Ongi
hornitutako bide motza. Harkaitza ondo dago, baina ikusten da jende gutxi
pasatu dela eta oraindik zerbait basatia dagoela. Hobera egingo du jendea pasa
ahala.
Lehenengo bi luzeak ez dira beste munduko ezer, baina L3ko itsasgarritasunezko plaka
etzanagatik bakarrik pena merezi du bidea egitea. Arroka trinkoz osatutako
plaka etzana da, lehen metroetan pasagune finen bat duena, baina gainerakoa gozatzekoa.
Guk bidearen bertsio erraza egin genuen. Jatorrizko bideak R2tik gora zuzen
egiten du, baina 6b eta 6c ateratzen dira (egilearen esanetan derrigorrez 5c-ko
maila).
Bidea aukera ona izan daiteke jarduera labur baterako edo Portalet orratzeko
"Escalada Pirenaica" bidean errenkada handia dagoen kasurako.
Iristeko eta hurbiltzeko: Muga zeharkatu eta eskuinaldean dagoen
aparkaleku handian autoa utzi. Portalet orratzerantz jo, mugarriei eta bidexken
arrastoei jarraituz. Portalet-eko orratzaren oinarrira iritsita (20 min),
orratzaren ezkerretik igotzen jarraitu behar da beste 10 minutuz. Bidea
kanalaren amaieran dago.
L1 (25 m, 8 aseg., 5c). Hasieran 5 metro inguruko harri gorrixkako horma. Arreta pixka bat izan behar da harkaitzarekin.
Gero, arroka grisezko plaka batek terraza belartsu handi batean uzten gaitu. Jarraian,
helduleku onak dituen plaka bertikal labur batek "zirku" belartsu
txiki batean uzten gaitu. Ezkerreko plakatxoa igota, bilerara iritsiko gara.
L2 (40 m, 9 aseg., 6a). Plaka batek sabaiaren azpian uzten gaitu.
Heldulekuak ditu, baina estutu egin behar da. Hori gainditu ondoren, harmaila
belartsu batzuk eta belarrezko arrapala bat (azken 15 metroak).
L3 (50 m, 10 aseg., 5b). Harri trinkoko plaka handi etzana. Nahiko
leuna, baina oinetarako tontor txikiekin. Tarterik finenak lehenengo bost
aseguruak dauden zatia da. Gainerakoa gozatzekoa.
Jaitsiera: Oinez, ageriko bidezidor batetik.
Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta trabagailuak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Eskisto gorria lehen metroetan. Gero kareharri grisa.
Orientazioa: Hego-hegomendebaldea, baina Portaleteko orratzak itzala egiten dionez, L1 eta L2 luzeak itzalpean daude goizean.
Nork irekia eta hornitua: Óscar Buil, 2021-2022.
Cambiar idioma (Castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario