hobetzen doana. Pena da hain laburra izatea. Jarraitzeko gogoz geratzen zara.

Bidea rapelatu ahal izateko ekipatuta dago. Inguruko beste bideren bat egin nahi badugu, aukerarik onena R3tik R1era jaistea da, eta hortik lurrera. Beste aukera bat goian amaitu eta Aixitako gazteluaren aztarnak bisitatzea da. Horrek esan nahi du bi luze gehiago egin behar direla, bakoitza 40 metro ingurukoa, zati lurkarak eta trepada txikiekin igotzen diren plakatxoak tartekatuz. Bakoitzak aukera dezala.

L1aren zailtasuna azken metroetan kontzentratzen da. L2 zailtasunean nahiko mantendua da, eta L3ren zailtasun aipagarria horma bertikal motz bat gainditzea da.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (30 m, 3 seg., 4c). Plaka etzana, harri trinkoz osatua, sabaitxoaren ertzera iritsi arte. Sabaia bere eskuineko izkinatik edo ezpela inguratu eta metro pare bat goragotik egin daiteke. Ezker aldeko joera duen pitzadura batetik jarraitzen du. Azkenik, itsasgarritasun plaka etzan bat, non oinekin eskalatzen den (gauza gutxi eskuetarako, baina erlaitz txiki-txikiak eta uhinak oinetarako). Zati hau parabolt batekin babestuta dago eta zertxobait eskuinera geratzen den pitzadura batean zerbait jartzeko aukera dago (guk totem gorri bat jarri genuen). Parabolt batez eta harrizko zubi batez osatuta dago bilera.

L2 (35 m, 4 seg., 5a). Plaka bertikala arrakala batekin. Lehen parabolta nahiko goian dago, baina badago aukera pare bat friends jartzeko bertara iritsi aurretik. Gero plaka batzuk, batzuk beste batzuk baino bertikalagoak.

L3 (25 m, 3 seg., 5b). Harmailak, horma bertikalaren oinarrian jarri arte. Eskuineko aldean dauden euste leku inklinatu batzuk hartu behar dira, oinak igo eta parabot gainean dagoen euste leku on bat hartu (zulo batean ezkutatuta). Euste leku horri helduta, horma ondo gainditzen da. Horma gaindituta, ezkerretara 2 metro mugitu eta azken plaka etzan bati ekin behar zaio.

 

Gailurrerantz jarraituz gero (horixe egin genuen guk), 40 metro inguruko bi luze egin behar dira. Diagonalean igotzen da ezkerrerantz. Zati lurkarak eta trepada txikiak tartekatzen dira. Egokien datorkigun zuhaitzean egiten dira bilerak.



 

Jaitsiera: Gaztelutik abiatzen den bidezidorrari jarraitu. 15 minututan mendi-lepora, bidegurutzera, iritsiko gara. Ezkerreko bidea hartuta, autora iritsiko gara. Guztira, lasai-lasai ibilita, 25 bat minutu izan daitezke autora iristeko.

 

 

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zinta batzuk ere ondo etor daitezke.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hego-ekialdea. Udan bero handia.

Iraupena: 2 h.

Nork irekia/ekipatua: Joseba Arlegi.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario