Bere albokoa den Txema bidea baino askoz gutxiagotan
egiten den bidea da. Ur-tantez osatutako plaka etzanak beheko partean. Azken
zatian plaka bertikalak.
Aseguruak urruti. Buruz ongi eta zailtasun maila
ongi menperatuta joan behar da. Belarrezko hainbat zati delikatuak ditu.
Belarrera igo behar den zatiak dira, baina azken asegurua urruti jarria egoten
da eta belarrera igotzeko euste leku bakarra belarra denez, nahiko zati
delikatuak dira eta tentsio pixka bat pasatzen da.
Bidea rapelatzeko prestatuta dago, baina belarrez
hain jantzia dagoenez hobe da gailurrera igo eta oinez jaitsi edo Patxirena
bidetik rapelatzea.
Iristeko:
Amezketatik
Abaltzisketa herrira igo eta Larraitz auzoraino jarraitu. Bertan dauden
aparkalekuren batean kotxea aparkatu.
Hurbiltzeko: Txindokira
daraman bidea hartu. Igotzen ia ordu inguru pasa ondoren Oria iturrira iritsiko
gara. Bideari jarraitu eta ataka metaliko bat zeharkatu baino lehen, kartel bat
dagoen lekuaren parean, ezkerreko bidezidorra hartu. Zig-zag eginez zelaitik
gora egiten du bideak. Hesi bat zeharkatuko dugu. Askoz gorago, gure
bidearekiko elkarzuta den beste bidezidor batekin topo egiterakoan, ezkerrera
egin. Plaka gorrien sektorea zeharkatu eta aurrera jarraitu Txema bidearen
hasieraren alboan dagoen gurutze metalikoa aurkitu arte.
Lehenengo
bilgunea ez da lurretik ikusten. Bidea aurkitzeko erreferentzia bezala gurutzea
hartuz, bidearen hasiera gurutzetik 15-20 metro eskuinera dago, beherago dagoen
hormaren zatian. Kotxetik1h30min inguru beharko ditugu.
L1
(35 m, 0 aseguru, 3b). Diedro-plaka etzan baten ezkerrean dagoen
eta organo hodiak dituen plaka etzana. Bilgune erosoa erlaitz handi batean.
L2
(40 m, 5 aseguru, 4b). Ur-tantez osatutako plaka trinkoa hasieran.
Belar batzuen aurrean eskuinera desbideratu eta berriro ezkerrera bueltatu
ur-tantez osatutako beste plaka etzan bati ekiteko. Luzearen amaieran
belarrezko erlaitz batera igo behar da eta bertatik igo bilguneraino. Aseguruak
urruti.
L3
(35 m, 4 aseguru, 5a). Aseguruak oso urruti dituen luzea.
Bilgunetik irteteko pasagunetxo arraro bat duen plaka bertikala. Plaka luzea.
Belarrezko zati bat eta gero plakatxo bat. Ondoren beste belarrezko zati bat
(delikatua) igo behar da erlaitz handi baten gainean jartzeko. Erlaitz
belartsuak luzearen azken zailtasunaren oinarrian uzten gaitu. Horma bertikal
motz bat da.
L4
(45 m, 7 aseguru, 5b). Diagonalean eskuin aldera igo eta ia
horizontala den zeharkaldia egin eskuin aldera, oso urruti, ikusten den
parabolta aurkitzera. Begetazioak traba egiten duen zeharkaldi delikatua da.
Zerbait ipini (gehien bat bigarrenean pentsatuz). Ondoren dena zuzen, parabolt
lerroari gora egin (gure eskuinera spit lerro bat ikusiko dugu). Zazpigarren
aseguruaren parean, eskuinean, katez elkartutako bi spitez osatutako bilgunea
ikusiko dugu. Hori ez da gure bilgunea. Zuzen beste 8 metro inguru igotzen
jarraitu eta azken diedroaren oinarrian gure bilgunea aurkituko dugu.
L5
(15 m, 4 aseguru, 5c+). Kanpora botatzen duen diedroa. Estutu
beharra dago. Zailena lehenengo 5-6 metroak dira, gero euste leku onak agertzen
ditu.
Jaitsiera:
Bidea rapelatzeko prestatuta dago, baina
begetazioarekin hain jantzia dagoenez hobe da gailurrera igo eta oinez jaitsi
edo Patxirena bidetik rapelatu.
Patxirena bidearen azken bilgunea aurkitzeko,
Baratza bideko azken bilgunetik metro batzuk igo (bloke solteren bat duen
II-III-ko zatia) eta erlaitz belartsu batera iritsiko gara. Eskuin aldera
bidezidor baten arrastoak ikusten dira. Berau jarraitu 50 metro inguru
Patxirena bidearen azken bilgunea (katez elkartutako 2 parabolt eta
zintzilikatzeko mosketoia). Metro batzuk lehenago beste bilgune bat aurkituko
dugu (Petrel bidearena da). Patxirena bidea ez badugu ezagutzen rapelatzeko
garaian bilguneak aurkitzeko egin behar den gauza bakarra parabolt lerroari
jarraitzea da. 60 metroko bi sokekin R1 bilgunera justu iritsiko gara (para bat
metro sobratzen dira). Hortik beste rapel batean lurrean izango gara.
Materiala: 9-10 zinta +
bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zintaren bat
arroka-zubiren batetarako eta zinta espres luze pare bat.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa:
Hego
mendebaldea.
Iraupena: 2h45min.
0 comentarios:
Publicar un comentario