© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2025/10/25

Bideen zerrendarako lotura

Sarraduytik Bonansarako bidean “El Puente” eskalada-eskolaren barruko bideak dira. Hemen azaltzen diren bideak eskuin aldekoak dira.

Eskalada nagusiki plaka etzanetatik burutzen da, noiz  behinka itsasgarritasun pasaguneren batekin. Hormaren lehen metroak pixka bat bertikalagoak dira.

Oso ondo hornitua dago. Beraz, ez da inolako estutasunik pasatzen, eta ondo egon daiteke tarte bat pasatzeko eta haurrak edo eskalatu ez duen jendea eramateko. Luze ugariko eskalada pixka bat praktikatu nahi duen jendearentzat ere balio dezake. Luxuzko arroka. Pena da hain azkar bukatzea. L1 eta L2 luzeak elkarteko aukera ere badago (edo L2 eta L3 luzeak).

Eskalada jarduera luzatu nahi badugu, eskolaren ezkerraldeko luze bateko beste bide batzuekin konbinatu daitezke.

 

Iristeko: Sarraduy herrira hurbildu eta Bonansa-rantz igo A-1605 errepidetik. Laspaules-era doan bidegurutzea eta Blanco ibaiaren gaineko zubia igaro ondoren, 1,5 km aurrerago, errepideak Isabena ibaia zeharkatzen du. Zubia zeharkatu aurretik dagoen lautada txiki batean aparkatu.

Hurbiltzeko: Zubia zeharkatu aurretik, ezkerretara, bidexka bat irteten da. Igoera-tartea labur batek hormetatik gertu uzten gaitu. Agerikoa ikusten dugunean, eskuinera egin eta, beheranzko joerarekin, bideen oinarrira hurbildu. EZ SARTU BELARDIAN, LUR PRIBATUA.

 

Infierno (70 m, 4c, derrigorrez 4a)

L1 (30 m, 14 aseg., 4c). Sabeltxo bat hasieran. Gero plaka etzanak. Luzeraren bigarren erdian, itsasgarritasun pasagune batzuk.

L2 (15 m, 1 aseg., 3c). Harmailak. Diagonalean ezkerrerantz irten. Bizi-kablearen ondoren aurkituko dugu R2a.

L3 (25 m, 8 aseg., 4b). Harri trinkoz eginiko plaka etzan handia, oinekin eskalatzen dena.

 

Pedro Botero (65 m, 4b, derrigorrez 4a)

L1 (30 m, 12 aseg., 4b). Harmailak hasieran eta, jarraian, plaka bertikal labur bat, babaresa labur, baina polit bat duena. Gero, plaka etzanak, goiko aldean itsasgarritasun pasaguneren bat dutenak. Bidea "Purgatorio" bidetik hasteko aukera dagp, zailtasun maila eta eskalada motari dagokionez oso antzekoa.

L2 (15 m, 2 aseg., 3b). Harmailak. Zuzen igo. Bizi-kablearen ondoren R2a aurkituko dugu.

L3 (20 m, 6 seg., 4b). Harri trinkoz eginiko plaka etzan handia, oinekin eskalatzen dena.

 

Almas en pena (65 m, 4b, derrigorrez 4a)

L1 (25 m, 9 aseg., 4b). Plaka bertikala laburra hasieran. Gero, aurrekoen antzeko plaka etzan bat.

L2 (20 m, 2 seg., 3a). Harmailak. Ezkerrera jo eta, parabolta txapatu ondoren, zuzen igo ezpelen artetik. Bizi-kablearen ondoren R2a aurkituko dugu.

L3 (20 m, 7 seg., 3c). Harri trinkoz eginiko plaka etzan handia, oinekin eskalatzen dena.

 




Jaitsiera: R3tik bizi-kableraino rapelatu. Hortik, 10 minututan, oinez, bidearen oinarrian edo kotxean gaude.

Bizi-kablea duen tartea horizontala eta erraza da. Kablea altzairuzko kable fin bat da. Tarte horizontala amaitu ondoren, kablea amaitzean, zuzen jaitsi bidezidorraren arrastoei eta mugarriei jarraituz, bigarren kable-zatia aurkitu arte (kable lodia duena), Kable horrek hormen oinarrian uzten gaitu.

"Pedro Botero" eta "Almas en pena" ren R3tik oinez jaitsi daiteke. Eskuinera irten eta, destrepe labur baten ondoren, oinez jaitsi ahal izango gara bizi-kableraino. Rapelatzen ibiltzea baino aukera azkarragoa da.

 

Materiala: 9-14 zinta (aukeratzen dugun bidearen arabera) + bilgunerako materiala.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoaldea. Udan bero handia.

Iraupena: 45 min bide bakoitzerako.

Nork irekia/ekipatua: Bide guztiak L. Alfonso, 2005ean.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario