© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2021/08/23

Sendero Limiteko beste bide bat Agüeron. Arroka, orokorrean, ona. Nabari da garbiketa lana izugarria egin dutela, baina zati batzuetan arreta izan behar da arrokarekin (gehien bat azken luzean). L1 eta L3ko zati batzuk kenduta eskalada, orokorrean, nahiko  bertikala da. Luzeen zailtasuna mantendua da. Oso ongi babestuta egon arren, hain mantenduak izateak zailtasun maila ongi menperatuta izatea eta oso kontzentratuta igotzea behartzen du.

Orokorrean harri txikiz osatutako konglomeratua. Pegatuta mantentzen dituen zementu naturala oso urratzailea da  eta hori dela eta arrokaren itsasgarritasuna oso ona da. Beti dago ondulazio txikiren bat oinen gainean mantentzea ahalbidetzen duena.

Bilgune guztiak (azkena izan ezik) rapelatzeko eraikiak daude (2 parabolt + 2 eraztun). Beraz, edozein arazoren aurrean bidetik edozein momentuan jaitsi daiteke.

Arroka-zubi nahiko daude soka finarekin eginak. Orain ez, baina denbora pasa ahala hondatzen joango dira. Kontuan izan hori.

Lasaitasuna ziurtatuta. Lekuak pena merezi du. Bere orientazioagatik (ekia) goizean goiz eguzkiak ematen dio (udazkena eta negurako aukera ona izan daiteke), baina eguerditik aurrera itzalean dago (beraz, udaran ere eskala daiteke).

 

Iristeko, hurbiltzeko eta jaisteko: Ikus hurrengo informazioa (lotura).

 

L1 (25m, 12 aseguru, 4c).  Eskuinetik ezkerrera igotzen den plaka nahiko etzan batek zati bertikal motz batean uzten gaitu. Hori gainditu ondoren, emeki ezker aldera igo behar da bilgunea aurkitzeko. Bilgunea zertxobait deserosoa.

L2 (30 m, 13 aseguru, 5b). Bilgunearen eskerretik irten eta plaka luze batetik zuzen igo. Ondoren ur-arrastoa zeharkatu (arroka zertxobait zikina, baina oso trinkoa). Hori egin ondoren, azken metroetan zailtasuna gutxitzen doa. Luzeko pasagune finena bilgunetik irtetea da.

L3 (20 m, 7 aseguru, 5a). Emeki igotzen den zeharkaldi motz bat ezkerrera eginez zati bertikal labur batera hurbilduko gara. Hori gainditu ondoren berriro ezkerrera egin behar da bilgunea aurkitzeko.

L4 (25 m, 12 aseguru, 5b).  Bilgunetik irten eta eskuin aldera horizontalki 2 metro inguru desplazatu. Zailtasun maila mantendua duen plaka bertikal luzea bilgunera iritsi arte.

L5 (30 m, 13 aseguru, 5c).  Luzearen lehenengo 2/3ak plaka bertikal luze bat. Zailtasuna mantendua eta arroka zertxobait delikatua, arreta ipini beharrekoa. Ondoren zertxobait etzaten da eta diagonalean igotzen da ezkerretik eskuinera eginez.

 




Materiala: 13 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.

Arroka: Konglomeratua (harri txikikoa). Orokorrean arroka ona, baina zati batzuetan arreta izan behar da berarekin.

Orientazioa: Ekia. Goiz-goizetik eguzkiak ematen dio. Eguzkiko eguerditik aurrera itzalean.

Iraupena: 2h.

Nork irekia eta ekipatua: Luís Royo, Enrique Recio eta Julio Benedé, 2018.

 

Cambiar idioma (Castellano)


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario