© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2010/09/26

Orain dela nahiko gutxi ekipatutako sektorea. Bi eta hiru luzeko bideak daude. Arrokak oraindik liken apur bat du hainbat lekutan, baina jendea pasa ahala asko hobetuko da. Lasaitasuna ziurtatuta dago.

Iristeko: Panticosako sarrera baino 100 metro aurrerago, ezkerrera, dagoen pista hartu eta 1,4 km-tan jarraitu. Ur-hodia pasa baino lehen kotxea aparkatu.
Hurbiltzeko: Ur-hodiaren eskuinetik igo harrizko mugarri bat aurkitu arte (5 min). Hodi azpitik pasa eta ezpelen artean sartuko gara. Basotxoa gurutzatu eta kable batetara iritsiko gara. Kablearen amaieran Merche bidea hasten da (10 min). Hormaren oinari jarraituz igotzen jarraitu. Soka finko bat aurkituko dugu. Ondoren sabai handi baten azpitik jarraitzen du bideak. Bere amaieran beste kable bat aurkituko dugu. Zati hori gurutzatu eta zig-zag eginez goiko hormaren oinarriraino igo. Hormaren oinarritik jarraitu paraboltek adierazten duten bideen hasieraraino. Guztira kotxetik 30 minutu inguru. 


Azufrito el de cenicientos  (6a, 80 m, derrigorrez 5c)
L1 (30 m, 9 aseguru, 5c): Sarreran gilbortxo bat eusteko tokiekin, “El abuelo tendero” bidekoa baino errazagoa. Plaka etzan batetik jarraitzen du eta pasagune fin pare bat dituen horma nahiko bertikal batean amaitzen da.
L2 (30 m, 7 aseguru, 4c): Zati etzan bat eta jarraian hormatxo bat. Beste zati etzan bat eta oraindik nahiko lurra daukan diedro antzeko batean amaitzen da.
L3 (20 m, 6 aseguru, 6a): Hasieran diedro bat, konfiantza gehiegi ematen ez duen arrokarekin. Lehenengo metroak gainditu eta gero eskuineko plakara irten eta bilguneraino igo. Bilgunera hurbildu ahala zailtasuna gutxitzen doa.

Bilgune guztiak eraztunarekin rapelatzeko ekipatuta daude.

El abuelo tendero  (5c, 80 m, derrigorrez 5b)
L1 (30 m, 9 aseguru, 5b): Gilbortxoak dituen horma bertikal bat hasieran, pasagune fin pare batekin. Plaka etzan batetik jarraitzen du. Luzeraren erdi aldera ezkerrera gurutzatu eta espoloitxo batetik igo. Bilgunera iristeko nahiko lurra duen zatitxo bat gurutzatu behar da. 
L2 (30 m, 9 aseguru, 5c): Bilgunetik irten eta apur bat desplomatua den eta pitzadura horizontalak dituen gilbor bat gainditu. Trantsizio zati bat gurutzatu (nahiko etzana) eta espoloitxo batetik jarraitu bilgunea aurkitu arte.
L3 (20 m, 4? aseguru, 4b): Luze hau ez genuen egin. Nahiko hautsia ikusten da. Bilgunetik 3 parabolt ikusten dira eta gero bidea etzan egiten da. Jatorrizko krokisean ez da adierazten azken bilgunea rapelatzeko prestatuta dagoen ala ez (aurreko bi bilguneak bai daude horretarako prestatuta). Nolanahi ere “Azufrito el de cenicientos” bidearen azken bilgunetik 5 metro gorago 2 paraboltez osatutako, baino eraztunik gabeko, bilgunea dago Bilgune horretara oinez hurbiltzea erraza dirudi eta bertatik, pasagunea aseguratuz, erraz jaitsi daiteke Azufritoren azken bilgunera eta hortik rapelatu.




Jaitsiera: Rapelatzen. 
Materiala: 9 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hego mendebaldea
Garaia: Udaberria, udara eta udazkena.
Iraupena: 1h20min bakoitza.
Ekipamendua eta irekitzea: Salvador Lopez eta Julio Armesto
Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario