© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.
Mostrando entradas con la etiqueta Nafarroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Nafarroa. Mostrar todas las entradas

2025/03/21

Bideen zerrendarako lotura

Aixitako bide erregina. Arroka ezin hobea eta, bailara aldera, merezi duten ikuspegiak. Bidea arrokak aukera eskaintzen duen lekuetan auto-aseguruak jartzeko diseinatuta dago. L2ko plaka bertikala gogortxoa da, baina guretzat giltzarria den luzea L4 da. Lehenengo zatia bi paraboltek babesten dute, baina gainerako 2/3etan ez dugu aseguru finkorik aurkituko. Oinekin fin ibiltzeko luzea da eta zailtasun maila ondo menperatuta joan behar da lasai eskalatzeko eta autobabesak dauden pitzadura gutxi horietan jartzeko.

Bilguneak leku erosoetan daude. Bidea rapelatu ahal izateko ekipatuta dago. Bilgune guztietatik arazorik gabe jaitsi ahal izango gara 60 m-ko 2 sokekin. Inguruko beste bideren bat egin nahi izanez gero, rapel batean jaitsi daiteke Aixita eta Haitz Handiaren arteko lepora.

Goitik, gaztelutik, irteteko asmoa badugu, R5etik gailurrera 60 metro inguruko gandorrari jarraitu behar zaio. II-III mailako trepada bat da.

Krokisen batean L1 eta L2 lotzen dituzte. Ez dugu aholkatzen. Horrek L2ko pasagune finak soken pisu guztiarekin ematea behartzen zaitu. Gainera, R1etik, komunikazioa erosoagoa eta arinagoa da sokakidearekin.

Bide guztiz gomendagarria.


Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.


L1 (25 m, 1 aseguru, 4b). Plakatxoa hasierako hormatxo laburrera iritsi arte. Luzeraren pasagune gogorra hemen dago. Hormatxoa gaindituta, harkaitz trinkoko plaka etzan batek jarraitzen da. Arroka-zubiren bat eta friends-en bat jartzeko aukera. Bilgunea zuhaitz handia baino 2 m gorago dago.

L2 (30 m, 5 aseguru, 5c). Plaka zimurtsu batek harri trinkoko plaka etzan batean uzten gaitu, eta plaka horrek zati bertikalean. Plaka bertikal fina, oinak ondo jartzeko modukoa. Urrutiratzea 3. eta 4. aseguruen artean, baina horien artean pitzadura nabarmen bat dago, eta horrek aukera ematen du autobabes bat jartzeko. 4. segurua txapatu ondoren, azken zatia zertxobait errazago egiten da parabolten eskuinetik igota. Zuzen, baliteke 5c baino pixka bat gogorragoa irtetea.

L3 (20 m, 2 aseguru, 5a). 15 bat metroko zeharkaldia eskuinerantz, sabai handi batzuen azpitik. Rtik irten eta tontor txiki batera igo. Metro pare bat jaitsi eta oinetarako duen erlaitz moduko batetik arroka trinkoko plaka horizontalean zeharkatu. Amaieran, horma txiki bat, goian parabolt batekin babestua. Paraboltera igotzea erraz babesten da arrakala horizontal batean friends bat kokatuz. Luze erraza. Zailtasun bakarra bilerara igotzea da.

L4 (25 m, 2 aseguru, 5b). Bileratik horizontalean 3 m eskuinetara irten. Arroka trinkoko plaka bertikal labur bati ekin behar zaio. Plaka ur tanta handiz osatuta dago. Eskuetarako gauza gutxi. Oinez fidatzeko tartea da. Tarte horretan, luzera horretan dauden bi parabolt bakarrak aurkituko ditugu. Bigarren parabolt horretatik bilerara arte (18 m inguru) ez dago aseguru finkorik. Arroka trinkoko plaka bat da, apur bat etzana, eta bizpahiru pitzadura ditu friendsak jartzeko. Goian, irteeran, hobe da pixka bat eskuinetik egitea, zuhaitza dagoen tokitik, sabai handiaren azpitik. Plakak eskuetarako erlaitz zeihar ezin hobea du. Zuzen, pasagune fina ateratzen da (gainera, zaila babesten)

L5 (30 m, 4 aseguru, 5b). Luzeraren zailtasuna gutxitzen doa igo ahala. Lehenengo metroak 4-5 metroko horma bertikal batetik egiten dira. Helduleku onak ditu. Pasagune gogorrena bileratik irtetea da. Bi ipuru daude eskuinean. Bigarrenean, lehen asegurua dago (zinta bat). Lehen ipuruaren laguntzaz, ondo egiten da. Laguntza hori alde batera utzita, pixka bat gogorragoa irteten da. Plaka bertikal batetik jarraitzen du, helduleku asko dituena, sekulako sustraiak (atentzioa deitzekoak) dituen ezpel handi bateraino. Luzearen bigarren zatia arroka nobleko plaka luze bat da, inoiz bukatzea nahi ez duzun horietakoa helduleku, pitzadura eta erlaitz ugariekin. Amaitzeko, bilerara igotzeko irtengune polit bat dago. Hobe ezkerretik egitea.

 

Gailurreraino jarraituz gero (horixe egin genuen guk), II-III-ko 60 bat metro dira, “ensanble” modura egin daitezkeenak.

 



Jaitsiera: Gazteluaren hondarretatik abiatzen den bidezidorrari jarraitu. 10-15 minututan bidegurutzea dagoen mendi-lepora iritsiko gara. Ezkerreko bidea hartuta, autora iritsiko gara. Guztira, lasai-lasai jaitsita, 25 minutu inguru izan daitezke autora iristeko.

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friends- eta pitzadura-joko bat. Zinta batzuk ere ondo etor daitezke.

Arroka mota: Kareharria.

Orientazioa: Hego-ekialdea. Udan bero handia.

Iraupena: 2 ordu

Nork irekia/ekipatua: Joseba Arlegi, 2013ko ekaina.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Bideen zerrendarako lotura

Bide polit eta laburra, igo ahala hobetzen doana. Pena da hain laburra izatea. Jarraitzeko gogoz geratzen zara.

Bidea rapelatu ahal izateko ekipatuta dago. Inguruko beste bideren bat egin nahi badugu, aukerarik onena R3tik R1era jaistea da, eta hortik lurrera. Beste aukera bat goian amaitu eta Aixitako gazteluaren aztarnak bisitatzea da. Horrek esan nahi du bi luze gehiago egin behar direla, bakoitza 40 metro ingurukoa, zati lurkarak eta trepada txikiekin igotzen diren plakatxoak tartekatuz. Bakoitzak aukera dezala.

L1aren zailtasuna azken metroetan kontzentratzen da. L2 zailtasunean nahiko mantendua da, eta L3ren zailtasun aipagarria horma bertikal motz bat gainditzea da.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (30 m, 3 seg., 4c). Plaka etzana, harri trinkoz osatua, sabaitxoaren ertzera iritsi arte. Sabaia bere eskuineko izkinatik edo ezpela inguratu eta metro pare bat goragotik egin daiteke. Ezker aldeko joera duen pitzadura batetik jarraitzen du. Azkenik, itsasgarritasun plaka etzan bat, non oinekin eskalatzen den (gauza gutxi eskuetarako, baina erlaitz txiki-txikiak eta uhinak oinetarako). Zati hau parabolt batekin babestuta dago eta zertxobait eskuinera geratzen den pitzadura batean zerbait jartzeko aukera dago (guk totem gorri bat jarri genuen). Parabolt batez eta harrizko zubi batez osatuta dago bilera.

L2 (35 m, 4 seg., 5a). Plaka bertikala arrakala batekin. Lehen parabolta nahiko goian dago, baina badago aukera pare bat friends jartzeko bertara iritsi aurretik. Gero plaka batzuk, batzuk beste batzuk baino bertikalagoak.

L3 (25 m, 3 seg., 5b). Harmailak, horma bertikalaren oinarrian jarri arte. Eskuineko aldean dauden euste leku inklinatu batzuk hartu behar dira, oinak igo eta parabot gainean dagoen euste leku on bat hartu (zulo batean ezkutatuta). Euste leku horri helduta, horma ondo gainditzen da. Horma gaindituta, ezkerretara 2 metro mugitu eta azken plaka etzan bati ekin behar zaio.

 

Gailurrerantz jarraituz gero (horixe egin genuen guk), 40 metro inguruko bi luze egin behar dira. Diagonalean igotzen da ezkerrerantz. Zati lurkarak eta trepada txikiak tartekatzen dira. Egokien datorkigun zuhaitzean egiten dira bilerak.



 

Jaitsiera: Gaztelutik abiatzen den bidezidorrari jarraitu. 15 minututan mendi-lepora, bidegurutzera, iritsiko gara. Ezkerreko bidea hartuta, autora iritsiko gara. Guztira, lasai-lasai ibilita, 25 bat minutu izan daitezke autora iristeko.

 

 

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zinta batzuk ere ondo etor daitezke.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hego-ekialdea. Udan bero handia.

Iraupena: 2 h.

Nork irekia/ekipatua: Joseba Arlegi.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 

2024/12/31

Bideen zerrendarako lotura

Antxon Gorrotxategiren beste bide bat. Inguru honetako motatako bidea, arroka oneko zati politekin. Egia da luze batzuk landarez jantziagoak daudela, baina, oro har, bidea arroka garbitik doa. Pena da oinez igo behar den tartea, baina hori da dagoena. Arbara ekialdeak daukana da.

Bigarren luzea oso polita da. Zailtasunean mantendua eta pausogune politekin. Hirugarren luzearen hasierako diedro-babaresa ere oso polita. Oinetarako euskarriak ditu eta lehen begiratuan dirudiena baino errazagoa egiten da. Azken luzea ere polita da, arroka pitzatu samarra du eta gehiago pentsarazten dizun pasagune bat du.

Sarrera itzalpean dago eta euria egin ondoren hezea egon daiteke. Heldulekuak ditu eta aseguru flotatzaileren bat jar daiteke, baina parabolt baten falta sumatu genuen zuhaitzera igotzeko (zinta baterako aproposa den adar handi batekin). Jatorrizko krokisean jartzen duena baino zertxobait gogorragoa iruditu zitzaigun. Tarte hori kenduta, bidearen gainerakoa ondo hornituta dago (parabolt-ekin, harkaitzezko zubiekin eta iltzeren batekin), baina ondo dator urrutiraketa batzuk babesteko friends/fisurero sorta bat. Denborarekin, ziurrenik, harrizko zubietakoren bat berritu beharko da.

Bilerak leku erosoetan. Guztietan (R4ra arte), bi paraboltetako batek uztai du, eta, beraz, posible da bidetik jaistea estualdi bat izanez gero, material askorik utzi gabe.

 

Iristeko: Ziordiako harrobira hurbildu eta autoa sarreran utzi (ikusi hurrengo sarrera).

 

Hurbiltzeko: Harrobia inguratzen duen bidezidorra hartu eta pistatik igotzen hasi. Lehenengo biran, pista utzi eta ezkerretara doan bidezidorra hartu. Ziordiako ezproiaren azpitik igaro, eta pixka bat aurrerago, arantzak dituen alanbredun hesi batekin topo egingo dugu. Hesia zeharkatzeko pasagune bat dago eta ez dago beraz arazorik. Lehen hartxingadi batera iritsiko gara. Bere eskuinean plaka handi bat ikusten da. Aurrera jarraitu behar da (puntu gorriak). Bidea bitan banatzen da (puntu gorriekin gorantz eta beherantz). Ezkerreko adarrari jarraitu (beherantz) behar zaio. Zuhaitzen artean sartu eta metro batzuk jaitsiko gara. Baso barrutik, sabai handiak dituen horma baten azpitik igarotzen da bidexka. Adi egon. Horma horren hasieran, diedro bat dago, eta hor hasten da bidea (ikus mapa). Bidearen izena plakatxo batean jarrita dago.

Pasatzen bagara (guri gertatu zitzaigun bezala), bigarren harrtxingadi handi eta nabarmena dagoen soilgune batera irtengo gara. Atzera egin behar dugu. 50 metro ingurura dago bidearen hasiera.

Kotxetik 20-25 minutu inguru behar dira.

 

L1 (40 m, 2 seg., 5a). Hasieran helduleku onak dituen diedroa, baina harria nahiko hezea da eta ez du konfiantza handirik ematen. Ez dago asegururik, Zuhaitz bat dago lurretik 6-7 m ingurura adar on batekin non zinta bat jar daitekeen. Diedrotik irtetean, lehen hormatxo bat eta, jarraian, belar-zati bat. Helduleku asko dituen bigarren horma batek zati lurkara batean uzten gaitu, eta honek bileran.

L2 (30 m, 10 seg., 5a). Zailtasunean mantendua den luzea. Helduleku ugariko harkaitza. Zenbait pasagune nahiko atletikoak dira.

Bileraren ezkerretara dagoen lurreko kanaletik irten. Helduleku onak dituen horma laburra, baina atletikoa. Metro batzuk egin ondoren, diedro lauso bat gainditu behar da, eta luzera amaitzeko, plaka bertikal bati ekin behar zaio. Heldulekuak ditu, baina pixka bat pentsarazten dizun zatia da.

L3 (30 m, 4 seg., 5a). Diedro-babaresa bertikala hasieran, helduleku onekin eta oinetarako euskarri onekin (eskuinaldean). Luzeraren gainerakoa goranzko joera duen eta bi erresalte dituen plataforma zeihar bat da, bakoitza aseguru batekin babestua.

L4 (30 m, 4 seg., 4c). Eskuinerantz doan kanal moduko bat hasieran. Gero, plakatxo bertikal bat, eskuinerantz, zeharbidean, pasagune arraro bat duena (estutzekoa). Pasabidea gainditu ondoren, luzerak helduleku onak dituen, baina pasagune txikiren bat duen plaka bertikal batetik jarraitzen du. Azken metroak plaka eta harmailetatik egiten dira.

 

20 bat minutuz oinez igo, agerikoa ikusten dugun tokitik, bidearen azken luzea aurkitu arte. Begetazioak hartutako zatia da, baina ondo igotzen da.

Azken luzea plataforma moduko batean hasten da. Soka zati bat ikusiko dugu arroka-zubi batean (bilgunea hor egin daiteke edo gorputzetik aseguratu). Guk egin genuen luzera baino beste irteera-aldaera gogorragoa dago (5c ateratzen da). Hemen deskribatuko dugun luzetik 10 metro ezkerretara hasten da, enborrean puntu gorri bat margotuta duen lizar gazte baten alboan.

 

L5 (50 m, 4 seg., 4c). Luzea zailtasunean mantendua eta lehen paraboltean  pasagune fin batekin (ondo babestuta).

Luzea pitzatutako arroka duen kanal moduko batetik hasten da. Harri pitzatuaren kanalaren irteeran dagoen plakatxoa gainditzeko pasagune fin bat dago. Harkaitza osatzen duen ageriko bularrari eskuinetik eraso. Arroka trinkoa aurkituko dugu, pitzadura handiekin, eta erraz jar daitezke bertan autobabesak. Bularra gaindituta, ezproira itzultzen da. Azken metroetan kanal-diedro bat dago, arroka pitzatua duena eta helduleku asko dituena. Gailurrera ateratzen garenean, bilgunea 4-5 metro ezkerretara aurkituko dugu.

 




Jaitsiera: Jarraitu pintura-puntu gorriei. Hasieran (lehen 50 metroetan) gailurreko gandorrari jarraitu behar zaio, baina gero hegoaldeko isurialdera pasa behar da (gutxi gorabehera "Mugalari" bidea amaitzen den lekuan). "Mugalari" bidearen azken luzearen ezkerretik jaitsita, bere oinarrira iritsiko gara. Hortik puntu gorriak (eta mugarriren bat) jarraitu besterik ez dugu egin behar. Destrepe erraz txikiren batekin, mendi-lepo zabal batera iritsiko gara, gutxi gorabehera "Mugalari" bidearen erdian dagoena. Mendi-lepoan eskalada bidetik bereizten da jaitsiera, eta bihurguneak eginez jaisten da, hartxingadiak zeharkatuz, hormaren oinarriraino. Bigarren zati hori oinez jaisten da, destreperik gabe. Guztira, 40 minutu inguru beharko ditugu hormaren oinarriraino jaisteko. Beste 20 minutu beharko ditugu autora iristeko. Guztira, jaitsiera osoa 60-70 minutukoa izan daiteke.

 

Materiala: 10-12 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero sorta bat. Zinta batzuk eramatea ere ondo dator.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoaldea.

Iraupena: 1h 30min

Nork irekia/ekipatua: Antxon Gorrotxategi, 2022ko urria eta azaroan.

 

Cambiar idioma(Castellano)

 

2024/12/08

Bideen zerrendarako lotura

Urbedezen egiten dugun laugarren bidea da eta gehien gustatu zaidana dela esan behar dut. Niretzat orain arte egin dudan politena da. Ipotx bat bezala gozatu dut.

Lehen mailako harria, trinkoa eta postontzi moduko helduleku askorekin, baina gogoratu ez dela eskola bat eta normala dela mugitzen den zerbait aurkitzea.

Lehenengo bi luzeak plaka etzanen zehar egiten dira, eta azkena, bai da bertikalagoa. Bidea ia hornituta dagoela esan daiteke; izan ere, lehenengo bi luzeetan bakoitzean bi parabolt baino ez badaude ere, autobabesak jartzeko aukera zabala dago eta arrokaren kalitateak konfiantza ematen du. Azken luzea ekipatuta dagoela esan daiteke.

Ziur behin baino gehiagotan errepikatuko dugula bide hau. Gu alboko "Mujer poderosa" bidea egiteko gogoz utzi gintuen. Bide honen antzekoa denaren itxura du, maila eskuragarria eta kalitatezko harkaitzarekin. Kontatuko dizuet.

 

Iristeko eta hurbiltzkeo: Ikusi hurrengo sarrera.

 

L1 (25 m, 2 aseguru, 4a). Bloke handiak osatzen duen sabaiaren ezkerretik igotzen den harri trinkoko plaka. Pixka bat bertikalagoa den erresalte bat bilerara iritsi aurretik.

L2 (25 m, 2 aseguru, 5a). Gozatzeko luzea. Lehenengoaren antzekoa, bilerara iritsi aurreko azken 2 metroak izan ezik.

Bileraren ezkerretik irten eta zuhaitztxoaren bila joan (zinta baterako aproposa). Hortik, eskuinerako joera txikiarekin, presa onak dituzten plakatik igo. Autobabesak jartzeko aukera ugari ditu tarte horrek. Lehen parabolta zuhaixken atzean aurkituko dugu. Pasagune fina, parabolt batez babestua, bilerara igotzeko. 2-3 metroko diedro laburra da, pixka bat gehiago pentsaraziko gaituena.

L3 (30 m, 6 aseguru, 5a). Plaka bertikala heldulekuekin. Laugarren paraboltetik ezker aldera egin. Azken metroak helduleku onak dituzten pitzatutako plaken artetik egiten dira.

 




Jaitsiera: 20-30 metro oinez igo, ezkerrera doan bidezidor nabarmena aurkitu arte. Bidezidor horretatik jaitsi behar da.

 

Materiala: 8-10 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zinta  batzuk eramatea ere ondo dator.

Arroka: Kareharria. Arroka trinkoa eta kalitatezkoa.

Orientazioa: Hegoaldea.

Iraupena: 1h 30min

Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo "Txintxa" eta Asier "Txibi", 2021eko martxoa eta apirila.

 

Cambiar idioma (Castellano)

2024/10/15

Bideen zerrendarako lotura

Sagarra bidea Mikel "Txintxak" eta lagunak horma hauetan ireki zuten lehen bidea da. Hasiera horrek orain ezagunagoak diren beste lerro batzuk irekitzea bultzatu zituen. Pixkanaka-pixkanaka bide gehiago ireki dira eta denborarekin gehiago irekiko direla uste dut.

Sagarra erdi-ekipatutako bide laburra da, eta bertan autoseguruak jarri behar dira. Hala ere, bilerak leku erosoetan daude, 2 parabolt dituzte eta edozein unetan utz daiteke bidea.

Bidea ez da oso luzea, baina nahiko eutsia da zailtasunari dagokionez. Arroka ona da, bigarren luzeraren zati labur bat izan ezik (eskuinetik saihesten da). Egia da goitik erortzen den orbelagatik hasiera pixka bat zikina dagoela (edo guk behintzat hala aurkitzen genuen), baina gero kalitatezko kareharria da.

Bidera Sagardoa aldaeratik sartzeko aukera dago, ezkerretara metro batzuk gorago hasten dena.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

Bidezidorretik Litos bidearen bigarren zati aldera igota, ezkerretara ateratzen den bidezidorri adi egon behar da. Erreferentzia gisa, ezpeletan sartzen hasten garenean adi egon behar dugu. Metro batzuetara ezkerretara doan bidexka lausoa aurkituko dugu. Bidegurutzea aurkitu ondoren, batzuetan galtzen diren bidearen arrastoei jarraituz, igoera gogor batetik, 8 minutu barru hormaren oinarrira iritsiko gara.

 

L1 (35 m, 3 aseguru, 4c). Harri trinkoz osatutako plaka etzana, lehen begiratuan pitzadura asko dituena, baina gehienak itsuak direnak lehen paraboltera iritsi arte. Goitik erortzen den orbelagatik zikin samarra aurkitu dezakegu hasiera. Garbi egonda, gehiago gozatuko litzateke. Gero, paraboltez hornitutako arroka trinko zati labur bat. Luzea pitzadura nabarmenak dituen plaka bertikal batekin amaitzen da.

L2 (30 m, 2 aseguru, 4b). Bileraren eskuinetik irten. Pitzadura baten eskuineko plakatxo batek blokez osatutako eremu baten oinarrian uzten gaitu (baten bat zaindu beharrekoa). Luzeraren lehen parabolt bakarra jarri ondoren, eskuinera jo, arte handirantz, ia horizontalean. Diedro etzan bat aurkituko dugu, bere eskuinaldean arroka trinkoa duena. Zinta bat dago artean. Artea gaindituta, metro batzuk gorago bilera aurkituko dugu.

L3 (35 m, 2 aseguru, 4b). Bileratik eskuinerantz irten. Igo arroka trinkoz osatutako plaka etzanetatik ubide lauso moduko baten oinarriraino. Bere eskuineko aldeko plakatik igotzen da. Plaka bertikalak helduleku onak eta zintak jar daitezkeen harrizko zubiak ditu. Azken bilera parabolt bakar batez osatua, baina arroka-zubi batekin sendotzeko aukera dago.

 


 


Jaitsiera: Gailurrera igo (Litos bideko irteerara). 7 minutu inguru beharko ditugu. Gailurretik 50 bat metro egin bidezidorretik eta bigarren ibarbidean behera jo, eskuinera. Mugarri bat dago, eta bidexka ez da oso argia (bidezidorraren trazei jarraitu behar zaie, nabarmenena ikusten dugun tokitik). Elektrolitos  bidearen irteeraren gainera jaisten gaitu bideak. Hortik, bidezidor nabarmen batetik, jaisten jarraitu besterik ez dugu egin beharko.

Autora iristeko 50-55 minutu inguru behar dira.

 

Materiala: 8-10 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisurero joko bana. Zinta batzuk ere ondo datoz.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hego-mendebaldea.

Iraupena: 1 h 30 min.

Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo "Txintxa" eta Asier "Txibi", 2021eko maiatza eta abuztua.

Cambiar idioma (Castellano)

2024/08/22

Bideen zerrendarako lotura

Ihabarreko bide "erregina". Gainera bertan irekitako lehen bidea izan zen. Erdi hornitutako bide polita, abentura-puntu bat duena, jatorrizko ibilbideari aldaera txiki batzuk egiteko aukera ematen baitio. Zailtasunari dagokionez, eskalada nahiko erraza da (L5 eta L6ko irteera izan ezik) eta, oro har, plaka etzanen gainean doa. Harkaitza ona da (baina eskalada-eskola bat ez denez, beti jarri behar zaio arreta hartzen denari) eta autobabeserako aukera asko ematen ditu.

Bidearen oinarrian harrizko mugarri bat dago. 3-4 metro igo ondoren, plataforma luze batean, arroka-zubi bat topatuko dugu ezkerretara. Aurrez aurre plaka leun bat ikusten da, babesteko zaila, baina ezkerretara eginez doa jatorrizko ibilbidea. Alde horretatik, harkaitzak progresio nahiko erraza ahalbidetzen du eta babesteko erraza da.

Pixka bat eskuinerago hasita, sarrerako aldaera berri bat dago, Mikel Pardo "Txintxa" eta Iker Agirrek ireki berri dutena. Luze hori jatorrizko sarrera baino bertikalagoa da. Zati zailena hasieran dauka eta, gero, arroka pitzaduraz beteriko arroka da, autobabestea erraz ahalbidetzen duena. Jatorrizko bidearekin konektatu aurretik, parabolt bat dago, plaka-pasabide txiki bat babesteko. Esan dudan bezala, harkaitza ona da, baina badago hartu aurretik ongi aztertu beharreko blokeren bat.

L1ean ere bilera bat prestatu dute, paraboltekin hornituta, lehen egiten zen arte handia baino metro batzuk gorago. Kontua da artearen oinarrian bloke batzuk daudela, ondo ahokatuta badaude ere, jendearen pisuarekin mugi daitezkeenak. Arrisku hori saihesteko, 5 metro gorago bilera berria antolatu dute.

Smithyk eta lagunek saihesbide bat ireki zuten ezkerretik L6an. Haien arabera, zailtasuna antzekoa da, baina azken zatia bertikalagoa da, eta, beraz, zailtasunean pixka bat mantenduagoa. Azken luzerako, antzeko zerbait gertatzen da. Eskuinetik eraso daiteke (jatorrizko bidea), ezkerretik (Smithyren aldaera) edo diagonalean eraso daiteke ezkerrerantz, arroka trinkoko plakaren gainean dagoen arte handitik pasatuz. Egia esan, arte horrek asko "deitzen" du. Bero egiten badu, itzal freskagarria ematen du, eta hori eskertzekoa da. Gainera oso aseguru sendoa jartzeko aukera eskaintzen du.

Laburbilduz. 7 luzeko bide luzea, bi zatitan banatua (ibiltzeko tarteak ez dio xarma kentzen), autobabesak jartzea beharrezkoa den bideetan hasteko aproposa. Pare bat aldiz egin dugu, baina ziur nago behin baino gehiagotan itzuliko garela.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

 

L1 (35 m, 0 aseguru, 4b). Arroka pitzatua, zintak eta friendak egoki deritzogun lekuan jartzeko aukera ematen duena. Zaindu beharreko blokeren bat. Azken zatia plakatxo errazetan barrena.

L1 aldaera (35 m, 1 aseguru, 4c). Zatitxo finena, hasieran, lurretik irteteko. Gero, plaka bertikal bat, pitzadurekin eta helduleku onekin, baina zaindu beharreko blokeren batekin (huts soinua egiten dute kolpatzerakoan). Parabolta dagoen plaka gaindituta, luzea jatorrizko sarrerarekin batzen da eta plakatxoetatik igotzen da R-raino.

L2 (20 m, 1 aseguru, 4c). Bi metro eskaseko hormatxo labur bat gainditzeko pasagunetxoa. Ondo babestuta parabolt batekin eta R-a gertu duela (metro batera). Eskuinetik ekitea da onena. Gainera, gehiago babes daiteke totem beltz bat jarrita (goian, eskuinera). Ezpel arteko harmailek plakatxo estu batean uzten gaituzte. Hori gaindituta, R-a ikusiko dugu (soka zuri bat arroka-zubi batean).

L3 (40 m, 0 aseguru, 4c). Ezkerrean geratzen den ezproiaren gainera igo eta bertatik igo. Terraza batera iritsiko gara, eta handik dorrea ikusiko dugu. Sabaiaren eskuinaldetik igotzen da (oinarrian totem berde bat sartzen da oso modu sendo eta egokian). Harri ona, baina zaindu beharreko blokeren batekin. Bilera tontorreko bloke batean eraiki behar da.

 

30 metro inguruko zatitxoa (II), eskuinetara geratzen den bigarren lepora iristeko. Jaitsi oinez metro batzuk jaitsierako bidezidorretik eta eskuinera biratu. Metro batzuk igo. Hurrengo luzeraren hasiera aurkitzeko, kontuan izan behar dugu bidea oinarrian zuhaitz hil baten enbor bat duen zuhaitz batean hasten dela. Erreferentzia horrekin, ez dago arazorik L4a aurkitzeko.

 

L4 (30 m, 0 aseguru, 4a). Harmailak landaretzaren arteko korridoretik, ezkerretik erasotzen zaion sabai txiki batera iritsi arte. Pitzadura polita du friends txikiak jartzeko (Mikelek esan dit lehen iltze bat jarrita zegoela). Sabaitxoa gaindituta, pixka bat eskuinera igo, irtengune bat gainditu, eta, gero, zaharkaldi horizontal labur bat egin ezkerrerantz, eskuinetik jaisten den ezproiaren ertzerantz. Plakatxo oso etzanek lurrezko plataforma zabal batean uzten gaituzte, eta han egiten da R (elorri handi batean).

L5 (25 m, 4 aseguru, 5a). Arroka trinkoko plaka, C bat eginez igotzen dena. Itsasgarritasunezko pasagunea azken paraboltaren parean, R-ra iritsi aurretik.

L6 (45 m, 1 aseguru, 5b). Plaka laua, gorantz diagonal bat eginez, 5 zulo bereizgarri dituena. Eskua-oina mugimendua egin behar da pasagunea gainditzeko eta expres jartzeko. Gero, itsasgarritasunezko pasagune bat (baina asegurua jarrita), plakatik irteteko. Harmaila batzuek eskuinerantz igotzen den kanal-arrakala nabarmen baten oinarrian uzten gaituzte. Igo hortik eta egin R arroka trinkoko plakaren azpian dagoen zuhaitz batean.

L7 (40 m, 0 aseguru, 3c). Harri trinkoko plaka etzana lehen 10 metroetan. Ez da zaila, baina ezin da ezer jarri. Gero, arrokak pitzadura gehiago ditu, eta autobabesa erraza da. Igotzen goazen heinean, plaka etzan egiten da. Gailurrera iritsi baino lehen, komeni zaigun bloke batean eraiki behar da bilgunea. Beste aukera bat gailurreraino igo eta 10 metro atzerago, belardian, dauden zuhaitzetako batean R egitea da.

 




Jaitsiera: Oinez. Bidezidorrari 60-80 metro jarraitu, eta beherantz, zuzen, egin bidezidorretik kanpo (agerikoa ikusten dugun tokitik).

Beste aukera bat bidezidorrari jarraitzea da, zulo txiki bereizgarri bat duen haitz txiki batera hurbildu arte. Haitz horren aurreko ibarrean, diagonalean (45º) eskuinerantz jaitsi, bidezidorretik kanpo, eta agerikoa ikusiko dugun tokitik.

Batean zein bestean, "Cormoran moñudo" eta "Electrolitos" bideetatik datorren bidexka horizontala aurkitu behar dugu. Behin bide hori aurkituta, ez dago galtzeko aukerarik. Bidezidor nagusira eramango gaitu eta, hari jarraituz, hormen oinarrira iritsiko gara. Autora iristeko 45 minutu inguruko jaitsiera izan dezakete.

 

Materiala: 6-9 zinta + bileretarako materiala. Friends eta pitzatzaile sorta bat eta zinta batzuk.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoa.

Iraupena: 3 ordu

Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo "Txintxa" eta Christian Pau, 2020ko azaroa. Aldaketak Mikel Pardo “Txintxa” eta Iker Agirre, 2022.

Cambiar idioma (Castellano)

2024/07/17

Bideen zerrendarako lotura

Peñartean dauden bide luze bakanetako pare bat dira. Bakar bat eginez gero, jarduera labur samarra geratzen da, baina biak konbinatuz gero, jarduera polita ateratzen da.

Hurbilketa laburra bidezidor erosotik, nahiz eta aldapatxo bat izan.

Elefantearen lehen luzeari buruzko aipamen batzuetan 4c bat ematen diote, baina guri askoz gogorragoa iruditu zitzaigun, 5a gisa katalogatuta dagoen lagartijaren lehen luzea baino gogorragoa (hori ere egin genuen). Egia da lehen luzeko plaka-diedroan iltze oso zaharrak aurkituko ditugula parabolt batzuen artean. Ez dute balio babesteko (ni behintzat haien egoera ikusita, ez nintzateke haiengandik zintzilikatuko), baina bai balio dezakete oinak ongi jartzen laguntzeko edo faktore psikologikoa murrizteko.

Bideen izenak bideak dauden haitzek erakusten dituzten profiletatik datoz. Urrutitik, batek keinuka ari zaigun (edo lo dagoena) elefantea dirudi eta besteak eguzkitan dagoen muskerra dirudi.


El lagartotik rapelatzen jaitsi behar da. Elefantetik oinez edo rapelatuz jaitsi daiteke. Gu oinez jaitsi ginen eta, egia esan, bidea galtzaile samarra dago eta begetazioz hatuta. Bidezidor bat jarraitu behar da ezkerrera eta hormak amaitzen direnean aldapa gogor batetik jaitsi. Behean ezkerrerantz jo behar da eta hormen oinarriari jarraitu (begetazioak hartuta) igoerako bidezidorra aurkitu arte. Orain nola ibili ginen jakinda, argi daukat R2tik jaitsiko nintzatekeela (R1, R2 eta R3, 2 parabotekin + uztaiekin hornituta daude; R2 eta R3, gainera, katearekin lotuta).

 

Iristeko: Iruñetik, Campanas herrira hurbildu. Herria zeharkatu eta harrobietara joan. Autopistaren azpitik igaro ondoren eskuinera biratu eta aurkituko dugun pistari jarraitu Peñarteako sarreran dagoen aparkaleku handiraino. Ez du galerarik.

 

Hurbiltzeko: Peñartean barneratzen den pista hartu eta berehala, 50 bat metrora, eskuineko hormetara igotzen den bidezidorra hartu. Bidezidor horri jarraituz, 15 minutu ingurun bideen hasieran egongo gara. Lagartorearen oinarrira iristeko 3 minutu gehiago behar dira.

 

Elefantea, ohiko bidea (75 m, 6a, derrigorrez A0/5b)

L1 (35 m, 14 aseg., 5b). Diedrora iritsi arte, plaka. Gero pasagune finen bat duen plaka bat igotzen da, batzuetan, diedroaren laguntzarekin. Zeharbidea eskuinerantz, eta, azkenik, pasaguneren bat duen tarte bertikal bat, belarrak eta likenak nahiko hartua.

L2 (30 m, 11 aseg., 6a edo A0/5b). Plaka txiki etzan batek kanpora botatzen duen plaka bertikal batean uzten gaitu. A0n egiteko aukera dago, panic batekin eta nahikotxo luzatuz. Plaka bertikala gaindituta, harmaila batzuek beste plaka batean uzten gaituzte, zertxobait etzanagoa. Hobe da plaka hori zuzen igotzea  (diedroan sartu gabe). Pasagunetxo batzuk ditu, baina igotzen uzten da (ez dut uste 5a baino gehiago denik).

L3 (10 m, 1 aseg., 4a). Trantsizio luzea, oinez jaisteko asmoa badugu bakarrik merezi duena. R3 ere rapelatzeko prestatua (2 parabolt katearekin lotuak + uztaia).

 





El lagarto (60 m, 5a, derrigorrez 5a)

L1 (30 m, 8 aseg., 5a). Plaka luzea ezproiari jarraituz. Luzeraren azken herenean, bilerara iritsi aurreko azken metroetan, pasagune fin batzuk dituen tartea,.

L2 (30 m, 6 aseg., 4c). Plaka bertikala lehenengo 5-8 metroetan. Gero asko etzaten da. Luzea, iltze eta parabotekin babestua. Fisureroren bat edo friends batzuk ondo etor daiteke, etzandako tartean urrutiratzeren bat aseguratzeko.

Jaitsiera: Bideetatik rapelatzen. Elefantetik oinez jaitsi daiteke, baina bidea nahiko galtzaile samarra da. Bidezidor bat jarraitu behar da ezkerrera, eta hormak amaitzen direnean, aldapa gogor batetik jaitsi. Bere oinean ezkerrerantz jo behar da eta hormen oinarriari jarraitu (begetazioak hartuta) igoerako bidezidorra aurkitu arte.

 




Materiala: 14-17 zinta + bileretarako materiala. Fisureroak eta friendak posible dira eramatea lagartorako.

Arroka mota: Kareharria.

Orientazioa: Hego-mendebaldea.

Iraupena: Elefantea 1h 30 min; El lagarto 45 min.

Nork irekita eta ekipatua:??

 

Cambiar idioma (Castellano)

2023/01/12

Urtea ongi amaitzeko, abenduak 31ean, bide polita hau egin genuen. Hasieran aire pixka bat zebilen eta hotz apur bat pasa genuen, baina gero, eguzkiak berotzen hasi zuenean, asko gozatu genuen. Urtea amaitzeko modu polita.

Bidea oso ongi ekipatua dago eta arroka oso ona da. Haitz txikiko bide eskuragarriena dela esan genezake. Lehen bi luzeak hego ekialdeko orientazioa dute eta azken hirurak hego aldekoa eta beraz, eguzkitsuenak dira.

Lehen luzea (“Olatuak” bidearekin komuna dena) “pikante” apur bat duen bost mailako luzea iruditu zitzaigun. Agian hotzak ginelako (gu eta arroka) izan zen, baina bere “gauzatxoa” duten emeki konkortutako bi erresalte ditu. Bertan eskuentzat gauza gutxi dago eta itsasgarritasunezko pasagune finak aurkituko ditugu. Gaitz erdi oso ongi ekipatuta dagoela. Luze horretan eta hurrengoan harkaitza nahita kolpatua egongo balitz bezalako zatiak ditu. Goitik, noizbehinka, erortzen diren harriek eginikoak direla uste dut (horretarako dago harriak geratzeko sarea). Hirugarren luzeak pasagune arraro bat du; behean erlaitz handi bat duen bi harri handien artean dagoen diedro labur batean dago. Bi harrien oinarrian zuloa dago eta gauza da oinak ia gerriraino igo behar direla. Arraroa, baina tranpatxoa egin eta A0 modura egiteko aukera dago. Laugarren luzearen zailtasuna bere erdiko zati bertikalean kontzentratzen da.

Bidetik edozein momentuan ihes egin daiteke. Horrek eguraldi ezegonkorrarekin egitea ahalbidetzen du. Lehen bi luzeetatik arazorik gabe rapelatzen da (arroka trinkoz osatutako plaka erraldoi bat da; bilguneak bi parabolt eta bi eraztunez osatuak) eta beste luzeetako oinarrietatik arazorik gabe ihes egin daiteke oinez.

 

Iristeko: Irurtzun herrira hurbildu (herrian sartu) eta Donosti aldera eginez A-15 autobiaren irteeraren bila joan. Irteera hartu baino zertxobait lehenago, eskuinean, Lekunberri eta Irurtzun batzen zituen errepide zaharra ikusiko dugu.  Errepide hori hartu eta lehen tunela baino lehen, eskuinean dagoen tokian, aparkatu. Hainbat kotxe sartzeko lekua dago.

 

Hurbiltzeko: Errepidea zeharkatu eta tunel sarreraren ezkerrean nabari den bidezidorra hartu. Bidea luze bat eta biko kirol-bideak dauden “Plataforma” sektorera igotzen da. Harriak geratzeko sare batera iritsiko gara eta ondoren soka finko batekin babestuta dagoen trepada eremu batera. Hormaren oinarria jarraitu. Gure parabolt lerroa azkena da, eskuin-eskuinean dagoena.

 

L1 (35 m, 13 aseguru, 5b). Plaka-ezproitxo labur batekin hasten da luzea. Ondoren arroka trinkoz osatutako plaka luze bat. Emeki konkortuta dauden bi erresalte labur ditu eta bertan eskuentzat gauza gutxi egonik itsasgarritasunezko pasagune finak aurkituko ditugu. Erresalteen arteko zatiak nahiko etzanak dira. Pitzadura baten gainean dagoen sabaitxo txiki batekin amaitzen da luzea, baina kasu honetan euste leku gehiago daude.

L2 (20 m, 5 aseguru, 3c). Arroka trinkoz osatutako eta oinentzat erlaitz txiki ugari dituen plaka etzana.

L3 (30 m, 11 aseguru, 5c). Hasieran zertxobait kanpora botatzen duen 6-7 metroko horma bertikala. Zuhaitzaren laguntzarekin hobe irteten da. Ondoren bigarren luzeko modukoa den plaka etzan bat. Diagonalean eskuinera zeharkaldi gorakor bat eginez igotzen da.  Ondoren bi harri handien artean dagoen diedro labur bati ekin behar zaio. Pasagune arraroa oinak ia gerriraino igo behar direlako. Ongi txapatua (2 parabolt gertu) egonik A0 modura egin daiteke. Azken metroak euste leku ugari dituen horma batez osatuta daude.

 

Zertxobait jaitsi eta oinez 30 m inguru ezkerrera eginez hurrengo plakaren oinarrian jarri behar gara (paraboltak ikusiko ditugu).

 

L4 (40 m, 13 aseguru, 6a).  Hasieran nahiko etzanak diren plakak. Ondoren erdian pitzadura-erlaitz bat duen horma bertikala. Zati honetan biltzen dira luze honetako zailtasunak. Zortzigarren aseguruan ezkerrera egin, pitzadura aldera, eta babaresa polit batetik igoz azken erresaltearen (pitzadura dagoen horren) oinarrian utziko gaitu. Pitzadura gainditu ondoren zailtasun maila asko jaisten da eta, emeki ezkerrera eginez, harmaila eta blokeen artean igotzen da bilgunera iritsi arte.

 

Zertxobait igo eta ezkerrera 30 m inguru eginez hurrengo plakaren oinarrian jarri behar gara (paraboltak ikusiko ditugu).

 

L5 (25 m,6 aseguru, 5a). Bloke handiak eta euste leku onak dituen plaka bertikala. Pasagune zailena lehen metroetan aurkitzen da (lehen bi aseguruetan). Ondoren arrokak euste leku ugari aurkezten ditu eta ongi igotzen da. Bilgunea justu gailurreko gandorrean, ertz-ertzean, dago.

 






Jaitsiera: Azken bilgunetik ezkerrera eginez gangorrari jarraitu. Bost eskas egin ondoren materiala modu erosoan kendu ahal izango dugun toki batera, belardi txiki batera, iritsiko gara. Hortik hego aldera egin behar da eta azken luzeko oinarrira jaitsi oinez (destrepe txikiren bat badago). Azken luzeko oinarrian aurkituko dugun bideari, altuera galdu gabe, horizontalki jarraitu modu argi batean behera egiten duen ageriko bidezidor bat aurkitu arte. Bide hori jarraitu (mugarriak). Basoan sartuko gara eta, bideari jarraituz, bertan marka zuri eta berdeak jarraitu behar ditugu. Baso barrutik tarte luze bat egin eta bidea horizontala bihurtu eta herri aldera egiten duela nabaritzean poste adierazle batekin adierazitako bidegurutze batera iritsiko gara. Bidegurutzean eskuinera egin behar da eta margo zuri, hori eta berdez adierazitako bidetik jaitsi behar da. Hiru minutu eskasean pistan egongo gara eta beste minutu bat pasa baino lehen kotxean. Guztira 25 min inguru beharko ditugu.

 

Materiala: 13 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: L1 eta L2 hego mendebaldea; beste luze guztiak hegoa.

Horario: 2h 30 min

 

Cambiar idioma (Castellano)