© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2010/08/15

Aiztondoko horma Aralarko San Miguel mendiaren zati da. Ingurunea nahiko hezea izan arren, Sakanako haizeak eta paretaren orientazioak harria berehala lehortzen dute. Urrutitik ikusita harkaitza ez dela ona ematen du, baina behin barruan, iritzi berehala aldatzen da. Harria oso itsaskorra da eta bide gehienak harri trinko eta begetazio gutxi dagoen tokitik doaz. Lekua aproposa da bide luzeetan ibiltzen hasteko.


Iristeko: Irurtzun edo Altsasutik Uharte Arakil herrira hurbildu A-15 autobidea erabiliz. Herria zeharkatu eta Irañetako norabidea hartu (NA-2410). Errekaren ondoan dagoen aisia-leku bat igaro ondoren ezkerrera doan pista bat hartu. Pista honek Uharte Arakil udalak eskalatzaileentzat eginiko parkingera eramango gaitu berehala (poste batekin adierazita dago). 
Hurbiltzeko: Pareta dagoen aldera abiatu. Berehala bidezidor bat aurkituko dugu. Jarraitu eta 10 minututan bidearen oinean gara.

L1 (10 aseguru, 4b): Plaka etzana eusteko leku onekin. Bilgunea baino apur bat lehenago zertxobait bertikalagoa.  
L2 (9 aseguru, 5a): Hasieran diedroa. Hirugarren aseguruan ezkerrera jo. Eskuinetik ezkerrera doan arraila batetik jarraitzen du.
L3 (7 aseguru, 5a): Eusteko leku onak dituen plaka bertikala hasieran. Belar pixka bat eta ezkerrera jotzen duen arraila ondoren. Horma txiki bat bloke batean bilgunera heldu baino lehen.
L4 (7 aseguru, 5c): Horma bertikal txiki bat hasieran eusteko leku honekin. Sabaira heldu arte pareta nahiko etzana da (aseguruak nahiko urruti). Sabaian dago bideko pasagune zailena, baina oso ongi babestua dago.

Clásica sur


Bidearen krokisa



Jaitsiera: Apelatzen ezkerreko bidetik.
Materiala: 10 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa.
Iraupena: 2h30min.
Berrekipamendua: FNDME-ko Ekipamenduen Batzordeak berrekipatua.
Cambiar idioma (Castellano)
Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario