© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2024/06/14

Bideen zerrendarako lotura

Plaka handian egiten dugun jardueraren bat osatzeko erabil daitezkeen bide laburrak. Tarte baterako edo luzeetan hasteko aproposak. Jarduera gisa labur samarra geratzen da, baina sektorean dauden 2 luzeko bide errazekin osa daiteke. Lehen luzea Bruno Vera bidearekin komuna.

 

Iristeko: Chodes-eko hormetara hurbildu eta trenbidearen ondoan dagoen aparkalekuan aparkatu.

 

Hurbiltzeko: Bi minututan bidearen oinarrian gaude. Ezinezkoa da huts egitea. Bruno Vera bidearen izena bide-oinean dago, itsatsitako lauza batean.

 

L1 (45 m, 9 aseguru, 4c). Bruno Vera, bidearen lehen luzea. Hasieran, erlaitz ugariko plakak. Gero ezkerretik hobeto egiten den erresalte bat (zikina eskuinetik), eta azkenik plakatxo bat. Bertan daude luzeko pasagune finenak. Lehenengo bileran gora egiten jarrai dezakegu (II) hurrengo plakaren oinarrira iritsi arte (R1bis). Aragoi plaza egin nahi badugu, ezkerrerako joerarekin igo beharko dugu, olibondo batzuetarantz (bilgunea kankamo batez osatua). Lucia bidea egiteko, igo zuzen (2 paraboltez osatutako bilera, 10 eta 12 mm-koak, kate handi batekin lotuta eta eraztun handi batekin; dena horiz margotuta).

 

Plaza Aragón s/n (25 m, 2 seg, 4b)

L2 (25 m, 2 aseguru, 4b). Harri solte ugari dituen harmailak hasieran. Harkaitzarekin arreta izan behar da. Urrunketa luzeak bideko bi aseguru bakarren artean. Fisurero/Friends batzuk ondo etor daitezke. Plakatxo fina, oinetaz fidatzekoa, bilerara igotzeko (kankamo1 + arroka-zubi bat). Hor parabolt baten falta sumatzen da.

 

Lucia (30 m, 11 seg, 5b)

L2 (30 m, 11 aseguru, 5b). Plaka nahiko etzanda, zati bertikalera iritsi arte. Gero, bi pitzadura horizontalek ebakitako plaka bertikala. Pasagunetxoa, oinetaz fidatzekoa, 4. eta 5. aseguruen artean. Azken zatia plaka fin bat da, oso polita, eta beti dago eskuetarako zerbait (bilatu behar bada ere).


 

 


Jaitsiera: Bidetik rapelatzen. Azken bileretatik Luciaren lehen bilerara jaitsi eta hortik lurrera. Jendea eskalatzen ari bada, kontuz harriak botatzearekin.

 

Materiala: 11 zinta + bilgunerako materiala. Fisurero edota friendsak ondo etor daitexke Plaza de Aragón s/n biderako.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hego-mendebaldea.

Iraupena: 1 h.

Nork irekia eta hornitua: Lucia, Equipo Vodka, urtarrila 2022, Plaza Aragón s/n,?? (imajinatzen dut berdinak direla, baina ez dut erreferentzia argirik aurkitu).

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario