BERRIAK!!!. Komentarioetan jakin arazi didate bidean aldaketa txiki batzuk eman direla. Orain lehen luzea paraboltekin ekipatu dute eta lehen R1 bilgunea zena baino metro batzuk beherago bilgune berri bat jarri dute. Horrela L1 40-50 m ingurukoa geratzen dela uste dut eta L2 metro batzuk luzatzen da. R1 bilgune zaharrak hor jarraitzen du eta horrela, nahi duenak, jarrai dezake bilgunea hor egiten. Eskerrik asko berriak eta aldaketak jakinarazten didaten gutiei.
Gronsa Centraleko hego ekialdeko hormaren ezker
aldean dagoen bidea da. Beheko aldean plaka etzanak dira, baina goian apur bat
dibertsifikatzen da eta espoloi motz bat eta diedro-tximinia bat aurkituko
ditugu. Azken luzeko 5c zati laburra A1 modura egin daiteke. Lehenengo bilgunea
izan ezik beste guztiak, gutxienez, bi paraboltez osatuak daude. Guk ez genuen
aurkitu erreferentzia batzuetan azaltzen den lehenengo luzeko aukerazko
bilgunea. Bilatu, bilatu genuen. Agian pasa egin zitzaigun.
Jaisteko bidearen ezkerrean dagoen rapel lerro
batetik egiten da. Leku lasaia eta jendetzarik gabe. Eguzkiak, goiz goizetik
jotze du. Horman beroa pasa nahi ez badugu, ez aukeratu egun bero bat.
Eskalada erregulatuta dago. Uztailak 31 eta abenduak
15 bitartean eskala daiteke. Murrizketa errespetatu.
Iristeko:
Hurrengo
sarrera ikusi (Els Ports).
Hurbiltzeko: Coll de
Blanco lepoko aparkalekutik ez sartu pinudian. Nahiko zikina dago eta ez dago
bidezidor argirik. Hobe, argiago eta azkarragoa da errepidetik 150 metro inguru
atzera egitea, hesiz inguratuta dagoen olibadira iritsi arte.
Pinudian
sartu hesia beti gure eskuinean dugula. Hasieran pinudia nahiko zikina dago eta
ez dago bidezidor argirik, baina metro batzuk egin ondoren bidezidor baten
arrastoak aurkituko ditugu. Arrastoei jarraitu eta hesia beti eskuinean dugula
“lo Paller” haitza eta Gronsa Centralaren artean dagoen kanalera iritsiko gara.
Kanala nahiko garbia dago. Errazena ikusten dugun lekutik (bidezidor arrastoak)
lepora igo eta beste aldetik jaitsi.
Bideak
aurkitzeko, hormaren oinarrira iristerakoan, aurrez ikusiko dugun sabai handia
hartu behar da erreferentzia gisa. Bere eskuinean (jaisteko noranzkoan, sabaira
iritsi baino lehen), 5-10 metro ingurura, “Jo aquí no hi torno” bidearen
aseguruak aurkituko ditugu. Txapak gris kolorekoak dira.
Sabaitik
10 metro ezkerrera (jaisteko noranzkoan, sabaia pasa ondoren) eta 10 metro
behera ipuru bat eta mugarri bat duen erlaitza dago. Bertara hurbildu eta
bertan R0 bilgunea aurkituko dugu (2 spit)
L1
(45 m, 7 aseguru, 3b). Bilgunetik irten eta zuzen igo aseguruak jarraituz. Harritxo
solte ugari luzean. Bateren bat bota daiteke nahi gabe sokarekin.
L2
(50 m, 8 aseguru, 3c). Plakatxoa. Ondoren apurtxo bat bertikala den plaka
motz bat. Gero plaka asko etzaten da eta plaka etzan batetik igotzen da
plakatxo bertikal baten oinarriraino. Bertan aurkituko dugu bilgunea.
L3
(25 m, 5 aseguru, 5a). Ezkerretik eskuinera igotzen den plaka
bertikal motza. Hemen aurkitzen dira luzeko pasagune zailenak, baina oso ongi
aseguratuta dago (aseguruak hurbil). Plaka gainditzerakoan ongi igotzen den
kanal moduko batetik jarraitu behar da. Erraza. Azken 10-15 metroak asegururik
gabe. Bilgunea gure gainean, ezkerrean, nabari den lepoan.
L4
(40 m, 3 aseguru, 3c). Arroka oneko espoloitxoa. Ondoren ezker
aldera eginez igo. Bilgunea eraztunak dituzten bi paraboltez osatua. Rapel lerroaren
parte da bilgune hau.
L4bis (10 m). Oinez gure
ezkerrean geratzen den zuhaitzera hurbildu. Enborraren alboan, horman, bilgunea
antolatzeko erabil daitekeen parabolt bat aurkituko dugu.
L5
(30 m, 5 aseguru, 5c edo 4b/A1). Diedro-tximinia bat hasieran. Ongi ekipatua
dago eta A1 modura egin daiteke zinta baten laguntzarekin. Zailtasun hori
gainditu eta gero, eskuin aldera eginez, kanal moduko batetik igo. Laugarren
eta bosgarren aseguruak nahiko bananduta.
Jaitsiera:
Rapel
lerrotik rapelatzen (ikus krokisa).
Materiala: 8 zinta + bilgunerako
materiala. Zinta luzea bat azken luzea A1 modura gainditzeko asmoa badugu.
Arroka: Kareharria (konglomeratua).
Orientazioa:
Hego
ekialdea. Goiz goizetik eguzkiak ematen dio.
Iraupena: 2h.
1. igoera: Marisa Huguet eta Ismael Monsonís, 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario